info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Parte-hartze mekanismoak Hernaniko udalerrian. Udal kudeaketa berri baten saiakera (los mecanismos de participación en el Ayuntamiento de Hernani. Intento de una nueva gestión municipal).

Ikertzailea(k):
Asier Blas
Denboraldia:
2004-tik 2005 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea – Eusko Jaurlaritzaren mendeko antolakuntza (200ko ekainaren 18ko Ebazpena, 2004-12-30eko 249. EHAA, 23584 eta 23585 or.). Kanpoko erreferentzia duen lehiaketa publikoa (administrazioaren ikerketeta-proiektuetarako dirulaguntzen deialdia).