Curriculum

UPV-EHU Abesbatza 1977an jaio zen eta ordutik kultura hedapenaren arloan lan handia egin du. Sortu
zenetik Julen Ezkurra izan zen zuzendaria. 1999ko
urritik aurrera, berriz, Enrique Azurzak hartu zuen
kargu hori.

UPV-EHU Abesbatzaren lanaren ardatzak a capella
erako polifonia, euskal egileen musika eta musikagile
garaikideena dira.

Sinfonia-abesbatzen arloan egindako lanen artan honako interpretazio hauek bereiz daitezke: Monteverdiren Gabon Bezperak, J.S. Bachen Pasioa San Joanen liburutik eta Pasioa San Mateoren liburutik, Pergolesiren Stabat Mater, Haendelen Mesias eta Theodora, Vivaldiren Magnificat eta Salmoak, Mozarten Requiem, Koroatze Meza eta Meza do minorren, Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia, Verdiren Requiem, Rossiniren
Stabat Mater, Durufléren Requiem, Fauréren
Requiem, Honeggeren David Erregea, Usandizagaren
Umezurtza, Brittenen San Nicolás, Corderoren Euskadi, Gerhard Izurria, Fanshaweren African Sanctus eta Steve Dobrogoszen Mass.

Halaber, sarritan egin du lan Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin (ABAO-OLBE) eta Arriaga Antzokiarekin:

Fernández Caballeroren Grant Kapitainaren Ilobak
zarzuela, Verdiren La Traviata (1989), Otelo (1991)
eta Don Carlo (1998) operak, Bizeten Carmen (1990),
Pucciniren La Bohème (1992), Donizettiren La fille du
régiment (1996), Masseneten Manon (1997) eta Respighiren Loti ederra (2007). Antzezpen horietan Plácido Domingo, Ainhoa Arteta, María Bayo, Carlos Álvarez edo Luis Lima bezalako kantariekin abestu du