Ikastaroa: Introduction to language technology applications (2ª edición)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Ikasketa-Teknikoak
KREDITUAK: 3 ECTS kreditu  (*)
MATRIKULA TASA: 180 €
ARDURADUN AKADEMIKOA: Rodrigo Agerri

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Hizkuntza Teknologia gero eta presente dago eguneroko jardueretan erabiltzen ditugun aplikazio askotan (Google Home, Amazon Alexa, Siri, Google Translate, Zuzentzaile gramatikalak, Google bilatzailea ...) eta Hizkuntzan oinarritutako aplikazioak garatu ditzaketen adituen beharra gero eta eskaera handiagoa du industrian eta akademian.

Ikastaro honetan Hizkuntza Teknologian oinarritutako aplikazioak eraikitzeko gehien erabiltzen diren teknikak ezagutuko dira. Horrela, parte-hartzaileek dokumentuen sailkapena, sekuentzia etiketatzea eta bektoreetan oinarritutako hitzen irudikapenak (embedding-ak) bezalako teknikak nola aplikatu ikasiko dute, hala nola, Iritzi Meatzaritza, Izendun Entitateen Erauzketa, Berri Faltsuen Detekzioa eta Galdera-Erantzun sistemak.

Ikastaroak arreta praktikoa izango du (laborategien eta ataza zehatzen bidez) ikasketa sakonean oinarritutako eskuragarri dauden tresneriak (Spacy, Flair, etab.) erabiltzen ikasteko. Helburua da bertaratutakoek arazo praktikoak konpontzeko beharrezko autonomia eskuratzea Hizkuntza Teknologiako aplikazioak aplikatuz eta garatuz.

Ikastaroa ingelesez izango da.

ZURE BILA GABILTZA

Ikastaro hau Hizkuntza Teknologian sarrera aplikatua behar duten hainbat diziplinatako (hizkuntzalaritza, kazetaritza, informatika, soziologia, etab.) graduondoko ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago. Horrek beharrezkoak eta egokiak diren baliabide linguistikoak, tresnak eta teknikak identifikatzea dakar, arazo praktikoak konpontzeko beharrezko autonomia lortzeko helburuarekin, Hizkuntza Teknologian oinarritutako aplikazioak modu desberdin eta sortzaileetan aplikatuz eta garatuz.

Eduki praktikoetarako (programazio ariketak) python-en aurreko esperientziarik gomendatzen da. Nahitaezkoa ez den arren, “Deep Learning for Natural Language Processing” ikastarora joateak ikasleei hizkuntza teknologiaren aplikazioen oinarrian dauden algoritmoak hobeto ulertzen lagunduko die.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2022/02/02-tik 2022/03/09-ra
EMATEKO TOKIA: On-line
HIZKUNTZA: Ingelesez

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila
HELBIDEA: Informatika Fakultatea. Lardizabal 1, Donostia.
TELEFONOA: +34 943 018 051
POSTA ELEKTRONIKOA: lsi.administratzailea@ehu.eus
WEBGUNEA: http://ixa.ehu.eus/iltapp