XSLaren edukia

Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK

Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduloko gaitasunak jasotzen dira(* zeharkakoa):

4C1. Esku hartzeko prozesuetan inplikatutako gizarte-hezkuntzako planifikazioaren, kudeaketaren eta ebaluazioaren oinarri teorikoak ezagutzea, baita arlo horri gizarte-hezkuntzako ikerketek egindako ekarpenak ere.

4C2*.Hainbat ereduren arabera eta hainbat testuingururen funtzioaren arabera, beharrak zehaztea, esku hartzeko programak planifikatzea eta ebaluatzea, eta horretarako tresna egokiak erabiltzea, kode profesional etikoen errespetutik.

4C3.Esku hartzeko testuinguru espezifikoei buruz eragin handiena duten prozedurak eta teknikak hautatzea, proposamen metodologikoak egiteko.

4C6*.Gizarte-hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argumentuak eta abar ahoz komunikatzen jakitea, eskoletan bertan edo Web 2.0 erabilita, eta informazio hori txostenetan idaztea.

4C7*.Moduluko ikasketa-jarduerak eta lanak egiteko jarrera positiboa erakustea.



IKASKUNTZA EMAITZAK

Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze prozesuetan dauden printzipio metodologikoak identifikatzen ditu.

- Testuinguruan dauden beharren arabera gizarte eta hezkuntza esku hartze diseinuetan proposamen metodologikoak txertatzen ditu.

- Proposamen metodologikoekin koherenteak diren esku hartze teknikak aukeratzen ditu.

- Testuinguruarekin eta lortu beharreko helburuekin esku hartzea gauzatzeko jarduerak diseinatzen ditu.

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze testuinguruaren arabera aukeraketa metodologikoa baloratzen du.

- Aukeraketa metodologikoaren inguruan argudioak ahoz komunikatzen ditu.

- Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak …)produktu idatziak sortzen ditu eta bertan metodologiaren inguruko terminologia egokia erabiltzen du.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1)Alderdi orokorrak:

- Esku-harmen metodologi eremura gerturapen kontzeptuala. Oinarrizko kontzeptuak

- Esku-harmen metodoen inguruko kontsiderazio orokorrak

- Proposamen metodologikoen irizpideen hautaketa.

- Esku-harmen metodologikoetan genero ikuspuntua

- Gizarte eta hezkuntza eremu berrietako proposamen metodologiko suspergarriak

2) Jokoan eta gizarte eta kultur animazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Jokoa, aisia eta denbora librea. Oinarriak eta esku-hartzeko jokamoldeak

- Gizarte eta kultur animazioa. Ezaugarriak eta faseak.

3) Ikerkuntza-ekintza Parte-hartzailean (IEP) oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Ikerkuntza gizarte eta hezkuntza esku-harmen metodologia bezala. IEP-aren hastapenak. IEP-aren bitartez indibidualki eta sozialki ahalmena garatzeko prozesuak.

4) Lankidetzan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Ikaskuntza kooperatiboa: Hastapenak eta esku-harmen prozesuak.

- Ikaskuntza dialogikoa. Hastapenak eta praktika dialogikoak.

- Ikaskuntza-Zerbitzu. Hastapenak eta esku-harmen motak.

5) Mediazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Mediazioa oinarrizko garapenean gatazkei irtenbideak emateko proposamen metodologiko bezala hainbat testuinguruetan: familian, eskolan, komunitatean.

6) Esklusio eta arrisku egoeretan inklusio ibilbideen sorkuntzarako proposamen metodologikoak

- Gizarte laguntza. Prebentzioa eta esku-harmena.

- Garapen komunitarioa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan proposatzen den lana etengabeko formakuntza autonomoa eta independentea den prozesu batean errotzen da. Beraz, ikaslearen papera aktiboa izan behar du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar. Guzti honek eskatzen du ikasleak paper aktiboa hartzea, eta horretarako garrantzitsua da dialogoan oinarritutako lan kolaboratiboa sustatzea, ezinbestekoa baita ezagutzak eraikitzeko eta ikasteko.

Ikasgai honetan estrategi didaktiko ezberdinak martxan jartzen dira; alde batetik, gaitasunak garatzeko tresnak baitira eta, bestalde, ikasleak esku hartze diseinuetan estrategi horiek nola txertatzen diren eredu bezala izateko.

Hau dela eta, saio magistraletan teknika aktiboak eta partehartzaileak erabiliko dira ikasleen parte hartzea sustatzeko. Zentzu honetan, saio praktikoetan Kasuak eta egoera errealak erabiliko dira ikasleak erabaki informatuak eta argudiatuak har dezan. Baita ere lan proposamen irekiagoak erabiliko dira (proiektuen diseinuak)gizarte eta hezkuntza esku hartzearen metodologia lantzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraia eta formatiboa da, eta bere balioa 100% da. Ondorengo atal hauek ditu:

- Idatzizko/ahozko praktikak (ariketa laburrak, bideoen inguruko hausnarketak, egoera dilematikoak...): % 20.

- Idatzizko/ahozko talde lanak (Kasuak, proiektuen diseinuak...): %20.

- Idatzizko/ahozko disziplinarteko lana: % 20.

- idatzizko/ahozko lan indibidualak (berreraiketak, hausnarketak, ariketa kontzeptualak...): % 40.

Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitzean gutxieneko 4 bat atera behar da.



Ondoren jasotzen diren ebaluazio irizpideak alderdi nagusiak jasotzen dituzte. Hala ere, ebaluatuko diren elementu guztien zerrenda osoa, jardun mailekin eta dagozkien kalifikazioekin, Ikaslearen Gidan jasotzen dira.

- Aukeratutako printzipio metodologikoen argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.

- Aukeratutako proposamen metodologikoaren egokitasuna.

- Proposamen metodologiko eta gainontzeko esku-hartze disenuan jasotzen diren elementuen arteko koherentzia.

- Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.



Ebaluazio hezigarria izango da zeren ikasleak entregatuko dituen lanak hobetzeko argibideak emango baitzaizkio. Lana lehenengoz entregatu eta gero, ikasleak aldaketak egin ahal izango dizkio eta bertsio hobetu bat entregatu.



Ebaluazio jarraiari uko egin nahi duen ikaslegoak ikasgaiko irakasleari idatzi batean bere uko egitea entregatuko dio, lauhilekoaren 9.astea baino lehen.

El alumnado que acuda a la Evaluación Final (siguiendo el procedimiento articulado por el centro)deberá realizar las siguientes tareas:

Azken Ebaluaketara doan ikaslegoa (zentroak jarritako prozedura jarraituz)honako lan hauek beteko ditu:

- Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera teorikoak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.

- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza egin beharko da: % 40.



Azken Ebaluaketari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Derrigorrezko baliabideak ikasleagoak bai eGelan baita paperez (dossier batean) eskura izango ditu. Bertan, alderdi teorikoak (diapositibak), irakurgaiak eta ikasgelako praktikak jasoko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ANDER-EGG, E. (2006). Metodologías de acción social. Jaen: Universidad de Jaen.

- AMOROS, P. eta AYERBE, P. (Koord.)(2000): Intervención educativa en inadaptación social. Madril, Síntesis.

- AUBERT, A y otros. (2008). Aprendizaje dialógico y sociedad de la información. Barcelona: Hipatia

- FERNANDEZ MILLÁN, J.M; HAMIDO, A; FERNÁNDEZ, M. (2007). El educador social de menores: cuaderno de aprendizaje. Madrid: Pirámide

- SOLETO, H. Y OTERO, M. (coord.) (2007): Mediación y solución de conflictos: habilidades para una necesidad emergente. Madrid: Tecnos

Gehiago sakontzeko bibliografia

- DE LA RED VEGA, N., RUEDA ESTRADA, J. D. (2003). Intervención social y demandas emergentes. CCS.
- GEISSLER, K.A. eta HEGE, M. (1997). Acción Socioeducativa. Modelos, Métodos y Técnicas. Madril, Narcea.
- RUBIO, M.J., MONTEROS, S. (coord.). La exclusión social. Teoría y práctica de la intervención. CCS.
- CASTRO, M y otros. (2008). La escuela en la comunidad, la comunidad en la escuela. Barcelona: GRAO
- LA TORRE, A. (2003). La investigación-acción: conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona: GRAO

Aldizkariak

- CLAVES. Revista Claves de Educación Social
- BARBECHO. Revista de reflexión socioeducativa
- RES. Revista de Educación Social
- RAS. Revista del Aula Social
- Revista Interuniversitaria de Pedagogía Social

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • HUEGUN BURGOS, ASIER
  • RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

11:00-13:00

09:00-11:00

23-34

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-34

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

09:00-11:00

11:00-13:00

23-34

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-34

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA