Aurkezpena

Prof. Gonzalo M. Guzmán
Prof. Gonzalo M. Guzmán (1924-1991)

Gaur egungo UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailaren jatorria eta Kimika Fakultatearena neurri batean bat datoz. Fakultatea Donostiako Ibaetako campusean kokatuta dago. 1975etik aurrera eta Gonzalo Martin Guzmán irakaslearen gidaritzapean,  lehenengo ikerketa-lerroak sortuko dira polimeroen oinarrizko zientziaren eta ikerketa aplikatuaren inguruan. Hasierako talde horiek urteak pasa ahala sendotuz joango dira eta 1987an onartu zen Saila osatzen dute. Talde hauekin batera Kimika Teorikoaren alorrean lanean diharduen talde sendoa ere badago.

1999tik aurrera, Saileko kide asko Material Polimerikoen Institutuan (POLYMAT) ari dira lanean. Unibertsitate-institutu honen helburu nagusiena polimeroen, plastikoen eta makromolekulen munduan unibertsitatetik kanporako zerbitzua eskeintzea da.