ponentes

Hizlari gonbidatuak

Ruth Towse

Ruth Towse Ruth Towse Sormen Industrien Ekonomiako irakaslea da Centre for Intellectual Property Policy and Management-en (Bournemoutheko Unibertsitatea) eta CREATe-ko kidea Kultura Ekonomian (Glasgoweko Unibertsitatea). Kulturaren Ekonomian eta egile eskubideetan espezializatua, zabal argitaratu du bi eremuetan, bai liburuak, bai aldizkari akademikoak. Artikuluen monografiko batzuk eta jatorrizko ekarpenak ere argitaratu ditu. Ruth Journal of Cultural Economics aldizkariko ondoko argitaratzailea izan da, Society for Economic Research in Copyright Issues-eko presidentea eta zenbait aldizkari akademikotako argitalpen kontseiluetako kidea da. AECIko kide gorena da. Eskola eta mintegietan, hitzaldi eta aurkezpenetan hartu du parte askotariko erakundeetan zenbait herrialdetan. Gainera, aholkularia izan da nazioko eta nazioarteko gobernu erakunde ugarirentzat.

Hitzaldiaren izenburua: The role of copyright in protecting creators.

Eva Moraga

Eva Moraga Zuzenbidean eta Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Europar Batasuneko Zuzenbidean Mont, Sant Aignan-eko Unibertsitatean (Rouen, Frantzia). Horrez gain, Zuzenbide Komunitarioko Masterra du (UCM, Madril), Arte Museo eta Zentroetako Zuzendaritza Masterra egin zuen City Universityn (Londres) eta Artearen Historiako Diploma du (UCM, Madril) intersekzio gaietan: artea, teknologia eta informazioaren bisualizazioa.
2002 urteaz geroztik aholkularia da eta arte- eta kultura-profesional eta –elkarteak (publikoak zein pribatuak) prestatzen ditu hainbat gaien inguruan: profesionalen betebeharrak, kontratuak, egile-eskubideak, proiektu eta diru-laguntzak formulatu, aurkeztu eta kudeatzea, finantziazioa, politika kulturala eta advocacy, baita jarduera profesionalarekin eta ibilbide kulturala garatzearekin lotutako beste alderdi guztien inguruan ere. Por & Para ekimenaren bitartez hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, lege-aholkularitza, aholkularitza profesionala, proiektu-aholkularitza, bitartekaritza eta gatazkak ebaztea, zerga- eta kontabilitate-aholkularitza, kultura-politikan prestakuntza eta txostenak osatzea eta kulturaren alorreko lege- eta araudi-markoak berregitea. Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko A Programako artista eta komisario gazteei lege-, zerga- eta lan-aholkularitza eskaintzeko sailean ari da lanean.

Pascal Gielen

Pascal Gielen Artearen eta Politikaren Soziologiako irakasle titularra da Antwerp Research Institute for the Arts institutuan (Ambereseko Unibertsitatea, Belgika), eta Culture Commons Quest Office (CCQO) zuzentzen du han. Gielen Antennea-Arts in Society liburuen nazioarteko seriearen argitaratzaileen burua da. 2016an, Fund for Scientific Research Flanders-en Odysseus beka eman zioten Belgikan, nazioarteko ikertzaile gisa duen bikaintasunagatik. Bere ikerketak kultura lana, arteen erakunde testuingurua eta kultura politikak ditu ardatz. Gielenek liburu ugari argitaratu ditu, ingelesera, koreerara, polonierara, portugesera, gaztelaniara eta turkierara itzuli direnak. 

Hitzaldiaren izenburua:  Sustainable creative labour in times of repressive liberal policies

Manfred Max-Neef

Manfred Max-Neef

Título de la ponencia: Filosofía de la economía ecológica.