XSLaren edukia

Estetika Korronte Garaikideak

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Arte garaikidearen esparruko kultura eta arte-adierazpenak ezagutzea, ulertzea, estimatzea eta kritikoki balioestea.

2. Adierazpen artistikoen eta egilearen edo gizartearen arteko harremanak identifikatzea (sortzen diren garaiko pentsamoldea eta aukera teknikoei erreparatuz).

3. Pentsamenduaren, korronte estetikoen, moden eta gustuen bilakaeraz jabetzea, bai eta faktore estetikoek pertsonaren eta gizarteen eguneroko bizitzan izan duten eta duten errepresentazio/irudikapen, adierazpen eta komunikazio-garrantziaz ere.

4. Arte eta kultura-adierazpenen aniztasunarekiko jarrera irekia, errespetuzkoa eta kritikoa garatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAI TEORIKOAK

1. Arrazionalismoa eta Erromantizismoa

2. Argazkilaritzaren agerpena: Errealismoa, teknologia eta pinturaren bilakaera

3. Inpresionismoa: pintura desikastea

4. Abangoardia eta Modernitatearen ideia

5. Abangoardia erreminta iraultzaile gisa

6. Dada, Surrealismoa eta Psikoanalisia

7. Informalismoa II. Mundu Gerraren ondoren: bigarren abangoardiak

8. Pop aroa: kontsumo gizartea eta irudia

9. Arte kontzeptuala. Objektu artistikoa dematerializatzea

10. Eztanda posmodernoa



GAI PRAKTIKOAK

1. Bilboko Arte Ederren museoan ikusitako artelan batzuei buruzko gelako praktika.

2. Erakustaldi bat bisitatu eta lan idatzia garatu.

MetodologiaToggle Navigation

Gure metodoak klase magistralak eta saio praktikoak uztartzen ditu; azken hauetan, ikasitako garai eta mugimendu artistikoetako artelanak aztertzeaz gain, arteari buruzko testuak eta pelikulak landuko dira.

Hauekin batera, ikasleek erakustaldiak bisitatu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Bisita baten gidaria irakaslea izango da.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Prozedura orokorra ebaluazio jarraitua izango da.



SALBUESPENAK:

Ikasleak azken proba egiteko aukera izango du aldez aurretik justifikaturik dauden arrazoiengatik. Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako arautegiak – 43c. Artikuluan – aipatzen direnak bakarrik onartuko dira*.

Ikasleak ebaluaketa modu hau jarraitu nahi badu, lauhilekoaren lehenengo 15 egunetan irakasleari esan eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar du.



EBALUAZIO JARRAITUA:

- Talde lan bat garatu, azken notaren %40ko balorazioarekin.

- Banakako lan bat garatu, azken notaren %60ko balorazioarekin.



AZKEN EBALUAZIOA:

- Idatzizko lan bat egin behar da. Lanak bi atal izango ditu: 1) atal teorikoa (ikasgaiaren edukiak menperatzea) 2) atal praktikoa (artelanak aztertzeko teoria erabiltzea).



UKO EGITEA:

Ikasleak lana epe barruan entregatzen ez badu, dealdiari uko egin diola ulertuko da, eta EZ AURKEZTUA bezala agertuko da aktetan.





* 43.c Artikulua: "Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazoiak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume harrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura; % 33ko ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria; bidaiak edo denbora asko eskatzen duten kultur eta arte-jarduerak; goi mailako beste ikasketa batzuekiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du.

Irakasgaiaren ezaugarri eta edukiengatik irakasgaiaren beste alderdi batzuk gainditu behar badira, praktikak esaterako, bukaerako probaz gain kontuan hartuko beharko da beste alderdiak gainditu diren ala ez".



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gomperz, Will. ¿Qué estás mirando? 150 años de historia del arte. Madrid: Taurus, 2013.

Irakasleak E-gelan konpilatutako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Argan, Giulio Carlo. El arte moderno. Del iluminismo a los movimientos contemporáneos. Madrid: Akal, 1991.



Foster, Hal; Buchloh, Benjamin; Krauss, Rosalind; Bois, Yve-Alain. Arte desde 1900. Modernidad, antimodernidad, posmodernidad. Madrid: Akal, 2006.



Micheli, Mario. Las vanguardias artísticas del siglo XX. Madrid: Alianza Forma, 2010.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Benjamin, Walter. Breve historia de la Fotografía. Casimiro Libros, 2011.

Benjamin, Walter. La obra de arte en la era de su reproducción mecánica. Casimiro Libros, 2011.

Buchloh, Benjamin, Formalismo e historicidad. Modelos y métodos en el arte del siglo XX. Madrid: Akal, 2004.

Greenberg, Clement. La pintura moderna y otros ensayos. Madrid: Siruela, 2006.

Pooke, Grant y Newall, Diana. Arte básico. Madrid: Cátedra, 2010.

Scharf, Aaron. Arte y fotografía. Madrid: Alianza Forma, 2005.

Sougez, Marie-Loup. Historia de la Fotografía. Madrid: Cátedra, 2011.

Aldizkariak

Lápiz
Exit. Imagen y Cultura
Dardo
Estudios Visuales

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

14:00-16:00

18:00-20:00

17-30

14:00-16:00

18:00-19:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

19:30-20:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00

15:00-17:00

17-30

17:00-19:00

14:00-15:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

15:30-16:00

Irakasleak