XSLaren edukia

Irudia, Generoa eta Nortasuna

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiak titulazioko gaitasun hauek jorratzen ditu:



1.- Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.

2. Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.

3. Prozesu eta testuinguru komunikatibo desberdinetan teoria eta erreminta metodologikoak aplikatzea.



Honako hauek dira irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:



1. Generoa eta nortasunari dagozkion ikasketen sorrera eta garapena ezagutzea oinarri teoriko eta metodologikoen bitartez.



2. Ikus-entzunezkoetan genero eta nortasunari dagozkion estereotipoen sorkuntza eta hedapen moduak identifikatzea.



3. Genero ikuspegitik diskurtso kultural eta artistiko desberdinak interpretatzea.



4. Genero ikasketen bitartez kultura eta arteari egin zaizkien ekarpen teoriko garrantzitsuenak aintzat hartu.















Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

ARLO TEORIKOA:



1. ATALA. Genero eta teoria feministaren oinarrizko kontzeptuak.

2. ATALA. Mugimendu feministaren historia eta pentsamendua.

3. ATALA. Nortasuan eta errepresentazioa ikus-entzunezko testuetan.

4. ATALA Errepresentazio normatiboaren "dekonstrukzioa" ikus-entzunezko testuetan





ARLO PRAKTIKOA:

Gelako praktikak.

Ikus-entzunezko errelato desberdinetan aurki daitezkeen estrategia narratibo eta diskurtsiboen azterketa eta analisia generoaren ikuspuntutik egingo dugu gelako praktiketan.

Argibideak:

Ikastaro honen eduki garrantzitsua teoria da, hala ere teoria analisi praktikoarekin uztartuko da. Hau da, teoría irudien sorkuntzaren analisiaren muinera eramango gaitu, irudien mezuen ulermenera, hausnarketa kritikora.



Horretarako ikus-entzunezkoen kondaira desberdinekin lan egingo dugu: publizitate klipak, zinea, telebista, artelanak, etb.



Ikaslearen parte-hartzea oso garrantzitsua da, guztion artean irudien irakurketa kritikoa eratzeko asmoarekin taldearen onurako lan egingo dugu.



Ikasle bakoitzak lan bat burutu behar du irakasgaian, zerrendan azaltzen diren gaiak kontuan harturik eta generoaren errepresentaziora muintzat hartuz.



Formatu ere hedabide desberdinetan ikus daitezkeen baliabide tekniko eta espresiboen balioespena eta analisia.



Irakurketa eta bideoen ikuskapen kritikoak

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK: Ikastaro honen eduki garrantzitsua teoria da, beti ere teoria analisi praktikoarekin uztartuko dugularik. Hau da, teoria irudien sorkuntzaren analisiaren muinera eramango gaitu, irudien mezuen ulermenera, hausnarketa kritikora.



KLASE PRAKTIKOAK: Ikus-entzunezkoen kondaira desberdinekin lan egingo dugu: publizitate klipak, zinea, telebista, artelanak…

Ikaslearen parte-hartzea oso garrantzitsua da, guztion artean irudien irakurketa kritikoa eratzeko asmoarekin taldearen onurako lan egingo dugu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio sistema: jarraia.



1.Klasean partehartzea, asistentzia eta ikasgelan banatuko diren testuen lanketa kritikoa (taldean) egitea: %20



2.Banakako lana. Ikusentzunezko testu baten azterketa egitea eskatuko da, gai zerrendan azaltzen diren gaiak kontuan harturik eta genero-identidatearen errepresentazioaren azterketaren ikuspegitik. Lanaren ikerketa prozesua, emaitza eta aurkezpena kontuan hartuko da.

(Luzera 10-20 orrialdetakoa izango da): %80a



Ebaluazio jarraituari buruzko azalpenak:



Irakasgaia gainditzeko lan praktiko guztiak egitea nahitaezkoa da. Adierazitako lanak ezarritako epean ematea eskatuko da ikasgaia etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ahal izateko.



Lan guztiak entregatzen ez dituenak azterketa data ofizialean egin beharko du irakasgaia gainditzeko.



Bakarrik onartuko dira justifikatu gabeko hiru falta ikasturte osoan zehar.

Hiru falta baino gehiago duten ikasleak azterketa egin beharko dute deialdi ofizialean.



Ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, martxoaren 23a baino lehenago.



Etengabeko ebaluazioa gainditu ez dutenentzat, honako bukaerako proba ezartzen da:



- Oinarrizko bibliografiaren inguruko azterketa teorikoa (garatua) (%50)



- Lan praktikoa: Ikusentzunezko testu baten azterketa (%50).



Aurrean adierazitako atal bakoitza bere aldetik gainditu behar da ikasgai osoa aprobatzeko. Egiaztagiria emateko epemuga laugarren klase-astea izango da.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki ohiko deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, apirilaren 23a baino lehen. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ez ohizko deialdietan Azken frogaren eredua jarraituko da.



*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean

aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak E-gela plataforman urtero eguneratutako materiala.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BERGER, John: Modos de ver, 2006, Barcelona, Gustavo Gili.

COLAIZZI, Giulia (ed.): Feminismo y teoría fílmica, 1995, Valencia, Episteme.

DAVIS, Ángela Y: Mujeres, raza y clase, 2004, Madrid, Ediciones Akal.

BEAUVOIR, Simone de: El segundo sexo, 1998, Madrid, Cátedra.

BUTLER, Judith, et al: El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad,2007 Ediciones Paidós Ibérica.

DE LAURETIS, Teresa: Alicia Ya No, Feminismos, Semiótica, Cine, 1992, Madrid, Cátedra.

DESPENTES, Virginie: King Kong Theory, 2010, Profile Books.

BETTY, Friedan: La mística de la feminidad, 1965, Editorial Jucar, Madrid, .

KLEIN, Naomi: LOGO, No. El poder de las marcas, 2001, México: Atlantis SA.

MULVEY, Laura: Placer visual y cine narrativo, 1988 (1ª ed. 1975), Valencia, Episteme.

PRECIADO, Beatriz: Testo yonkie,2008, Madrid, Espasa Calpe.

WOLF, Virginia: Una habitación propia, 1967, Barcelona Seix Barral.



Gehiago sakontzeko bibliografia

AUMONT, Jacques: La imagen, 1990, Barcelona, Paídos.
BOU, Nuria: Diosas y Tumbas. Mitos femeninos en el cine de Hollywood, 2006, Barcelona, Icaria.
BUTLER, Judith: Lenguaje, poder e identidad, 2004, Síntesis.
DARLEY Andrew, Cultura visual digital. Espectáculo y nuevos géneros en los medios de comunicación, 2002, Barcelona, Paídos.
FRESNEDA, Iratxe: Los estereotipos de mujer en el cine de Lars Von Trier, 2012, Bilbao. UPV-EHU.
HARAWAY, Donna J.: Ciencia, cyborgs y mujeres, 1995, Madrid, Cátedra.
KAPLAN, Ann: Las mujeres y el cine a ambos lados de la cámara, 1998, Madrid, Cátedra_Feminismos
KUHN, Annette: Cine de mujeres: feminismo y cine, 1991, Madrid, Cátedra.
HARAWAY, Donna J.: Ciencia, cyborgs y mujeres, 1995, Madrid, Cátedra.
MIRA, Alberto: De Sodoma a Chueca. Una historia cultural de la homosexualidad en España en el siglo XX, 2004, Madrid, Egales.
STAM, Robert, BURGOYNE, Robert y FLITTERMAN-LEWIS, Sandy: Nuevos conceptos de la teoría del cine, 1999, Barcelona, Paidós/Comunicación

Aldizkariak

http://www.if.uji.es/category/nuestras-publicaciones/asparkia
http://www.revistafotocinema.com/index.php?journal=fotocinema&page=index
http://gencen.isp.msu.edu/resources/journals.htm (english)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00

13:00-15:00

17-30

15:00-17:00

13:00-14:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00

17:00-19:00

17-30

17:00-19:00

17:00-18:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:30-19:00

Irakasleak