info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Herritarren parte-hartzearen diagnostikoa Etxebarriko udalerrian (Bizkaia)

Ikertzailea(k):
Dominique Saillard
Denboraldia:
2004-tik 2005 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
6.000 €. Finantzatu duen erakundea eta proiektuaren zk.: Etxebarriko udala eta Eusko Jaurlaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saila)