Ikerketa Proiektuak

Satelite bidezko telebistaren erabilerak komunitate diasporikoen nortasunen eraikuntzan: Canal Vasco Latinoamerikan

Ikertzailea(k):
Josu Amezaga Albizu, Jose Inazio Basterretxea Polo
Denboraldia:
2001-tik 2002 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
UPV/EHU
Zenbatekoa guztira:
€ 3726
Deskribapena:

Laburpena: Hedabide elektronikoen hedapenarekin batera, eraldatu egiten dira diasporek beren jatorrizko edo erreferentziazko herriarekin duten harremana. Satelite bidezko telebistaren erabilera da eraldakuntza horren isla. Ikerketa honetan, Latinamerikan dauden eta beren burua euskalduntzat dutenek Canal Vasconola erabiltzen duten aztert nahi izan dugu, beren euskal nortasunaren eraikuntzan erabilera hori nola txertatzen duten, eta beren testuinguruan kokatuta. Horretarako, azterketa historikoaz gain, dozenaka elkarrizketa sakon burutu ditugu euskal diasporan tipologia ezberdinak hartzen dituzten bi herrialdetan:Argentinan eta Venezuelan. Erreferentzia: UPV 0016,323-H-14008/2001 AMEZAGA