Informazioa

Ikasketa osagarriak ezagutzak eguneratzeko, espezializatzeko, birziklatzeko eta ezagutzak zabaltzeko antolatuak dira, eta ikasleen prestakuntza osagarri eta jarraitua dute helburu. Programa hauek 20 ECTS kreditu izango dituzte gehienez, eta ikasleak onartzeko irizpideak antolatzaileek berek zehaztuko dituzte eta, ondoren, dagokion Batzordeak onartu.

Era berean, programa hauen bitartez erantzun nahi diegu enpresa, toki eta autonomia korporazio, fundazio eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen eskaerei.

Argibiderik gura izanez gero, jo hona:

BEREZKO IKASKETETAKO UNITATEA
-Etengabeko Prestakuntzarako Atala-
II. Ikasgelategi
Unibertsitateko campusa
48940 Leioa - Bizkaia
Posta elektronikoa: osagarri.ikastaroak@ehu.es