Izen ematea

Kongresuan izan edo parte hartu nahi dutenek izena emateko formularioa bete eta posta elektronikoz helaraziko diote Kongresuko Idazkaritzari, izena emateko tasen ordainagiriarekin batean.

Izena emateko tasak

  • Komunikazioa duten irakasleentzako izen ematea: 125 €
  • Komunikazioa ez duten irakasleentzako eta komunikazioa duten ikerlarientzako izen ematea: 50 €
  • Ikasleentzako izen ematea: 25 €
  • AES elkarteko bazkideentzako izen ematea (komunikazioarekin edo komunikaziorik gabe): 55 €

Oharrak

  • Kongresuaren Antolakuntzak doako izen ematea eskainiko du UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko parte hartzaileentzat (komunikazioarekin).
  • Izen ematea ordainduta, bi urtez AES elkarteko bazkidea izateko eskubidea lortuko da.

Ordaintzeko datuak

Kontu zenbakia: 

  • 2095 0292 92 3239000206
  • IBAN: ES24 2095 0292 92 3239000206
  • BIC: BASKES2BXXX

Sarreraren kontzeptua "Congreso AES 2019" izango da, eta bertaratuko denaren edo parte hartuko duenaren abizenak, izena eta IFZ adieraziko dira, ordaintzen duen pertsona edozein dela ere.

Fakturak

Faktura nahi duten partaideek idatzi diezagukete (cyp.congresoaes2019@ehu.es) faktura noren izenean nahi duten (Unibertsitatea, enpresa, eta abar), helbidea eta IFZ zenbakia adieraziz. Faktura paperean edo eskanerretik pasatuta nahi duten argi utzi behar dute.

Kongresuko Idazkaritza

Kontaktua: cyp.congresoaes2019@ehu.es