info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Bilboko auzoen eta bere biztanleen historia. Errekalde eta Deustu: identitatea, gatazka eta gizarteratzea.

Ikertzailea(k):
Pedro Ibarra
Denboraldia:
2005-tik 2006 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Bilboko Udala (Euskara eta kultura zinegotziaren 2005/12/09ko Ebazpena; 052500000043 espedientea) Kanpoko erreferentzia duen lehiaketa publikoa (Ikerketa-lanetako beka: Bilboko auzoen eta bere biztanleen historia).