In vitro toxikotasun saioak (1. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2018-2019
ARLOA: Zientzia Esperimentalak
KREDITUAK: 4 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 600 €
ARDURADUN AKADEMIKOA: Miren Cajaraville

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Gaurkotasun handiko ikastaroa da, Biozientzia eta Osasun arlo guztietan aplikazio kontaezinak dituena. Ikastaro teoriko-praktiko honetan animali zelulen hazkuntzarako oinarrizko kontzeptu eta teknikak azalduko dira eta baita ere kultibo zelularren aplikazio desberdinak in vitro toxikotasun saio edo testetan, kutsatzaileek eta orokorrean toxikoek gizakiaren eta ingurumenaren osasunean izan ditzaketen arriskuen ebaluaziorako tresna moduan. Ikastaroa Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia IKT masterraren modulu bati dagokio. Proposamen honen helburua da kultibo zelularren tekniketan eta in vitro toxikotasun saioetan interesa daukaten graduondoko ikasleak erakartzea, masterraren ikasleekin bat egin dezaten.

ZURE BILA GABILTZA

Ba al zenekien kosmetiko, farmako eta beste hainbat konposatu kimikoek giza osasunaren gain izan dezaketen arriskua ebaluatzeko zelulen hazkuntzak eta in vitro toxikotasun saioak erabiltzen direla? Eta ba al zenekien teknika berak gero eta gehiago erabiltzen direla ingurumeneko kutsatzaile desberdinek ekosistemen gain izan ditzaketen arriskuak ezagutzeko? Ikastaro honetan animali jatorriko zelulen hazkuntza tekniken ezagumendu teoriko eta praktikoak zureganatu ahal izango dituzu eta baita in vitro toxikotasun saioak garatu ahal izango dituzu zelula eredu desberdinetan. Zatoz animalien esperimentazioaren metodo alternatiboak ezagutzera!

IRTEERA PROFESIONALAK

Zelulen hazkuntzarako teknikek Biozientzia eta Osasun arlo guztietan funtsezko eta zeharkako izaera dutenez, ikastaroak aukera emango dizu zure ikerketa lana garatzeko edota enpresa edo administrazioetan I+G+b jarduera burutzeko menperatu behar dituzun teknika multzoa osatzeko. In vitro toxikotasun saioak ezinbestekoak dira kosmetiko, farmako, agrokimiko eta ingurumen kutsatzaileen arriskua ebaluatzeko garaian. Lanbide irteerak Ekotoxikologian eta Toxikologian.

PRAKTIKAK

Praktikak derrigorrezkoak dira eta Zoologia eta Animali Zelulen Biologia Sailean, Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalerako Ikerketa Zentroa, UPV/EHUn burutuko dira. Ikasleak 20 ordu praktika burutuko ditu guztira, 4 ordu eguneko sesioetan. Egitarau praktikoa: Zelula lerro egonkorren mantenua: erein, batu eta azpikultiboa. Kultibo primarioak ezartzea. Zelulen kontserbazioa eta gordetzea: lerro zelularren izozketa. Zelulen proliferazioaren zinetika saioa. In vitro toxikotasun saioa.

BALDINTZAK

Beharrezkoa da Biozientzietan edo Osasun Zientzietan lizentziatua edo graduatua izatea: Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Zientzia Biomedikoak, Medikuntza, Farmazia, Albaitaritza, Ingurumen Zientziak, Itsas Zientziak eta antzekoak.

Hobe da masterreko edo doktorego ikasketak egiten ari diren ikasleak.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2018/12/10 al 2018/12/14
EMATEKO TOKIA: Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila; Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Biologian eta Itsas Bioteknologia Esperimentalen Plentziako Itsas Estazioa PiE, UPV/EHU
HIZKUNTZA: gaztelania, ingelesa

INFORMAZIOA / KONTAKTUA

IKASTEGIA: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
HELBIDEA: Sarriena auzoa, z/g.  48940 Leioa (Bizkaia)
TELEFONOA: 94 601 24 86 - 94 601 84 50
POSTA ELEKTRONIKOA: montserrat.ortiz@ehu.eus
WEB ORRIA: www.ehu.eus