XSLaren edukia

Publizitatearen Historia

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK



1.Publizitateak izan duen garapena baloratzea, betiere gizarte modernoen artikulazio eta garapenari laguntzen dion komunikazio fenomeno eta teknika bezala ulertuta.

2.Publizitate sistema eta publizitate komunikazio tekniken bilakaeraren azkeneko 150 urtetan publizitate prozesuetan parte hartu duten agente guztien eraketa aztertzea.

3.Publizitate komunikazio ereduetan emandako aldaketak identifikatzea; itxura, balore eta errepresentazio moduetan emandako aldaketak, hain zuzen.

4.Publizitatea egiten jakiteak denborarekin sortutako teoriak identifikatu eta datatzea.

5.Publizitate komunikazioaren historiaren arloan ikerketa metodo egokiak aplikatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



1.Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.

2.Genero, formatu eta publizitate eta harreman publikoko komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.

3.Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gai teorikoak:



BAT. PUBLIZITATEAREN HISTORIAURREA: PUBLIZITATEAREN AURREKARIAK

1.1. Antzinateko Ekialdea

1.2. Grezia klasikoa

1.3. Erroma klasikoa

1.4. Erdi Aroa

1.5. Inprenta agertu zenetik Industria Iraultzara bitarteko iragarkiak

1.6. Industria Iraultza eta Frantziako Iraultza



BI. PUBLIZITATEAREN JAIOTZA

2.1. 1850-1880

2.2. Publizitate-bideak: prentsa eta kartelak

2.2.1. Prentsa

2.2.2. Kartelak

2.3. Markaren jaiotza

2.4. Lehenengo publizitate agentziak Europan eta Estatu Batuetan

2.5. Estatu Batuetan: sendagai patentatuak eta Phineas T. Barnum



HIRU. PUBLIZITATEAREN SENDOTZEA

3.1. 1880-1919 (I Mundu Gerra)

3.2. Publizitate-bideak: egunkariak eta aldizkariak

3.2.1. Egunkariak

3.2.2. Aldizkariak

3.3. Europan, kartelaren artea: Art Nouveau

3.4. Estatu Batuetan, publizitate agentziak: Helen Lansdowne Resor, Earnest Elmo Calkins eta Theodore MacManus



LAU. PUBLIZITATEAREN ZABALTZEA

4.1. 1920-1945 (II Mundu Gerra)

4.2. Publizitate belikoa

4.3. Publizitate-bideak: aldizkari ilustratuak eta irratia

4.3.1. Aldizkari ilustratuak

4.3.2. Irratia

4.4. Publizitate agentziak Europan eta Estatu Batuetan

4.5. Europan, kartelaren artea: Art-déco eta abangoardiak

4.6. Estatu Batuetan, publizitate zientifikoa: Albert Lasker eta Claude Hopkins



BOST. PUBLIZITATEAREN BERRITZEA

5.1. 1945-1975

5.2. Publizitate politikoa

5.3. Publizitate-bideak: telebista

5.4. Estatu Batuetan, sormenaren iraultza: Rosser Reeves, Leo Burnett, David Ogilvy eta William Bernbach



SEI. PUBLIZITATEA XX. MENDEAREN AZKENALDIAN ETA MILURTEKO BERRIAN

6.1. 1975-1999, eta 2000.urtetik aurrera

6.2. 80ko nabarmenkeria eta 90ko publizitate zirraragarria

6.3. Publizitate bideak: Internet

6.4. Publizitate agentziak eta konglomeratu handiak

6.5. Publizitatearen joera berriak





Gai praktikoak:



1. JARDUERA karteletik ikasten: publizitate hizkuntzaren hastapenak. Art Nouveau estilo grafikoa lantzea.

2. JARDUERA karteletik ikasten: publizitate hizkuntzaren hastapenak. Art-déco estilo grafikoa lantzea.

3. JARDUERA iragarki ospetsuenetatik ikasten: Wikipediarako sarrera idaztea.

4. JARDUERA publizitate zientifikotik ikasten: iragarkitik kanpainara. Publizitate zientifikoa aztertzea.

5. JARDUERA sormenaren iraultzatik ikasten: telebista iragarkiak. 50ko hamarkadako telebista iragarkiak 80ko hamarkadakoekin parekatzea.

6. JARDUERA sormenaren iraultzatik ikasten: internet. 4. Jardueran egindako kanpaina eguneratzea.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtearen diseinua irakaskuntza-ikaskuntza metodologia abiapuntutzat hartuta egin da, proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza ereduari jarraituz. Irakasleak eskainiko du diseinatu diren proiektuetako bakoitza ebazteko beharrezko materiala, eta horrela ikasleek aurrera egin ahal izango dute edukien ikaskuntzan.



Asignatura honetan astean lau ordu emango dira talde guztiarentzat, eta horietan aste bakoitzari dagokion marko teoriko eta kontzeptualaren azalpen teorikoa emango da, entregatu beharreko sei lanak prestatuko dira, eta entregatu beharrekoen aurkezpena eta eszenaratzea egingo dira.



Ikasturtearen diseinua, beraz, hiru jardueretan oinarritzen da:

1. Eskola teorikoetan parte-hartze aktiboa.

2. Ikasitakoa praktikara eramatea, taldeka egingo diren sei proiektuen bitartez.

3. Ikasitakoa eszenaratzea, proiektuen aurkezpenen bitartez.



Eskolako lehen egunean, ikasleak hiru edo lau pertsonako talde txikitan bilduko dira. Lantalde hauek irakasleak proposatutako sei lanak egingo dituzte lauhileko osoan zehar: lehenengo eta bigarren jarduerak bukatzeko estilo grafiko ezberdinetako iragarkien analisia egin beharko da. Hirugarrena burutzeko, informazioa bilatu eta antolatzea izango da garrantzitsuena. Laugarrenean, informazioaren bilaketa eta sormena landuko dira. Bosgarrenean, iragarkien analisia eta konparaketa. Seigarrenean, azkenik, sormena landuko dugu, ikasitakoaren ibilbidea jarraituz.



Irakasleak gidari lana egingo du, planteaturiko proiektuetan zer pauso eman behar diren adieraziz eta horietako bakoitzaren garapena gainbegiratuz.



Ikasleen aldetik partaidetza handia espero da, eta baita ikaskideen eta irakasleen irizpide eta ikuspuntuen aurrean errespetua nagusitzea ere; ideia, informazio, gogoeta eta proposamen berrien trukeak ahalbidetuko baitu ikasturtearen garapena eta erritmoa hobetzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA



Eskoletara etortzen diren eta talde lanak aurreikusiriko eran eta epe barruan aurkezten duten ikasleentzat:

- Oinarrizko edukiei buruzko banakako lana, garatzekoa, azken notaren %40ko balorazioarekin.

- Talde lanak eta aurkezpenak, azken notaren %60ko balorazioarekin; jarduera bakoitzak azken kalifikazioan izango duen pisua, beraz %10rena izango da.

- Banakako lana gainditu behar da lan horren eta talde lanen arteko batezbestekoa egin ahal izateko.



Jarduerak entregatu eta bi aste barru zuzenduta bueltatuko zaizkio taldeari. Hona hemen zuzenketa irizpideak:

- Ahozko aurkezpena (%50): azalpenaren argitasuna, aurkezpenean erabilitako baliabideen kalitatea, eta galderak erantzuteko gaitasuna.

- Idatzizko lana (%50): jarduera modu original, interesgarri eta egokian garatzea; bildutako informazioa ondo laburtu eta antolatzea; diskurtsoaren sendotasuna; ondorioen koherentzia; idazketaren argitasun eta zuzentasuna.

Dena den, talde bakoitzak jarduera bakarra aurkeztuko du. Hortaz, beste jarduera guztietan idatzizko lana (%100) baino ez zaio ebaluatuko.



AZKEN EBALUAZIOA



UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak dioenez, ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituari eta azken ebaluazioa aukeratu, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Ukoa, beti ere, idatziz eta ikastaroaren bederatzigarren astea baino lehenago egin behar da. Kasu honetan, ikasleak azken froga bat egiteko aukera izango du, ikasgaiaren %100 ebaluatuko duen banakako lan teoriko eta praktiko bat, hain zuzen, Zentroak jarritako data eta orduan entregatu behar dena.



Ikasleak uko egin ahal dio ebaluazioaren ohiko deialdiari. Horretarako, eskaera idatziz helarazi behar dio irakasleari lauhilekoa amaitu baino hilabete bat lehenago. Kasu horretan, nota Ez Aurkeztua izango da. Azken probaren bitarteko ohiko ebaluazioaren kasuan, ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da banakako azken lana ez entregatzearekin. Kasu horretan ere, nota Ez Aurkeztua izango da.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ordenagailua eta internet, noski, eta horrez gain:
- Irakaskuntza euskarri birtualeko plataforma: E-gela.
- Mezularitza: irakasle eta ikasleen arteko komunikazio zuzen eta pertsonalago batera zuzendutako espazioa, posta elektronikoaren bidez.
- Tutoretzak: ikasleak bere zalantzak aurkeztu diezazkion irakasleari.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Checa Godoy, A. (2007). Historia de la Publicidad. La Coruña: Netbiblo.



Eguizábal, R. (1998). Historia de la publicidad. Madrid: Eresma & Celeste.



García Ruescas, F. (2000). Historia de la publicidad y del arte comercial en España: desde tiempos remotos al final del siglo XX. Madrid: Arús.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cohen Selinger, I. (1999). The Advertising Century. New York: The Advertising Age.
Eguizábal, R. (2014). El cartel en España. Madrid: Cátedra.
Fox, S. (1984). The Mirror Makers: A History of American Advertising and Its Creators. New York: William Morrow.
Kanner, B. (1999). The 100 Best TV Commercials and Why They Worked. New York: Random House.
Pérez Ruiz, M. A. (2001). La publicidad en España: anunciantes, agencias y medios (1850-1950). Madrid: Fragua.
Pérez Ruiz, M. A. (2003). La transición de la publicidad española: anunciantes, agencias, centrales y medios (1950-1980). Madrid: Fragua.
Pincas, S. y Loiseau, M. (2008). A History of Advertising. Los Angeles: Taschen.
Puig, J.J. (1986). La publicidad: historia y técnicas. Barcelona: Mitre.
Raventós Rabinat, J. M. (2000). Cien años de publicidad española 1899-1999. Barcelona: Mediterránea.
Reichert, T. (2003). The Erotic History of Advertising. Amherst and New York: Prometheus.
Sánchez Guzmán, J.R. (1989). Breve historia de la publicidad. Madrid: Ciencia 3.
Satué, E. (1988). El diseño gráfico. Desde los orígenes hasta nuestro días. Madrid: Alianza.
Saunders, D. (1999). 20th Century Advertising. London: Carlton.
Sivulka, J. (2012). Soap, Sex, and Cigarettes. A Cultural History of American Advertising (1ª ed. 1998). Boston: Wadsworth.
Tungate, M. (2007). Ad Land: A Global History of Advertising. Philadelphia: Kogan Page.

PROTAGONISTEN IDAZLANAK
Hopkins, C. (1966). Scientific Advertising (1ª ed. 1923). New York: Crown. Gaztelaniazko itzulpena: (1980). Publicidad científica. Madrid: Eresma.
Ogilvy, D. (1963). Confessions of an Advertising Man. New York: Atheneum. Gaztelaniazko itzulpena: (1967). Confesiones de un publicitario. Barcelona: Oikos Tau.
Ogilvy, D. (1983). Ogilvy on Advertising. New York: Crown.
Séguéla, J. (1979). Ne dite spas à ma mère que je suis dans la publicité… Elle me croit pianiste dans un bordel. Paris: Flammarion.

Aldizkariak

Ad Latina
Ad Week
Advertising Age
Anuncios
Communication Arts
Communication for Effectiveness
Control
El Periódico de la Publicidad
El Publicista
Estrategias
Guía Creativity
Gustavo Gili
Index Book
Ipmark
MK Marketing y Ventas
Phaidon
Publifilia
Tashen
Visual

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00

17:00-19:00

17-30

15:00-17:00

15:30-16:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

16:00-17:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-18:00

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00

17:00-19:00

17-30

15:00-17:00

15:30-16:30

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

16:00-17:00

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-18:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:30

09:00-09:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:30-10:30

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:30

09:00-09:30

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:30-10:30

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00

15:00-17:00

17-30

15:00-17:00

14:30-15:30

Irakasleak

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

15:30-16:30

Irakasleak