XSLaren edukia

Errealizazioa I

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Laborategiko p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1.Baliabide teknologiko eta adierazkorrak erabili Ikus-entzunezko proiektuak koordinatzeko, zuzentzeko eta errealizatzeko.

2.Fikzio eta ez-fikzio teoria, praktika eta estrategia diskurtsibo ezberdinak bereizi, ulertu eta aztertu.

3.Analisi eredu ezberdinen oinarri metodologikoak ezagutu, identifikatu eta ikus-entzunezko testuetan aplikatu.

4.Gidoi baten idazketaren oinarrizko teknikak eta prozesuak bereiztu eta ulertu.

5.Sormen teknikak eta prozesuak egoki erabiliz Ikus-entzunezko zein multimedia lan bat eszenan jarri.

6.Talde lana planifikatzeko, kudeatzeko eta burutzeko gaitasunak eta trebetasunak garatu.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK:

Irakasgaia burututa ikasleak ondoko irakaskuntza emaitzak lortu behar ditu:



•Ikus-entzunezko zein multimedia produktuak diseinatu, garatu eta zuzentzeko gai izango da.

•Lauhilekoaren bukaeran ikaslea ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzeko ezinbestekoak diren zeregin eta lan dokumentuak diseinatu eta erabiltzeko gai izango da.

•Irakasgaiaren baitan, ikaslea ikus-entzunezko proiektu baten produkzio eta postprodukzio faseetan inplikatutako baliabide tekniko eta pertsonalak aurreikusteko, kudeatzeko eta zuzentzeko gai izango da.

•Ikaslea, Ikus-entzunezko proiektuek berezkoak dituzten teknologiak eta baliabide espresiboak menderatzeko gai izango da.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

TEORIA ARLOKO GAI-ZERRENDA.



1.Proiektuen diseinua, aurreprodukzioa eta garapena.

2.Kamera bakarreko errealizazio teknikak: planifikazioa eta grabaketa.

3.Irudien eta soinuen grabaketa.

4.Argiztapen diseinua eta teknikak.

5.Postprodukzioa bideoan.

6.Postprodukzioa audioan





ARLO PRAKTIKOA.



Irakasgaiaren arlo praktikoan saio magistraletan azaldutako ezagutzak osatu eta praktikan jartzeko zenbait ariketa eta proiektu burutuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

ERREALIZAZIOA 1 irakasgaiak 150 orduko lana du ezarrita:



- 80 ordu magistralak dira: 32 ikasgelako eskola-orduetan eta 48 ordu ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren bidezkoak.

- 70 ordu praktikoak dira: 28 ikasgelan eta 42 ikasgelatik kanpokoak).



Eskola magistralean irakasgaiaren oinarri teorikoak azaltzen dira material grafikoaren eta ikus-entzunezkoen laguntzarekin. Saio praktikoetan ikasleek saio magistraletan garatutako edukiekin guztiz loturik dauden hainbat bakarkako eta taldeko ariketa eta proiektu egiten dituzte, ikasleriaren prestakuntza osatzera zuzenduta daudenak hain zuzen.



Bide horretan, metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntza kooperatiboa sustatuko da. Saio guzti hauen helburu nagusia ikasleak profesional gisa pentsatzen hastea, eta hala, unibertsitatetik ikus-entzunezko sektoreko lanpostu ezberdinetarako iragaitea erraztea da.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia teorikoa eta praktikoa izanik, horren ebaluazioa lauhilekoan zehar burututako froga teorikoen zein ariketa praktikoen bitartez egingo da. Talde-lana ere kontutan hartuko da ebaluazioan.

Praktiketan garatutako ariketekin landutako portfolioak eta azterketa praktikoek azken emaitzaren %60 suposatuko dute (10 puntutik 6).

Gainontzeko %40 (10 puntutik 4), saio teoriko magistraletan azaldutako edukien gaineko ariketa eta proba idatzien bitartez eskuratuko da. Azterketa TEST modukoa izango da.



ARGIBIDE GARRANTZITSUAK:

1.- Irakasgaia gainditzeko DERRIGORREZKOA da atal bakoitza (idatzitako proba eta arlo praktikoa) gainditzea, bakoitza bere aldetik.

2.- Ohiko deialdian ikasleren batek ebaluaturiko arlo bat gainditzen badu (idatzitako proba edo portfolioa) baina bestea ez, emaitza positiboa izan duen arloaren nota gordeko zaio ikasturte bereko ezohiko deialdirako.

3.- Irakasgaiak ikuspegi praktikoa izanik, ezinbestekoa da praktiketara bertaratzea eta klaseetan parte-hartze aktiboa izatea, ondorioz, hiru hutsegite edo falta gehienez onartuko dira (justifikatuta edo justifikatu gabekoak). Hiru hutsegite baino gehiago egiten dituen ikasleak, azken proba burutu beharko du.

4.-Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin eta irakasgaia azken proba baten bidez gainditu nahi izango balu, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, araudiak ezarritako epearen barruan. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

5.-Aipatutako ebaluazio tresnak eta ehunekoak alda daitezke ikasturtean zehar salbuespen egoeraren bat gertatuko balitz.





Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu. Hala ere, irakasgaiaren atal bakoitzari dagozkion ehunekoak eta ebaluazio-tresnak aldatu ahal izango dira, ikasturtean zehar salbuespen-egoeraren bat gertatzen bada.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Erabili beharreko materialak dira:

- irakasgaiko saio magistral eta praktikoetan irakasleak emandako materialak.
- irakasleak e-gela plataforman argitaratutako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

•ADELMAN, Kim. (2001): Cómo se hace un cortometraje. Ed. Robinbook.

•ARTIS, A.Q. (2009). Cállate y rueda: guía del documental. Barcelona: Omega.

•BARROSO, J. (2008). Realización Audiovisual. Madrid: Síntesis.

•CASTILLO, J.M. (2009) Televisión, realización y lenguaje audiovisual. Madrid. Instituto RTV.

•CRUZ, Coral. Imágenes narradas: cómo hacer visible lo invisible en un guión de cine, Barcelona, Laertes, 2014.

•ELORDUI, Agurtzane y ARANA, E. (koord.) (2015). Transmedia Komunikazio Estrategiak. Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. Bilbo: UEU Udako Euskal Unibertsitatea.

•MILLERSON, G. (2001). Técnicas de producción y realización en tv. Madrid: IORTV.

•MILLERSON, G. (2006): Telebista produkzioa. Leioa, EHUko Argitalpen Zerbitzua.

•ZETTL, H. (2000): Manual de Producción de Televisión. Madrid, Paraninfo Thomson Editores.

•TIRARD, Laurent. (2002): Lecciones de Cine. Barcelona, Paidos.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

10:30-12:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-14:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak