XSLaren edukia

Ikaskuntza Digitalerako Egoera Pedagogiko Berriak

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK

G1. Ikas-irakaskuntzarako abanguardia eta IKTen azken joerak ezagutzea.

G2. Ikas-irakaskuntza prozesuetan IKTak eskaintzen dizkiguten aukera berriak ezagutzea eta garatzea.

G3. Ikasketarako IKTetan oinarritutako hezkuntza baliabideak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

G4. Teknologiarekin aberastutako ikaskuntza ingurunen eragina ikertzea, bai ingurune presentzialetan baita ere e-learning edo b-learning ingurunetan.

G5. Informazio digitalaren erabilpen segurua, etikoa eta legala bultzatzea. Honen barruan, jabetza intelektuala.

G6. Hezkuntza Teknologiekin praktikatzea. Bereziki kontextu espezifikoetan autonomia eta sormena bultzatuz.

GT13 Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea, hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea

GT10 Ikasgelako praktikei buruzko gogoeta egitea, irakasle-lana berritzeko eta hobetzeko. Ikaskuntza autonomo nahiz kooperatiborako gaitasunak eskuratzea eta ikasleen artean sustatzea.

GT2 Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka nahiz ikastetxeko beste irakasle eta profesional batzuekin lankidetzan.



G. Irakasgaiaren Gaitasun Espezifikoak

GT. Lehen Hezkuntzako Graduaren Zeharkako Gaitasunak





IKASTEAREN EMAITZAK

IE1. IKTen gaineko azken joerak modu profesionalean jarraitzeko eta publikatzeko erremintak ezberdintzen ditu eta maneiatzen daki.

IE2. Gure hezkuntza Sistemaren IKT joerak identifikatu, analizatu eta deskribatzen ditu.

IE3. Ikaskuntza ingurune ezberdinetan eginiko esperientzia berritzaileak identifikatu eta analizatzen ditu.

IE4. Hezkuntza Ingurunetan, Irakaslearen Gaitasun Digitala garatzeko lehen maila eskuratzen du.

IE5. Hezkuntza teknologiaren praktika onak identifikatu eta analizatzeko gai da.

IE6. Ikasgaian erabiltzen diren hezkuntza baliabideak maneiatzen daki.

IE7. Baliabide digital berriak eta horien eragina hezkuntzan analizatzen du.

IE8. Online ikasteko-irakasteko modalitate berriak ezberdintzen ditu.

IE9. Norberaren formakuntzarako IKTen aukerak ikertzen ditu.

IE10. Interneten erabilera segurua, etikoa eta legala deskribatzen du eta lanetan aplikatzen du.

IE11. Interneten arriskuak eta erabilpen segurua argudiatzen ditu.

IE12 IKTak integratuta duen diseinu pedagogikoa diseinatzen du.

IE13. Ikasgaiko web baliabideak arduraz eta zuzen kudeatzen ditu.

IE14. IKTaz eta horiek hezkuntzan duten inplikazioari buruzko erregistro zein hizkuntza askotariko testu zientifikoak ulertu eta genero ezberdinetako artikuluak idazten ditu.

IE15. Klasean emandako kontzeptuak teorikoki sakontzen ditu eta horren dokumnetazio-artikuluak idazten ditu.

IE16. Lan praktikoak burutzeko kooperatiboki lan egiten du.







Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia. Hezkuntza Berrikuntza Web 2.0an oinarritutako ikasteko eszenatoki berrietatik.

1.1. Gure testuingurua: Sare-Hezkuntza eta Eskola 2.0: itxaropenak eta emaitzak.

2. Gaia. Ikasketa digitala. Formakuntzarako tresna digitalak.

2.1. Berrikuntza esperientziak IKTekin. (Arrufat, 6. gaia).

2.2. Baliabide digital berriak hezkuntzan; Programazioa eta Robotika. Flipped Classroon eta Gamifikazioa. Maker Mogimendua. Errealitate gehitua. Bideojokoak.

3. Gaia. E-learning eta Mobile learning: online eta mobilidadean ikastea helburu.

4. Gaia. Sarean ikastea: Ikasketarako Ingurumen pertsonalak (PLE’s). Sarean irakastea. Formakuntzarako web ekosistemak.

4.1. Sare sozialak hezkuntzan

5.Gaia. Interneten erabilpen arduratsua. Arriskuak, soluzioak, prebentzioa. (Arrufat 14. Eta 15.gaiak)

6.Gaia. Hezkuntza teknologian oinarritutako berrikuntza proiektuaren diseinua eta garapena.

6.1. Metodo pedagogiko berritzaileak IKTekin (Arrufat, 7.gaia eta 9. gaia)





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) eta metodologia kooperatiboa izango dira gaitasunak bereganatzeko erabiliko diren estrategia nagusienak.

Horretarako, saio magistral eta praktikoetan bakarka zein taldeko lana egingo dute ikasleek.

- Saio magistraletan (talde handian zein txikian), irakasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak landuko dira, adituen bideoak, testu zientifikoak eta irakaslearen aurkezpenez baliotuz.

- Saio praktikoetan (talde txikian), “berzIKTu aldizkari elektronikoa” proiektua garatzeko diseinatu eta burutu beharreko ataza/lanak burutuko dira. Horretarako estrategia kooperatiboak nagusituko dira. Ikasleen arteko esperientzia trukaketa bilatzen da, elkarrekintza aktiboa bultzatuz eta ikaskuntza kooperatiboa.



Bi modalitateek ikasleriaren parte-hartze aktiboa, lankidetza, edukien inguruko hausnarketa eta ikaskuntza-prozesuaren inguruko norberaren erantzukizuna eskatzen dituzte.

Saio teorikoak eta praktikoak ikasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzera eta integratzera zuzenduko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA:



1) Presentziala talde handian: Klasean egiten diren eztabaidatan parte hartzean, teoria sakontzeko lan osagarriak ematean eta azterketa egitean datza.

Presentziala talde txikietan: “berzIKTu aldizkari elektronikoa” proiektua garatzeko diseinatu eta garatu beharreko ataza/lan guztiak burutzean, kooperatiboki lan egitean eta proiektuan inplikatzean datza.

2) Mintegiak: Gaitasun Digitala garatzeko lehen mailako intsignia ezberdinak eskuratzean datza.

3) Amaierako froga idatzia. Ikasgaian landutako kontzeptu teorikoen ulermena eta ezagutza ebaluatzean datza.



Kalifikazio Tresna eta Portzentajeak:

1. Proiektua: berzIKTu Aldizkaria: %60

2. Mintegiak: INTEF edo GOOGLE Ed. Zigiluak: %10

3. Azterketa: %30



Irakasgaia gainditzeko aipatutako hiru atalak gainditu behar dira.

Ikasleak aukera izango du jarraikako ebaluazio deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko dio idatzi bidez. Ikasgaia hasten denetik 9 aste izango ditu jarraikako ebaluazioari uko egiteko.





B. AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA. Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da. Proba honek bi zati izango ditu:

a. Bakarka garatzeko idatziko froga, non ikasleak irakasgaiaren KONTZEPTU TEORIKOAK badakizkiela frogatzeko aukera izango duen. (%40)

b. Froga praktikoa, non ikasleak hezkuntza teknologian oinarritutako berrikuntza proiektu bat aurkeztu beharko duen irakaslearen aurrean eta azterketa egunean. Ikasleak GAITASUN TEKNOLOGIKOAK, PEDAGOGIKOAK eta DIZIPLINARRAK ba dituela frogatu beharko ditu. (%60).



Irakasgaia gainditzeko aipatutako azterketaren bi atalak gainditu behar dira.

Ikaslea azken ebaluazio frogara aurkezten ez bada ikasleak deialdiari uko egiten diola ulertuko da, eta “Aurkezteke” jarriko zaio.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (eGelan) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Sánchez, J., Ruiz, J. y Gómez, M. (2016). Tecnologías de la comunicación y la información aplicadas a la educación. Madrid: Síntesis.

Gallego, M.J. y Raposo, M. (2016). Formación para la educación con tecnologías. Madrid: Pirámide.

Barroso, J. y Cabero, J. (Coords.) (2013). Nuevos escenarios digitales. Las tecnologías de la información y la comunicación aplicadas a la formación y Caracas desarrollo curricular. Madrid: Pirámide.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguaded, J.I. y Cabero, J. (Coords.) (2013). Tecnologías y medios para la educación en la E-Sociedad. Madrid: Alianza Editorial.
Castaño, C. (Coord.) (2009). El uso de la web en la sociedad del conocimiento., Venezuela: Universidad Metropolitana de Caracas. (http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/3999343.pdf)
Castaño, C. y Cabero, J. (Coords.) (2013). Enseñar y aprender en entornos m-learning. Madrid: Síntesis
Castaño, C, Maiz, I., Palacio, G. y Villarreal, J.D. (2008). Prácticas educativas en entornos Web 2.0. Madrid: Síntesis.

Aldizkariak

Pixel-Bit. Revista de Medios y Educación. Universidad de Sevilla.
EDUTEC. Revista de Tecnología Educativa.
Comunicar. Asociación Comunicar.
RUSC. Revista de Universidad y Sociedad del Conocimiento. UOC.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ORTIZ CASTILLO, MONICA
  • ROMERO ANDONEGUI, AINARA
  • TEJADA GARITANO, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S10G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

13:00-15:30

11-11

13:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA
  • 0S01OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:00-15:30

11-11

13:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA
  • 0S02OG-ordenagailuen gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S01OG-Ordenagailuen Gela - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA