XSLaren edukia

Komunikazio Sistemaren Egitura

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Mailako gaitasunak 5 dira:

1) ezagutu, identifikatu eta aztertu informazio eta komunikazio sistemak eta prozedurak haien testuinguru sozial eta historikoetan

2) garatu teknikak eta metodologiak iturri dokumentalak baliatuz arazoak ikertu eta konpontzeko Ikus-entzunezko Komunikazio eta informazioaren alorrean

3) aztertu, diseinatu eta planifikatu proiektu informatibo eta komunikatiboen produkzioa

4) komunikatu, argudiatu eta azaldu komunikazio lanaren eta ikerkuntzaren prozedurak eta lorpenak, hedabide ezberdinetako arau formalak aplikatuz, betiere.

5) interpretatu eta baloratu, modu kritikoan betiere, komunikazioa gertaera bera teoria ezberdinen ikuspuntuetatik.



Gure ikasgaia ere maila teorikoan dago, batez ere, planteatuta. Aitortzen zaizkion lau konpetentzietan agertzen diren aditzak honakoak dira: Ezagutu, Baloratu, Interpretatu eta Aztertu.

1) ezagutu komunikazio sistemaren oinarri teknologikoak, ekonomikoak, politikoak eta sozialak, baita haien bilakaera ere (mailako 1. konpetentzia)

2) baloratu hedabide eta kultur industria ezberdinen ezaugarriak eta aztertu haien baitan indarrean diren dinamika nagusiak (mailako 2. eta 5. konpetentziak)

3) interpretatu Euskal Herriko eta espainiar estatuko komunikazio sistemaren ezaugarri nagusiak (mailako 5. konpetentzia)

4) aztertu modu kritikoan komunikazio sisteman agertzen diren arazo nagusiak (mailako 1. eta 5. konpetentzia)



Beraz ikusten da mailako konpetentzia gehienak ukitzen direla modu batera edo bestera. Ikasgaiaren oinarrizko konpetentzia ezagutza bereganatzea bada ere, gure proposamenean konpetentzia aktiboei eman nahi zaizkie pisu espezifiko handiagoa, alegia, interpretazioari, balorazioari eta azterketari eta batez ere haien azaltzeari eta azalpen berritzaileak egiteko beharrezko ezagutzei.



IKASTEAREN EMAITZAK:



Gaitasuna

Ezagutu komunikazio sistemaren oinarri teknologikoak, ekonomikoak, politikoak eta sozialak, baita haien bilakaera ere



Ikastearen emaitza

Ondo segmentatzen du kultura eta komunikazioaren sektorea

Modu egokian azaltzen du atal ezberdinen pisu ekonomikoa eta bilakaera

Modu logiko eta argian azaltzen ditu komunikazio sistemaren funtzioak

Ondo alderatzen ditu azpisektoreak eta bakoitzaren joerak



Gaitasuna

Baloratu hedabide eta kultur industria ezberdinen ezaugarriak eta aztertu haien baitan indarrean diren dinamika nagusiak



Ikastearen emaitza

Ondo azaltzen ditu industria ezberdinen balio kateak eta haien baitan gertatzen ari diren aldaketak

Talde nagusiak identifikatu eta deskribatzen ditu

Kontsumo joerak aztertzen ditu

Sustapen politikak eta instituzioak deskribatzen ditu

Ikus-entzunezko araudia eta haren bilakaera modu egokian azaltzen ditu



Gaitasuna

Interpretatu Euskal Herriko eta espainiar estatuko komunikazio sistemaren ezaugarri nagusiak



Ikastearen emaitza

Ondo deskribatzen ditu Espainair Estatuko eta Euskal Herriko Komunikazio sistemak

Ondo aztertzen ditu bakoitzaren ezaugarriak

Alderaketa egokiak egiten ditu sistema ezberdinen artean



Gaitasuna

Aztertu modu kritikoan komunikazio sisteman agertzen diren arazo nagusiak



Ikastearen emaitza

Modu egokian azaltzen ditu bere iritziak planteiatutako arazoen aurrean

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

TEORIA



1 KOMUNIKAZIO ETA KULTRURA SISTEMAREN OINARRIAK

1.1 Gizarte- antolakuntzaren ezaugarriak eta sisteme egituraketa

1.2 Kultur industriak komunikazio eta cultura sistema: garrantzia eta ezaugarriak

1.3 Komunikazio sistemen ereduak

1.4 Komunikazio eta kultur politikak: salbuespenetik aniztasunara.



2 ZINEMA-SISTEMAREN EGITURA

2.1 Zinemaren kontsumo eta audientziak

2.2 Zinema-sistemaren egitura

2.3 Ekonomia eta balio-katea zine industrian

2.4 Politika zinematografikoa



3 TELEBISTA-SISTEMAREN EGITURA

3.1 Telebistaren kontsumo eta audientziak

3.2 Telebista-sistemaren egitura

3.3 Telebistako politikak

3.4 Araudioa Espainian



4 PRENTSA-SISTEMAREN EGITURA

4.1 Prentsaren kontsumo eta audientziak

4.2 Prentsa-sistemaren egitura

4.3 Logika eta aktore komunikazio arloan



5 KOMUNIKAZIO ETA KULTURA SISTEMA ESUKADIN

5.1 Kultura produkzioa Euskadin

5.2 Hedabideak Euskadin

5.3 Euskal Irrati telebista

5.4 Agente eta politikak Euskadin





PRAKTIKOAK:



Kurtsoan zehar ikasleek bi praktikak egingo dituzte. Lehenengo praktika bigarren gaian garatuko da eta bigarrena hirugarrenean. Bi kasuetan ikasleek beste gai desberdinei buruzko lan egiteko aukera izango dute irakaslearin adozten bada. Praktika hauek taldeka (hiru edo lagu lagun) egingo dira.



Ikasleek aste batzuk izango dute praktikak betetzeko. Praktikak gainditzeko irakasleak ezartzen duen epean entregatzea ezinbestekoa da. Irakasleak horrela eskatzen badu lanak klasean eta aurkeaztuko dira. Lanaren bertsio osoa egelaren bitartez entregatu behar da.



1. PRAKTIKA. Ikus-entzunezko produktuak eta balio-katea

Ikus-entzunezko balio-kateari buruzko azaldutakoan bigarren gaian oinarrituta ikasleek lan bat egin behar dute. Lan honetan ikusentzunezko industriaren arlo edo kasu bat aztetuko dituzte balio-katearen fase desberdinak kontuan izaten.

Lan honek ikus-entzunezko alde estrukturalak eta ekonomikoetan sakonduko du. Talde bakoitzak lanaren gaia zehatz hautatuko du.



2. PRAKTIKA. Kontsumo kulturalerako plaforma berriak

Azken urteetako aldaketa garrantzitsuenetariko bat Internetko enpresa berrien jaiotza da. Gaur egun Netflix, Hulu edo Spotifi bere edukiak eskaintzen digute telebistek egiten duten moduan eta gainera eskaintza hori beti dago gure nahietara. Enpresa hauetaz gain estatuan ere empresa batzuek –filmin edo filmotech, adibidez- eredu hau jarraitzen dute. Lan honetan talde bakoitzak enpresa hauetariko bat aukeratu behar du ikerketa sakona egiteko.

MetodologiaToggle Navigation

Iraskagai honek EHU IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) eredua jarraitzen du. Klase magistraletan ikasleen partehartzea bilatzen da eta azaltzen diren gaiak ikasleen gertutako errealitareakin lotzen dira. Klase hauetan, aktibitateak, irakurketak eta debateak antolatzen dira.



Irakasgaian erabiliko diren materialak eta informazioa egela plataformaren bitartez kudeatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAKETA JARRAITUA



Ikastaroan zehar garatzen diren praktikak eta lanak iznago dira kontuan ebaluazioa egiteko:



- Talde lanak. Hiru kideko taldeak izango dira. Klase praktikoeran azalduko dira lan hauek eta saio batzuetan denbora izango da lana egiteko irakaslearen tutorizaziorekin. Lanak klasean aurkeztuko dira. Aurkezpenak egiteko power point (edo besteak), edo bideoa erabiliko da. (Notaren %60).



- Praktikak, komentarioak eta aurkezpenak. Ikastaroaren zehar lan mota desberdnak egingo dira. Batez ere irakurketak eta komentarioak. Lan hauek indibidualak dira. (Notaren %40)





Irakasgaia gaindetzeko alde teorikoa eta praktikoa gainditu behar dira.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).



Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu:



- Azterketa (proba idatzia) data ofizialetan (notaren %50). Azterketa presentziala egitea posible ez bada, proba idatzia egela plataformaren bitartez egingo da.

- Lan pertsonala (Notaren %50). Azterketa Data ofizialetan entregatu behar da lana. Lan honekin ebaluaketa jarraitua erabili ez duten ikasleek irakasgairen alde praktikoan eskatzen diren konpetentziak erakutsi behar dute.



Irakasgaia gaindetzeko alde teorikoa eta praktikoa gainditu behar dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodle-en bilduko diren materialak eta lantalde bakoitzari esleituko zaizkionak bere lana egiteko

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ramon Zallo, Estructuras de la comunicación y de la cultura, Gedisa, Bartzelona, 2011

Enrique Bustamante (koord.), Informe sobre la cultura española y su proyección global, Fundación Alternativas - Marcial Pons, Madril, 2011

Jose Maria Alvarez Monzoncillo, La televisión etiquetada: nuevas audiencias, nuevos negocios, Ariel - Fundacion Telefónica, Bartzelona - Madril, 2011

Frédéric Martel, Cultura Mainstream, Taurus, Madril, 2010

NOR Taldea, Euskarazko Hedabideak, UPV/EHU, Leioa, 2011 (www.ehu.es/euskara-orria2/euskara/mas.asp?num=289)

Lierni Alkorta eta Aitor Zuberogoitia, Masa Komunikaziotik Informazioaren Gizartera, UEU, 2009

Zallo, R. (2015) Balio-katearen analisia eta kultura-politikarako proposamenak. Kulturaren egoerari buruzko lehenengo txostena EAE 2015. Eusko Jaurlaritza: Gasteiz.

Kulturaren Euskal Behatokia: http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-19130/eu/

Gehiago sakontzeko bibliografia

AEDE, Libro Blanco de la Prensa Diaria, Madril, hainbat urte
Enrique Bustamante, Historia de la radio y la televisión en España, Gedisa, Bartzelona, 2013
Miguel J.C y Casado, M.A., (2012), Televisiones autonómicas. Evolución y crisis del modelo público de proximidad, Gedisa

Aldizkariak

TELOS aldizkaria (sociedadinformacion.fundacion.telefonica.com/DYC/TELOS)
JAKIN

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

16-01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

17 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala