info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Nazioarteko bilkura: demokrazia parte-hartzailea eta giza garapena

Ikertzailea(k):
Pedro Ibarra eta Igor Ahedo
Denboraldia:
2005-tik 2005 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Soziologia Juridikoko Oñatiko Nazioarteko Institutua; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzerako Departamentua; eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako departamentua (05/01/14ko 75/05 agindua) Kontratu txikia administrazio publikoarekin (Eusko Jaurlaritza), dirulaguntza (Diputazioa) eta ekarpena (Soziologia Juridikoko Oñatiko Nazioarteko Institutua)