Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa ( 3. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2018-2019
ARLOA: Gizarte eta Zuzenbide-Zientziak
KREDITUAK: 5,6 kreditu ECTS (*)
MATRIKULA TASA: 350 euro
ARDURADUN AKADEMIKOA: Mª José Olaziregi Alustiza

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Hasieratik, gure helburu nagusietako bat izan da atzerriko hizkuntza gisa euskararen irakaskuntzan ariko diren  irakasle lektoreen prestakuntza osatzea. Prestakuntza hau tokiko bertako behar espezifikoetan pentsatuta diseinatu da eta postu horiek arian-arian lankidetza hitzarmenak egiten ari garen atzerriko unibertsitate eta  goi zentroetan bete nahi lituzketen goi lizentziadun eta gradudunentzat da.

Ikastaro hau UPV/EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan sortua da, elkarrekin antolatzeko atzerriko hizkuntza gisa euskararen irakaskuntzan ariko diren  irakasleen prestakuntza. Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak aukera ematen digu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatzeko.

Prestakuntza ikastaroan era askotariko gaiak landuko dira: hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa.

Ikastaro honek alderdi hauek izango ditu ardatz:

  • Identifikatzea euskararen irakaskuntzan behar diren bide didaktiko eta metodologikoak atzerriko unibertsitate eta goi zentroetan.
  • Ezagutzea ikasgelan eraginkortasunez jarduteko behar diren tresnak.

BALDINTZAK

Hizkuntza Baldintzak betetzen dituzten Giza Zientzietako graduatu eta lizentziatuentzako ikastaroa (EGA edo  legez baliokidea den  titulazioa). Hala ere, bete gabeko  plazarik  bada,  beste gradu eta  lizentziaturetako  ikasleei ere zabalduko  zaie baita azkeneko ikasturteko ikasleei ere.

IRAKASKETA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2018/10/05 -etik 2018/12/01-era
EMATEKO TOKIA: Carlos Santamaría Zentroa (Gipuzkoa ). 
HIZKUNTZA: Euskara

INFORMAZIO BULEGOA

ORGANO PROPOSATZAILEA: Euskararen  eta  Etengabeko  Formakuntzaren  Arloko  Errektoreordetza
HELBIDEA: Sarriena z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
TELEFONOA: 94 601 50 67
POSTA ELEKTRONIKOA: igone.berrio@ehu.eus