Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Separatismotik autonomiara eta alderantziz. Iritzi Publikoaren Ikerketa herritarrek euskal nazionalismoa babesteko dituzten arrazoiak ezagutzeko, ikuspegi konparatibotik

Ikertzailea(k):
Francisco Jose LLERA RAMO
Denboraldia:
1994-tik 1997 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Hezkuntza eta Kultura Ministerioa (CICYT-94.SEC 94-O247)