XSLaren edukia

Hezkuntzaren Diseinua eta Berrikuntza

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai hau moduluko hiru konpetentziekin lo daiteke:

CM01 – M4C1. Ikerketaren oinarrizko ereduak eta etapak ezagutzea, bai dimentsio teorikoan bai dimentsio aplikatuan.

CM02 – M4C2. Hainbat ikerketa motaren emaitzen oinarrizko azterketa eta interpretazioa egitea, eta horiek eraikitzeko prozesua ulertzea.

CM04 – M4C4. IKTak funtsezko tresna gisa erabiltzea, esku kontuan hartuta.

Eta batez ere hau lantzen du:

CM03 – M4C3. Hezkuntzako esku-hartzeak proposatzea eta ebaluatzea, hezkuntza sustatze aldera, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiaren barruan

Hona hemen ikasleak lortu egin behar dituen ikasgaiaren emaitzak ikasgai honetan:

- Curriculumaren diseinu, garapen eta berrikuntzari buruzko eredu nagusiak ezagutu

- Besteek egindako diseinu hezitzaileak, testuinguruko beharrak kontuan hartuz, kritikoki baloratu

- Talde batean, testuinguru batean egokituta Unitate Didaktiko bat diseinatu helburuen koherentzia mantenduz.

- Irakasleen irakaskuntzan aholkatzeko esku-hartzerako estrategiak aukeratu

- Argudio ulergarriak solaskide ezberdinentzat ahoz komunikatu

- Terminologia egokia erabiliz ezberdin ekoizpen idatziak (txostenak, proiektuak …) egin

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

- Berrikuntza hezkuntzan: behar berriei erantzuteko egungo gizartearen erronka.

Oinarrizko diseinu ereduen eta garapen curricularretatik abiatuz (joera tekniko eta aditu; eztabaidagarri eta praktiko; eta kritiko eta post-moderno), hezkuntza munduko egungo arazoari ekiten zaio: hezkuntzako espazio eta inguru berriak. Hiritartasun aktibo eta partehartzaile baten garapenerako behar eta eskumen berriak. Baztertzerik gabeko denentzako arrakasta lortzearen erronka.

- Hezkuntza esku-hartzearen diseinua eskumenen garapena errazten duten metodologia elkarreragileekin (interaktiboekin).

Diseinu curriculumetik ekintza-curriculumera, hezkuntza zehazpen (konkrezio) mailak erlazionatzen dira (arduradun eta oinarrizko dokumentuak: IHP, IPC, Gelako Programazioak, Unitate Didaktikoak), aukera metodologiko ezberdinak kokatzeko xedez: Kasuen metodoak. Ikasketa Kooperatiboa. Experientzian eta experientziaren ikasketa. Arazoen ebazpen eta/edo proiektuen burutzean oinarritutako ikasketa (AOI). Zerbitzu-Ikasketa (AySS). Monitorizazioa.

- Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan proposamen berriztatzaile berrien gehitzea.

Berrikuntza hezkuntza praktikan (Zentrua oinarrizko garapen curricularraren analisi eta zehaztapen unitate gisa ulertuz). Hezkuntza berrikuntz proiektuen ezaugarriak. TIK-ak eta kolaborazio aukera berriak, hausnartze kritikoa eta profesionalen nortasun ireki eta malguen eraikitzea. TIK-ak eta medio eta baliabide didaktiko berriztatzaileen diseinua.

- Aldaketa proiektuen ebaluazio, instituzionalizazio, inplementazio eta barreiadura hezkuntzan.

Berrikuntza eta hezkuntza politika. Berrikuntzari erresistentziak eta honen gaindiketarako estrategia posibleak. Ikuspegi prozesual batetiko hezkuntza berrikuntzen ereduak. Inplementatzeko eredu batzuk. Aldaketen kudeaketa erakunde hezigarrietan.Baita ere aholkularien rola (barne zein kanpo) diseinu curricularren egokitzapen prozesuan. Irakaslea ikasgelako diseinu, garapen, ebaluazio eta berrikuntzen eragile. Zentroko ikaslegoaren premia ororen aniztasunaren erantzuna konkrezio-egokitzapen curricularraren prozesutik abiatuz. Harrera gelak. Dibertsifikazio curricularraren programak, programa osagarriak. PCPI-ak.

- Proiektuen diseinu eta garapena hezkuntzaren berrikuntzan.

Lehentasunezko arloak berrikuntzan (etengabeko hobekuntza hezkuntzan bezala). Proiektuen diseinu, garapen eta ebaluazioen prozesua (terminologia, esangura berriak aldaketetan, berrikuntza, erreformak eta hezkuntzaren hobekuntza). Praktika onen adibideak (erronka berriei erantzun berriak, diseinu globalizatuak, ikas kooperatiboak, gelako proiektuak, eskolako proiektuak “Amara-Berri”, ikas komunitateak eta ikas zerbitzuen proiektuak).

MetodologiaToggle Navigation

Lan proposamen honek prozesu formatzaile batean oinarritzen da ikasketa autonomo eta independenteak potentziatzeko, bere irakaste-ikaste prozesuaren protagonista izanez.

Honetarako ikasleak paper aktiboa onartu egin behar du. Edukiak eraikitzeko, eta ikasteko, lan kolaboratzailea elkarrizketaren bidez sortu egin behar du.

Ikasgai honetan estrategia didaktiko ezberdin batzuk martxan jartzen dira, bai konpetentzien garaipenerako, bai esku-hartzen diseinutarako.

Sentidu honetan, materiaren eduki kontzeptualen azalpenezko klaseak, beste jarduera eta ekintzekin, bai era indibidualean bai taldeka, konbinatuko dira. Baita ere, saio praktikoetan, kasuak, arazoak eta benetako egoerak, eta informatu eta gero, erabakiak hartzeko argudioen bidez proposatuko dira. Hauez gain, lan proposamen irekiagoak (Unitate Didaktiko baten diseinua) non proposamen, testuinguru eta helburuen koherentziari inportantzia emango zaion.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Proposatzen den ebaluazio-sistema mistoa da. Alde batetik Unitate Didaktiko taldeka eta bestetik portfolio indibidual bat prestatu eta entregatu non, kurtsoen zehar, ikasketen prozesua erakutsiko den; azken proba bat; eta Diziplina arteko Lan Moduluaren ebaluazioa.

Eskola praktiko eta teorikoetan, %80 asistentzia eskatuko da. Bestalde, bertan eskatuko diren praktikak eta ariketak egitea ezinbestekoa izango da.

Ebaluazio jarraitua egin behar duten ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, irakasleari asmo hau dutela jakinarazi behar diote, idatzi sinatu baten bidez, irakasgaiaren 9. astea baino lehen.

Ikasle honek konpetentzien garapenaren akreditazioa azken proba baten bidez egingo du. Unitate Didaktiko baten diseinuarekin eta proba idatziarekin, biak portzentaje bera edukita.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleentzako materialak e-gela plataforman, edo honelako batean, egongo dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Escudero, J.M. (Coor.) (1999). Diseño y desarrollo e innovación del currículum. Madrid: Síntesis.

López-Goñi,I eta Goñi Zabala,J.M. (2015) Hacia un currículum guiado por competencias. Pamplona.UPNA

Perrenoud, Ph. (2004). Diez nuevas competencias para enseñar. Barcelona: Graó.

Pujolás, I. y Maset, P. (2004). La secuencia de una unidad didáctica organizada de forma cooperativa. Barcelona: Octaedro.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Eisner, E. (2002). La escuela que necesitamos. Madrid: Amorrortu.
Estebaranz, A. (Coord.) (2000). Construyendo el cambio: perspectivas y propuestas de innovación educativa. Sevilla: Universidad de Sevilla.
Palomo, R.; Ruiz, J. y Sanchez, J. (2006). Las TICs como agentes de innovación educativa. Sevilla: Consejería de Educación
Villa, A.; Escotet, M.A. y Goñi, J.J. (2007). Modelos de innovación de la educación superior. Bilbao: Mensajero.

Aldizkariak

Aula de Innovación Educativa
Apertura
Hik hasi
@tic: Revista de Innovación Educativa
REDU y REICE. Revista Electrónica Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • GALARRETA LASA, JAVIER
  • MENDIZABAL ITUARTE, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

09:00-11:00

11:00-13:00

23-34

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-34

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

11:00-13:00

09:00-11:00

23-34

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-34

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA