Informazio orokorra

 Praktikak curriculum barrukoak (ikasketa planen barne badaude) zein curriculum kanpokoak izan daitezke, eta unibertsitatean bertan ala erakunde laguntzaileetan egin daitezke.

Hitzarmen hauek izenpetu aurretik organo eskudunek onetsi behar dituzte, beraz, aurretiaz posta elektronikoaren bitartez (osagarri.ikastaroak@ehu.es), Berezko Ikasketetako Unitatera bidali beharko dira. Unitate honek, behar diren txostenak bildu ondoren, dagokion organoan aurkeztuko ditu dagokion onespenerako.

Unitate honetara bidali beharreko dokumentazioa, ondokoa da:

  • UPV/EHUren Antolakuntza Unitate batean edo beste Erakunde baten praktikak egiteko hitzarmen eredua
  • Prestakuntza Proiektua

Dagokion organoak onartu ondoren ikasketak proposatutako organo edo antolakuntza-unitateko ordezkari eskudunak sinatu ahal izango du hitzarmena, ikasketa hauek doitzen diren arautegiaren arabera. Aurretik aipatutakoen kalte gabe, komenigarri kontsideratu ezkero, organo gorenek esku-hartuko dute izenpean.   Salbuespen gisa, Doktoregoko Azpibatzordeak hitzarmena sinatzeko baimena eman ahal izango dio tituluaz arduratzen den irakasleari.

Esku-hartzaile bezainbeste ale sinatu beharko dira, haietako bat Berezko Ikasketetako Unitatera bidali behar delarik.

Praktikak egingo dituen ikasleak adostasuna sinatu beharko du eta Unitate honetara bidaliko da, hitzarmen sinatuarekin batera.

Araudi honen aurretik sinaturiko hitzarmenek indarrean iraungo dute, haietan aurreikusitakoaren arabera.