Ikastaroa: Haur eta gazte literatura eskolan (3. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Humanitateak
KREDITUAK: 6.5 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 150,00 euro
ARDURADUN AKADEMIKOA: Ibon Egaña Etxeberria eta Miriam Luki Albisua

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Irakurketaren inguruan gaurko gizartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu da ikastaro hau. Zehazki, irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko eskaintza egin nahi dugu ikastaro honen bidez.

 Izan ere, haur eta gazteak irakurketa literarioan trebatuko badira, ezinbestekoa da irakasleen eta irakasle izango direnen gaitasun literarioan sakontzea. Era berean, funtsezkoa da hezkuntzako profesionalei haur eta gazte literaturaren inguruko ezagutza eta baliabideak eskura jartzea, ondoren beren eguneroko lanean erabil ditzaten.

ZURE BILA GABILTZA

Hezkuntzarekin lotutako ikasketak egiten ari zara, eta eskoletan irakurketak daukan lekuak kezkatzen zaitu? Literatura sustatzeko teknika eta baliabideak ezagutu nahi dituzu? Ikasleei proposatzeko liburu egokiak aukeratzeko zein irizpide erabili jakin nahi duzu? Liburuetatik abiatuta egin daitezkeen jarduera eta dinamika berritzaileak ezagutu nahi dituzu? Eskola batean lanean diharduzu eta zure ikasleekin lantzeko liburu egokiak ezagutu nahi dituzu? Ikastaro honek galdera horiei erantzuna ematen lagunduko dizu.

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Irakasle, irakurketaren inguruan espezializatua
  • Liburuzain
  • Irakurketa literarioaren inguruko formatzaile
  • Irakurketaren inguruko kultur kudeatzaile eta sortzaile

BALDINTZAK

Ez da titulazio jakinik eskatuko

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2022/01/12-tik 2022/05/23ra
EMATEKO TOKIA: HEFA Fakultatea (Donostia)
HIZKUNTZA: euskara

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
HELBIDEA: Oñati plaza, 3. 20018 Donostia
TELEFONOA: 943 018 467
POSTA ELEKTRONIKOA: galtzagorri02@gmail.com, ibon.egana@ehu.eus