Mintegiak eta Hitzaldiak

Curso de Pensamiento Crítico: Movimientos Sociales (Ikastaroa)

Noiz eta non

2021/09/08

Deskribapena

Aurkezpena
Gaur egun, botere politikoak hautsi egin du herritarrekiko harremana, eta ez die jaramonik egiten haien eskakizun kolektiboei, are gutxiago funtsezko eraldaketa sozialak proposatzen dituztenean. Arlo politikoak botere ekonomiko eta finantzarioekiko mendekotasuna areagotu du, horien askatasun ekonomiko osoa gara ditzaten bermatzeko eta babesteko. Horrek demokraziaren hustuketa dakar, baita benetan operatiboak diren botereen bilakaera autoritarioa. Botere horiek bloke trinko gisa aurkezten dira, modu gogorrean. Bloke horren diskurtsoak eta kultur politikak eraldaketa sozialaren ezintasuna aldarrikatzen dute.

Mezuek – eta horiekin batera doazen praktikek – esaten digute garai honetan desberdintasunak eta kudeaketa autoritarioa ez direla krisi baten adierazleak, baizik eta sistemaren oinarriak. Hori naturala litzateke, eta, beraz, ez luke zentzurik justizia, berdintasun eta demokrazia handiagorantz jotzeko saiakerak.


Egoera horretatik abiatuta aztertu behar ditugu gizarte-mugimenduak.
Zein izan da gizarte mugimenduen prozesu historikoa? Zer noranzko hartu duten? Mugimendu anitzei buruz ari gara, badaude hemengoak eta urrutiagokoak (Hegoamerikakoak, adibidez),  zaharrak (langileena) eta ez hain zaharrak (ekologismoa, feminismoa) Mobilizatzeko eta gizartea eraldatzeko gaitasunari eusten ote diote gaur egun? Zein neurritan har dezakete mugimenduek une honetan, aipatu dugun eszenatokian, eraldaketa sozial eta politikorako lidergoa? Ala jarraitzen du lidergo horrek alderdi politikoen esku?


Nori zuzentzen zaio?
Aurreko ikasturtean (Eskubide erradikalak eta neoliberalismo autoritarioa) adierazi genuen bezala, ez da bokazio akademiko soileko ikastaroa, interesgarria izan badaiteke ere Unibertsitateko ikasleentzat (EHUko ikastaro osagarriaren aitorpena izango du, 4 kredituko baliokidetasunarekin). Militanteei, ekintzaileei, boluntarioei eta gizarte-mugimenduei laguntza eta formazioa ematea da asmoa, baita ikasleak, gazteak zein adinekoak prestatzea ere, ulertu ahal izateko noraino aldatu ahal izango dugun  sistema modu kolektiboan eta behetik antolatuta eraginez gero.

Formatua:
Ikastaroa hamaika saiotan emango da, astean bitan, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara/19:00etara. Saio horiek online izango dira zuzenean, baina grabatu ere egingo dira, edukiak inork gal ez ditzan. Moodle birtual bat prestatuko da hizlariek materialak zintzilikatzeko, eta hainbat forotan eztabaidatu ahal izango da. Ikastaroa urriaren 12an hasiko da


Prezioa:
Ikastaroak 124 euroko kostua du, beharrezkoa izanez gero, kudeaketa, hedapen eta aldibereko itzulpen gastuei aurre egin ahal izateko.


Izena ematea
Plazak mugatuak dira eta izen-ematea eskaera-ordenaren arabera egingo da.
Izena emateko, matrikula-tasak ordaindu izanaren egiaztagiria bidali behar da (124 euro), izen-abizenekin.
Kontu-zenbakia:
IBAN: ES19 2095 0292 - 9232 3908 8081
BIC: BASKEK28XXX

Inskripzioari buruzko informazioa nahi izanez gero, bidali mezu bat honako helbide honetara: pensamientocritico.csc@ehu.es

Aurrez izena emateko epea urriaren 1era arte egongo da zabalik  hemen.
Izena emateko epea urriaren 1etik 8ra izango da. Plaza erreserbatzeko formulario hau bete bete beharko da 8a arte

Izen-ematea formalizatzeko, abonu-agiria erantsi beharko da  formulario honetan (aldez aurretik aurrez izena eman beharko da)

Antolatzaileak:
EHUko Zientzia Politiko eta Administrazio Saila eta parte Hartuz Ikerketa Taldea. Eta Betiko, Viento Sur eta Hitz & Hitz fundazioak eta UAMren Ikerketa, Eleaniztasun, mintzaldi eta Komunikazio Zentroa elkarlanean ari dira.

Batzorde akademikoa:
Igor Ahedo (UPV/EHU, Parte Hartuz), Iraide Alvarez (UPV/EHU), Silvia Tomas (UPV/EHU), Luisa Martin Rojo (UAM), Arantza Fernandez de Garaialde (Hitz & Hitz), Pedro Ibarra (Betiko), Miguel Urban (Viento Sur)

Gai-zerrenda eta datak


Urriak 12 (16:00-18:00)

Aurkezpena (EHUko arduradunak; Betiko, H&H, eta Viento Sur)
Zer dira gizarte-mugimenduak? Markoak, diskurtsoak, ekintza kolektiboko sortak eta dinamikak Pedro Ibarra

Urriak 14 (16:00-18:00)

Ikuspegi historikoa 1789tik gaur egunera arte. Donatella Della Porta

Urriak 19 (16:00-18:00)

Alderdien eta gizarte-mugimenduen arteko harremanen bilakaera. Bloke historikoak eta estrategia kontrahegemonikoak. Jaime Pastor

Urriak 21 (16:00-18:00)

Gizarte-mugimenduak eta protesta-zikloak: M-15aren ondorengo olatu berrira. Txileko eta AEBetako kasuak, Salvador Martí

Urriak 26 (16:00-19:00)
 

Latinoamerikako mobilizazio konfrontatiboaren eta horren joeren gaineko ikuspegi orokorra; nekazarien sindikalismoa eta MST-, Julia Marti eta Janaina Strozake.

Urriak 28 (16:00-18:00)

Korronte ideologikoak eta gizarte-mugimenduak. Kasuen azterketa: a) Feminismoak. Maria Martinez

Azaroak 2 (16:00-18:00)

Korronte ideologikoak eta gizarte-mugimenduak. Kasuen azterketa b) Ekologismoa: Iñaki Barcena

Azaroak 4 (16:00-18:00)

Kasuen azterketa:) Antirrazismoak. Tania Andreeva

Azaroa 9 (16: 00-18: 00)

Kasuen azterketa: sindikalismo berriak eta zaharrak. Raul Navas

Azaroa 11 (16:00-18:00)

Gizarte-konfrontaziorako estrategia nahiz helburu berriak ustez bideratzen ari diren dimentsio berriak: bereziki sozialak, baina baita ere kulturalak, politikoak, ideologikoak, identitarioak eta abar. Eduardo Romanos

Azaroak 18 (16:00-18:00)

Mugimenduen eraginak eta emaitzak. Gaur arteko ebaluazio historikoa, gizarte-mugimenduek lortutakoa ezagutzeko. Robert  Fishman / Ariel Sribman
 

Harremanetarako datuak