Ikerketa Proiektuak

Minority Language Network ikerlari sarea sendotzea

Ikertzailea(k):
Josu Amezaga Albizu, Edorta Arana Arrieta, Iskandar Hamawy Lopategi, Patxi Azpillaga Goenaga, Beatriz Narbaiza Amillategui
Denboraldia:
2005-tik 2006 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Zenbatekoa guztira:
€ 4073
Deskribapena:

Laburpena: Memorian azaldu bezala Minority Language Media Network sareko kideekin kontaktu eta bilera txanda bat abiatzea da egitasmo honen helburu zehatza. Zehazki, lehenengo urrats gisa, honako sarekideekin lan bilerak egitea proposatzen dugu: Mike Cormack irakasleak zuzentzen duen taldea. Mike Cormack MLMN sareko koordinatzailea da, eta une honetan Gaelic and Media Studies irakasten dihardu Eskoziako Sabhal Mór Ostaig Gaelic College delakoan. Azken hamarkadan zenbait lan argitaratu ditu hizkuntza gutxituen eta hedabideen arteko loturaz, orokorrean, bai eta Eskoziako gaelikoari buruz ere. Elin Haf Gruffydd eta Jones George Jones-ek zuzentzen duten taldea. Biak Galeseko Aberystwyth unibertsitateko kideak. Lehena Mercator erakundeko lehendakaria da, eta bigarrena bertako ikerlaria. Biek argitaratu dituzte hainbat lan hizkuntza gutxituetako komunikabideei buruz. Máiréad Moriarty kidea den taldea. Irlandako Limerick unibertsitateko irakaslea. Erreferentzia: 3/00016.323-HM2005-1-6 AMEZAGA