XSLaren edukia

Gidoigintza I: Fikzioa

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK



Irakasgaiak titulazioko gaitasun hauek jorratzen ditu:



1. Ikus-entzunezko komunikazioaren inguru eta ohitura profesionalen alorrean ezaguera eta esperientzia lortzea.

2. Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.

3. Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.



Honako hauek dira irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:



1. Ikuspegi teoriko-praktiko batetik, ikusentzunezko errealizazioari begira sortutako testu eta gidoi desberdinak aztertzeko metodoak eta prozedurak aplikatu.

2. Idazketa dramatikoaren oinarriak ezagutu: bere alde formalak, genero konbentzioak eta narrazio-estrategiak.

3. Idazketa dramatikorako teknikak eta prozesuak bereizi, gidoi eraketari aplikatuz.

4. Ikusentzunezko proiektuen sormen, aurkezpen eta defentsarako gaitasunak garatu.



IKASKETA EMAITZAK

Ikasturtearen bukaeran ikasleek gidoi baten sormen prozesuaren fase guztiak ezagutu eta landu izana espero da, ikus-entzunezko fikzio lanetan erabili ohi diren egitura-estrategiak eta baliabide narratibo zein dramatikoak barneratu dituztela erakutsiz.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAI-ZERRENDA TEORIKOA



1. Fikziozko gidoiaren definizioa

2. Sormen prozesuaren hasiera. Istorioen iturburua

3. Narrazio egiturak eta estrategiak

4. Pertsonaiak sortu

5. Eskaleta eta kate kausala

6. Gidoi literarioa idazteko estrategiak

7. Sekuentzien eraketa

8. Elkarrizketa

9. Narrazio-baliabideak

10. Proiektuen aurkezpena







GELAKO PRAKTIKAK:

- Film zati hautatuak ikusi eta aztertu.

- Gidoiak irakurri eta aztertu.

- Sormena garatzeko ariketak.

- Azaldutako teknikak aplikatzeko ariketak.

- Proiektuen aurkezpena eta defentsa.

- Aurkeztutako proiektuen analisia eta kritika.





ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK

Gai teoriko desberdinekin loturiko ariketa praktikoak:



- Ideia eta storyline.

- Egitura narratiboa.

- Dramatizazioa eta irudien bitartezko idazketa.

- Gidoiaren formatua.

- Pertsonaien aurkezpena.

- Elkarrizketak.

- Sekuentziak eraiki.





MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan irakasleak eduki teorikoak azalduko ditu adibide konkretuen laguntzaz (ikus-entzunezkoak zein testualak).

Gelako praktiketan ikasleek banaka edo binaka egingo dute lan testuak zein ikus-entzunezko piezak aztertuz, sormenerako ariketak burutuz eta ahozko azalpen edo aurkezpenak eginez.

Ordenagailuko praktikak, aldiz, multimedia gela batean garatuko dira, banaka, gidoiak idazteko CELTX programa duten ordenagailuekin. Ikasleek eskola ordua bukatzean eman beharreko ariketa laburrak egingo dituzte, teknikoak zein sormenezkoak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:



Lan zein ordenagailuko praktika guztiak banaka egingo dira.



ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK: %30

FIKZIOZKO GIDOI BATEN PROIEKTUA:

-Egitura %40

-Gidoi literarioaren lehenengo orriak %30



Nahitaezkoa da eskolara etortzea eta azaldutako lan eta ariketa guztiak ezarritako epean ematea eta bere aldetik gainditzea irakasgai osoa etengabeko ebaluazioaren bitartez aprobatu ahal izateko. Bakarrik onartuko dira justifikatu gabeko sei falta ikasturte osoan zehar (%80ko asistentzia). Eskolak bukatzean hutsegite gehiago dituen ikasleak azken ebaluazioa egingo du ohiko deialdian.



Ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



Arautegiko 8.2 artikuluak ezartzen du salbuespen moduan azken ebaluazioak ikasturtean zehar egindako jarduerak ere barne hartu ahal izango dituela, azterketa aldi ofizialean ezarritako proban ebaluatu ezin diren ikaskuntzaren emaitzak baloratzeko. Hartara, azken ebaluazioa honako honetan datza:



OINARRIZKO BIBLIOGRAFIAREN INGURUKO AZTERKETA TEORIKOA: %50

FIKZIOZKO GIDOI BATEN PROIEKTUA (etengabeko ebaluazioaren epemuga berdinetan):

-Egitura %30

-Gidoi literarioaren lehenengo orriak %20



Kasu honetan ere atal bakoitza bere aldetik gainditu behar da irakasgai osoa aprobatzeko.



Etengabeko ebaluazioan nahiz azken ebaluazioan gidoia honako irizpideen arabera baloratuko da:



- Egitura

- Pertsonaien sendotasuna

- Elkarrizketen kalitatea

- Idazkera eta formatu egokia



Garatutako istorioek jatorrizkoak edo originalak izan behar dute. Arrazoitutako salbuespen kasuetan irakasleak literatura-testuen egokitzapen edo moldaketak onar ditzake. Kasu hauetan zenbait irizpidek, egitura eta pertsonaien diseinuak, besteak beste, pisua galtzen dute eta ondorioz gidoiaren proiektuarekin lotutako nota orotara %20an murriztuko da.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki ohiko deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgela birtualean argitaraturikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CHION, Michel, Cómo se escribe un guión, Madril, Cátedra, 1988.

McKEE, Robert, El guión, Bartzelona, Alba, 2002.

SÁNCHEZ-ESCALONILLA, Antonio, Estrategias del guión cinematográfico, Bartzelona, Ariel, 2001.

STEELE, Alexander (ed.) (Gotham Writers' Workshop), Escribir cine. Guía práctica para guionistas de la famosa escuela de escritores de Nueva York, Bartzelona, Alba, 2014.





Gehiago sakontzeko bibliografia

ARISTOTELE, Poética, Madrid, Gredos, 1999.
BALLÓ, Jordi y PÉREZ, Xavier, La semilla inmortal: los argumentos universales en el cine, Barcelona, Anagrama, 1997.
CARRIÈRE, Jean-Claude y BONITZER, Pascal, Práctica del guión cinematográfico, Barcelona, Paidós, 1991.
CRUZ, Coral, Imágenes narradas: cómo hacer visible lo invisible en un guión de cine, Barcelona, Laertes, 2014.
DAVIS, Rib, Escribir guiones, desarrollo de personajes, Barcelona, Paidós, 2000.
FIELD, Syd, El libro del guión: fundamentos de la escritura de guiones, Madrid, Plot, 1994.
FIELD, Syd, El manual del guionista, Madrid, Plot, 1995.
GOLDMAN, William, Las aventuras de un guionista en Hollywood, Madrid, Plot, 1992.
LAVANDIER, Yves, La dramaturgia, Madrid, Ediciones Internacionales Universitarias, 2003.
MACKENDRICK, Alexander, On Film-making. Manual de escritura y realización cinematográfica, Madrid, Ediciones Jaguar, 2013.
MARÍN, Fernando, Cómo escribir el guión de un cortometraje, Barcelona, Alba, 2011.
RÍOS SAN MARTÍN, Manuel (coord.), El guión para series de televisión, Madrid, IORTV, 2012.
RODARI, Gianni, Gramática de la fantasía: introducción al arte de inventar historias, Barcelona, Ediciones del Bronce, 2006.
RODRÍGUEZ DE FONSECA, Francisco Javier, Cómo escribir diálogos para cine y televisión, Madrid, T&B, 2009.
SEGER, Linda, Cómo convertir un buen guión en un guión excelente, Madrid, Rialp, 1991.
SEGER, Linda, El arte de la adaptación: cómo convertir hechos y ficciones en películas, Madrid, Rialp, 1993.
SEGER, Linda, Cómo crear personajes inolvidables, Barcelona, Paidós, 2000.
SNYDER, Blake, ¡Salva al gato! El libro definitivo para la creación de un guión, Barcelona, Alba, 2010.
TUBAU, Daniel, Las paradojas del guionista, Barcelona, Alba, 2007.
TOLEDANO, Gonzalo y VERDES, Nuria, Cómo crear una serie de televisión, Madrid, T&B, 2007.
VOGLER, Christopher, El viaje del escritor, Barcelona, Ma non troppo, 2002.
VORHAUS, John, Cómo orquestar una comedia, Barcelona, Alba, 2005.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

10:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:30-12:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-11:30

Irakasleak