XSLaren edukia

Publizitateko Multimedia Errealizazioa

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Ordenagailuko p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek hurrengo gaitasun zuzenak eskuarazten dizkie ikasleei:



1. Publizitate komunikazioaren parte diren multimedia teknologien interpretazio kritikoa bideratu.



2. Publizitate proiektuak garatzeko beharrezkoak izan daitezkeen materiale espresibo, hizkuntza zein estrategia narratibo ezberdinak baloratu.



3. Beharrezkoak ez diren edo erabilerarik izango ez dituzten teknologia, teknika eta prozesuak alderatzeko gaitasuna.



4. Multimedia proiektuak aurrea ateratzeko beharrezkoak diren trebetasun orokorrak (orientazio, koordinazio eta zuzendaritza) garatu.



5. Azalpen eta multimedia erako proiektuen defentsan beharrezkoak diren trebetasunak aplikatu



Irakasgai honek hurrengo gaitasun orokorrak eskuarazten dizkie ikasleei:



1.Komunikazio arazoen erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.



2. Helburu-identifikaziora eta akzio plangintzara bideraturiko estrategiak proiektatu eta diseinatzea, publizitate eta harreman publikoko proiektuen garapenaren testuinguruan.



3. Genero, formatu eta publizitate eta harreman publikoko komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.



Aurreikusitako ikaskuntza emaitzak multimedia erako publizitate proiektuak garatzeko beharrezkoak diren ezagupen teknikoak eskuratzea dira.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Programa teorikoa



1. Multimedia proiektuen produkzio prozesua. Testuingurua eta planteamendua.



2. Materiale espresiboen erabilera multimedia publizitate proiektuetan. Adibideak



3. Erabiltzaile-sortzailea: sare sozialak eta multimedia publizitatea. Adibideak.



4. Erabilera anitzetarako aparailuak eta multimedia publizitatea. Adibideak.





Programa praktikoa



Irakasgaiaren alderdi praktikoa atal praktikorako irakaskuntza gidak ezarzten dituen tarteen artean kokatzen da. Edozein multimedia proiektuk izan behar dituen hiru faseetan banatzen da. Ikaslegoak Fakultateko espazioak eta tresnak izango ditu eskuragai. Arlo praktikoa hurrengo eran banatzen da:



1. Fasea: multimedia publizitate proiektuen inguruko planteamendu eta eztabida.



2. Fasea: multimedia publizitate proiektuen gauzatzea.



3. Fasea: multimedia publizitate proiektuen barreiapena.





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia bi zatitan banatzen da. Lehenengoa guztiz teorikoa da eta modalitate magistrala erabiliz beharrezkoak diren ideia gako eta kontzeptu konkretuetaz hitz egiten da. Guztira 39 ordutan zehar garatzen da era presentzialean. Bigarren atala guztiz praktikoa da eta sormen eta multimedia formak ditu ardatz nagusi modura. EHUko IKD ereduak eskatzen dituen irakaskuntza eskuduntzekin bat, non ikaslea orientatzeko eskatzen den "aurrera egiten laguntzeko arlo akademikoan, profesionalean eta sozio-pertsonalean", praktikei taldeko edo banakako moduan ekiteko aukera emango da, betiere lehenengo modua lehenetsiz eta normalean talde bakoitzeko bi kide baino gehiago egongo ez direla. Atal honetan ordenagailu bidezko 21 ordutako praktika gauzatzen da.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

- Ebaluaketa jarraitua



Irakasgaiaren azken nota osoa batzen du (%100). Ikaslea klase guztietako %70era etorri beharko da eta jarraian azaltzen den moduan banatzen da portzentualki:



1. Multimedia publizitate proiektuen inguruko planteamendu eta eztabida. Atal praktikoko 1. fasea da eta idatzizko memoria batekin justifikatuko da. Parte honek azken notaren %5a suposatzen du.



2. Multimedia publizitate proiektuen gauzatzea. Atal praktikoko 2. fasea da eta azken notaren %60a suposatzen du.



3. Multimedia publizitate proiektuen barreiapena. Atal praktikoko 3. fasea da eta azken notaren %35a suposatzen du. Aipatu portzentaia bi zatitan banatuko da: egindako propiektuaren inguruko idatzizko memoria baten bidez (%15) eta proiektuaren jende aurreko ahozko azalpen baten bidez (%20).



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.





Azken probak hurrengo jarduerak bilduko ditu:



- Ikasleak eta irakasleak aurretiaz hitzartutako zenbait objektu multimedien inguruko Idatzizko memoria bat entregatu. Azken notaren %20.



- Aipatu objektu multimediak batzen dituen portafolio bukatua entregatu. Azken notaren %60.



- Burututako multimedia erako objektuen ahozko defensa. Azken notaren %20.



Ikasleak, aipatu idatzizko lana, portafolioa eta jende aurreko esposaketa publikoa ebaluaketa proben egutegian ezarritako egun ofizialean gainditu beharko ditu.





Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azken probaren kasuan ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Hurrengo materialen erabilera beharrezkoa da irakasgaiaren barruan:

a) sesio magistral zein praktikoetan irakasleak banatu eta ezagutzera emandakoak, eta,

b) Moodle plataforman (Egelan) jarritako material teoriko zein praktiko guztiak eta baita ikasleek publiko egin ditzaketen beste edozein ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bou, G. (2.003). El Guión Multimedia, Madril, Anaya Multimedia.



Lievrouw, L. et Livingston S. (Eds.) (2.002). Handbook of New Media, London, Sage.



Murria, J. (1.999). Hamlet en la holocubierta. El futuro de la narrativa en el ciberespacio, Bartzelona, Paidós.



Pérez, F. (2.002). Introducción a la multimedia: realización y producción de programas, Madril, IORTV.



Svanaes, D. (2.000). Understanding Interactivity: Steps to a Phenomenology of Human-Computer Interaction, Norway, Trondheim.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Chuvieco, J. (2.002). Realización Multimedia, Madril, Paraninfo.


Eco, U. (1.999). Seis paseos por los bosques narrativos, Madril, Lumen.

Aldizkariak

Revista Mosaic de la Universidad Oberta de Catalunya: http://mosaic.uoc.edu

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

13:00-15:00

2-15

11:00-12:30

13:00-14:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-14:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

13:00-15:00

2-15

11:00-13:00

13:00-13:30

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:00

Irakasleak