Ikastaroa: Arkitektura eremu profesionalerako gerturaketa II. Prakticum (1. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 9 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 225 €
ARDURADUN AKADEMIKOA: Izaskun Aseguinolaza

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Planteatutako ikastaro osagarria UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ematen den UPV/EHUko Arkitektura Unibertsitate Masterrean kokatzen da. Ikasturte honetako planteamendua aipatutako masterreko Practicum  irakasgaiarena da.  Bertan ikasleek 225 ordu derrigorrezko praktikena egin beharko dituzte, hauek Eskolako irakasleak tutorizatuak izango dira.

ZURE BILA GABILTZA

Arkitektura Oinarrietako ikasle bazara, gradua bukatzeko kreditu batzuk gelditzen bazaizkizu, Arkitektura Unibertsitate Masterra egiteko asmoa baduzu eta ez baduzu ikasturte bat galdu nahi ikastaroa hau zure interesekoa izan liteke.

BALDINTZAK

UPV/EHUko Arkitektura Oinarrietako Graduko ikasleak soilik sartu ahal izango dira ikastaro osagarri horretan, baldin eta 30 ECTS edo gutxiagoko kreditu kopurua egin gabe badute, Gradu Amaierako Lana barne.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2021/09/29-tik 2022/03/31-ra
EMATEKO TOKIA: UPV/EHUko Arkitektura Eskola
HIZKUNTZA: Euskara edo gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: UPV/EHUko Arkitektura Eskola
HELBIDEA: Plaza Oñati, 2. Donostia
TELEFONOA: 943 015 902 - Izaskun Aseguinolaza
POSTA ELEKTRONIKOA: masterarquitectura.etsass@ehu.eus
WEB: https://www.ehu.eus/eu/web/master/arkitektura-masterra