XSLaren edukia
Programazio Estrategiak
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 46 | 69 |
Gelako p. | 14 | 21 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
1. Audientzia ikerkuntzara dedikatzen diren erakunde eta hauen ikerketak identifikatu eta beraien erabilgarritasunaren ebaluaketa egin.
2. Audientzia ikerketa desberdinen emaitzak interpretatzen jakin.
3. Telebista kanal ala irrati emandegi baten elementu definigarriak aztertu eta bere eskaintza (programak, generoak, programazio-teknikaK eta programazio-taula) eta audientzia emaitzak ezarri.
4. Egungo panorama mediatikoan, telebista ala irrati baterako eskaintzaren oinarriak eraiki.
5. Hitzez zein idatziz modu egokian komunikatzea, horretarako beharrezkoak izango diren errekurtsoak erabiliz.
Irratiaren, telebistaren eta interneten programazioaren oinarriez jabetzea du helburu irakasgai honek. Lehen pausu modura,, gaur egungo eskaintzaren osakera (generoak, formatoak, edukiak…), antolaketa (teknikak, programazio-taula…),eta lortzen dituen audientzia emaitzak identifikatzeko gaitu nahi du ikaslea. Baina, horrezaz gain, komunikabide horietarako proposamen berriak diseinatzeko eta eraikitzeko ezagutza aplikatua eskaini nahi dio ikasleari.
Ikastearen emaitzen artean daude, emisora eta kanal desberdinen programazio-taularen egiturari, generoen pisuari, programen berezitasunei eta audientziari buruzko ikerketak egitea eta alderaketak eta bilakaerari buruzko hausnarketak egitea.
Bestetik, ikasleak testuinguru eta kanal ala emisora desberdinetarako programazio-taulak diseinatuko ditu eta bere proposamenaren funtsezko elementuak argudiatuko ditu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
I. zatia: Audientzia ikerkuntza
1. Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa
2. Audientzia-ikerketaren kontzeptak eta indizeak
II. zatia: Programaziogintza: esangurak eta faktore eragileak
3. Programaziogintzaren esangurak
4. Programazioan eragiten duten faktoreak
5: Programazio saila irratian eta telebistan
III. zatia: Irratigintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programaziogintza
6. Irratigintzaren panorama
7. Irrati-eskaintza
8. Irrati-kontsumoa
9. Irratirako programatzen
IV. zatia: Telebistagintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programazioa
10. Telebistagintzaren panorama
11. Telebista-eskaintza
12. Telebista-kontsumoa
13. Telebistarako programatzen
GAITEGI PRAKTIKOA
Ariketak:
-Kanalen irudia eta bere programazioa
-Audientzia datuak interpretatuz irrati programa bat proposatu
-Irrati eta telebista programazio-taulak diseinatu eta eraiki
-Interneterako programazioa aztertu eta proposamenak egin
Proiektu nagusiak:
-Irratia gaur: txostena egin
-Irrati ideala: txostena egin
-Irrati azoka: aurkezpena
-Telebista gaur: txostena egin
-Telebista ideala: txostena egin
-Telebista azoka: aurkezpena
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza eredu parte hartzailea aplikatzen da ikasgai honetan eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza aplikatzen da. Irakaslearen azalpenaz gain, ariketa praktikoak erabiltzen dira (eskola-orduetan zein ikaslea bere aldetik) eta ikasleek taldeka proiektuak burutzen dituzte eta gero klasekideen aurrean defendatu.
Zeregin hauetarako ikasgela arruntaz gain ordenagailu gelak erabiltzen dira.
Ariketa soilei dagokionez, ikasleek banaka eta taldeka hainbat lan txiki egin beharko dituzte: informazio-iturriak erabili, audientzia datuak interpretatu, programa proposamenak gorpuztu eta abarrak.
Amaierako proiektuari dagokionez, ikasleek osatutako 3 pertsonako taldeen bidez, bi proiektu nagusi gauzatu beharko dituzte, komunikabide desberdinetarako programazio taula berritzaileak gorpuztuz. Proposamen horiek beste ikasleen aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dituzte.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Bi dira ebaluaketarako zabaltzen diren aukerak. Lehenean, etengabeko ebaluazioa erabiliko da eta horretarako hauek kontuan hartuak izango dira:
- 3 pertsonako taldeetan burututako proiektuak garatzea: Irratiari buruzkoa lehena (2,5 puntu) eta telebista bizkarrezur modura hartutakoa bigarrena (3,5 puntu). Horietariko bakoitzean lan idatzia eta klasean eginiko aurkezpena kontuan hartuak izango dira.
- Banaka eginiko ariketa laburrak; hauetariko batzuk etxetik eginak ekarriko dira eta besteak klasean eta ordenagailu gelan bertan burutu beharko dira (4 puntu). Lan hauetariko batzuk klasean aurkeztu eta defendatuak izango dira.
Etengabeko ebaluazioaz gain, azken ebaluazio baten aukera beti egongo da zabalik. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik. Azken ebaluazioa honako honetan datza:Kasu horretan, ikasleari azterketa idatzia eskatuko zaio: hiru galdera labur eta bi modu luzeagoan garatzeko.
Azterketa prestatu ahal izateko, ikasleak moodleko webgunea eta bibliografian agertzen den oinarrizko liburuak erabili ahal izango ditu.
*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Informazio gehiagorako ikus ikasgaiaren moodle webgunea.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Arana, E. (2004): Programaziogintza irrati-telebistan. Bilbo.UEU.
- Arana, E. (2010): Estrategias de programación televisiva. Madril: Sintesis.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Contreras, J. M. eta Palacio, M. (2001): La programación de televisión. Madril: Sintesis.
- Cortés, J. Á. (1999): La estrategia de la seducción. La Programación en la Neotelevisión. Iruñea: Eunsa.
- Eastman, S. T. y Ferguson, D. A. (1997, 5. edición) (eds.): Broadcast/Cable Programming. Strategies and Practices. Belmont: Wadsworth.
- Jauset, J. (2000): La investigación de audiencia en TV, fundamentos estadísticos. Bartzelona: Paidós.
- Martínez-Costa, M. P. eta Moreno, E. (2004): Programación radiofónica. Arte y técnica del diálogo entre la radio y su audiencia. Madril: Ariel
- Norberg, E. G. (1998): Programación radiofónica: estrategias y tácticas. Madril: IORTV.
- Vaca, R. (1997): Quién manda en el mando. Comportamiento de los españoles ante la televisión. Madril: Visor.
Aldizkariak
Zer
Comunicar
Comunicación y Sociedad
La Latina
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
- MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
- NERECAN UMARAN, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|