info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Udalerrietako politikan herritarren parte-hartzea aztertzen duen Ikerketa Taldea

Ikertzailea(k):
Pedro Ibarra
Denboraldia:
2005-tik 2008 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (Ikerketa-taldearen kodea: GIU05/53) Kanpoko erreferentzia duen lehiaketa publikoa (Subvención General a Grupos de Investigación 2005 de la UPV/EHU)