Ikuspegi orokorra

Polimeroen Zientzia eta Teknologia saila, bere sorreratik, Kimikako Lizentziaturako plan zaharreko eta gaur egungo Kimikako Graduko zenbait irakasgaien  irakaskuntzaz arduratu da. Irakasgai hauek Kimika Fisika, Polimeroen Zientzia eta Teknologia eta Materialen Zientzia jakintza arloetakoak dira. Gaur egungo Graduan, Kimika Orokorreko irakasgai bai teoriko bai praktikoak ematen dira.
2014/2015 Ikasturtean "Kimika eta Polimeroak" Graduondoko Master oficial berria martxan jarri da, aurreko "Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak" Masterraren berraztertzea eta eguneratzea. Gobernuko erakunde egokien bikaintasunerantz aipapena duen  Master honek, Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak doktoradutza programara sarbide zuzena  ematen du.
Halaber, Kimika Teorikoko taldeak, bere patzuergoa helburu honetarako "European Chemistry Thematic Network (ECNT)"ek onartu duen Kimika Teoriko eta Modelizazio Konputazionala, Europako Unibertsitate askoren esfortzua den Unibertsitate Masterrean parte hartzen du. Master honek, "Theoretical Chemistry and Computational Modelling" bikaintasunerantz aipamena ere duen Doktoradutza programara  sarbide zuzena ematen du.