XSLaren edukia

Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5278
Mintegia812

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduloko gaitasunak jasotzen dira(* zeharkakoa):

4C1. Esku hartzeko prozesuetan inplikatutako gizarte-hezkuntzako planifikazioaren, kudeaketaren eta ebaluazioaren oinarri teorikoak ezagutzea, baita arlo horri gizarte-hezkuntzako ikerketek egindako ekarpenak ere.

4C2*.Hainbat ereduren arabera eta hainbat testuingururen funtzioaren arabera, beharrak zehaztea, esku hartzeko programak planifikatzea eta ebaluatzea, eta horretarako tresna egokiak erabiltzea, kode profesional etikoen errespetutik.

4C3.Esku hartzeko testuinguru espezifikoei buruz eragin handiena duten prozedurak eta teknikak hautatzea, proposamen metodologikoak egiteko.

4C6*.Gizarte-hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argumentuak eta abar ahoz komunikatzen jakitea, eskoletan bertan edo Web 2.0 erabilita, eta informazio hori txostenetan idaztea.

4C7*.Moduluko ikasketa-jarduerak eta lanak egiteko jarrera positiboa erakustea.



IKASKUNTZA EMAITZAK

Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze prozesuetan dauden printzipio metodologikoak identifikatzen ditu.

- Testuinguruan dauden beharren arabera gizarte eta hezkuntza esku hartze diseinuetan proposamen metodologikoak txertatzen ditu.

- Proposamen metodologikoekin koherenteak diren esku hartze teknikak aukeratzen ditu.

- Testuinguruarekin eta lortu beharreko helburuekin esku hartzea gauzatzeko jarduerak diseinatzen ditu.

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze testuinguruaren arabera aukeraketa metodologikoa baloratzen du.

- Aukeraketa metodologikoaren inguruan argudioak ahoz komunikatzen ditu.

- Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak,…)produktu idatziak sortzen ditu eta bertan metodologiaren inguruko terminologia egokia erabiltzen du.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1)Alderdi orokorrak:

- Esku-harmen metodologi eremura gerturapen kontzeptuala. Oinarrizko kontzeptuak

- Esku-harmen metodoen inguruko kontsiderazio orokorrak

- Proposamen metodologikoen irizpideen hautaketa.

- Esku-harmen metodologikoetan genero ikuspuntua

- Gizarte eta hezkuntza eremu berrietako proposamen metodologiko suspergarriak

2) Jokoan eta gizarte eta kultur animazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Jokoa, aisia eta denbora librea. Oinarriak eta esku-hartzeko jokamoldeak

- Gizarte eta kultur animazioa. Ezaugarriak eta faseak.

3) Ikerkuntza-ekintza Parte-hartzailean (IEP) oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Ikerkuntza gizarte eta hezkuntza esku-harmen metodologia bezala. IEP-aren hastapenak. IEP-aren bitartez

indibidualki eta sozialki ahalmena garatzeko prozesuak.

4) Lankidetzan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Ikaskuntza kooperatiboa: Hastapenak eta esku-harmen prozesuak.

- Ikaskuntza dialogikoa. Hastapenak eta praktika dialogikoak.

- Ikaskuntza-Zerbitzu. Hastapenak eta esku-harmen motak.

5) Mediazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak

- Mediazioa oinarrizko garapenean gatazkei irtenbideak emateko proposamen metodologiko bezala hainbat

testuinguruetan: familian, eskolan, komunitatean.

6) Esklusio eta arrisku egoeretan inklusio ibilbideen sorkuntzarako proposamen metodologikoak

- Gizarte laguntza. Prebentzioa eta esku-harmena.

- Garapen komunitarioa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan proposatzen den lana etengabeko formakuntza autonomoa eta independentea den prozesu batean errotzen da. Beraz, ikaslearen papera aktiboa izan behar du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar. Guzti honek eskatzen du ikasleak paper aktiboa hartzea, eta horretarako garrantzitsua da dialogoan oinarritutako lan kolaboratiboa sustatzea, ezinbestekoa baita ezagutzak eraikitzeko eta ikasteko.

Ikasgai honetan estrategi didaktiko ezberdinak martxan jartzen dira; alde batetik, gaitasunak garatzeko tresnak baitira eta,bestalde, ikasleak esku hartze diseinuetan estrategi horiek nola txertatzen diren eredu bezala izateko.

Hau dela eta, saio magistraletan teknika aktiboak eta partehartzaileak erabiliko dira ikasleen parte hartzea sustatzeko.

Zentzu honetan, saio praktikoetan Kasuak eta egoera errealak erabiliko dira ikasleak erabaki informatuak eta argudiatuak har dezan. Baita ere lan proposamen irekiagoak erabiliko dira (proiektuen diseinuak eta erakunde hezitzaileetara egindako bisitaldiak)gizarte eta hezkuntza esku hartzearen metodologia lantzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgai hau zentro ezberdinetan ematen baita eta bakoitzak errealitate ezberdin bati erantzuten dionez (irakaskuntza modalitate ezberdinak, ikasle kopuru ezberdina taldeetan, zentro bakoitzeko diziplinarteko lana, kultura …), ebaluazio sistema ere zehatza da zentro bakoitzean:



Ikasgaiaren ebaluazioa jarraia eta formatiboa da, eta bere balioa 100% da. Ondorengo atal hauek ditu:

- Idatzizko proba indibiduala: % 25.

- Idatzizko/ahozko talde praktikak (ariketa laburrak, bideoen inguruko hausnarketak, egoera dilematikoak...): % 20.

- Idatzizko/ahozko banakako lanak %20.

- Idatzizko/ahozko talde lanak (Kasuak, proiektuen diseinuak...MDJ): %20.

- Idatzizko/ahozko disziplinarteko lana: % 15.



Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitzean gutxieneko 4 bat atera behar da MDJ-an izan ezik.

Ondoren jasotzen diren ebaluazio irizpideak alderdi nagusiak jasotzen dituzte. Hala ere, ebaluatuko diren elementu guztien zerrenda osoa, jardun mailekin eta dagozkien kalifikazioekin, Ikaslearen Gidan jasotzen dira.

- Aukeratutako printzipio metodologikoen argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.

- Aukeratutako proposamen metodologikoaren egokitasuna.

- Proposamen metodologiko eta gainontzeko esku-hartze disenuan jasotzen diren elementuen arteko koherentzia.

- Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.

Ebaluazio hezigarria izango da zeren ikasleak entregatuko dituen lanak hobetzeko argibideak emango baitzaizkio. Lana lehenengoz entregatu eta gero, ikasleak aldaketak egin ahal izango dizkio eta bertsio hobetu bat entregatu.



12.2.- artikulua.- Deialdiari uko egitea

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





Salbuespen egoeran dagoen ikasleak ahal izango ditu gaitasunen garapena akreditatu azken ebaluazioaren bidez. Honek atal hauek izango ditu:

- Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera irekiak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.

- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza egin beharko da: % 40.

Ikasleek uko egin ahal izango diote ohiko deialdiari irakasleari idatzi bat zuzenduz, beti ere ikasgaia hasi eta 45 egun naturalak baino lehenago. Hala bada, ikaslearen kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da. Epe hau gainditzen bada ikaslearen kalifikazioa Ez Gainditua izango da.



HIZKUNTZA GAITASUNA



Irakasgai hau gainditzeko, ikasleak gaitasun komunikatibo egokia agertu behar du, bai ahoz zein idatziz, eta gidan agertzen den hizkuntza menperatu beharko du. Banaka zein taldeko jarduera guztietan egokitasun linguistikoa, adierazpena eta aurkezpenen egokitasuna kontuan hartuko da. Era berean ikaslea jariokortasunez eta egokitasunez adierazteko gai izan behar da, eta testu idatziak sakontasunez ulertzeko gaitasuna izan behar du. Aurreko baldintzak ez betetzeak, ez gainditzea suposa dezake.



PLAGIOA



Ezin da beste batek egindako obraren kopia edo imitazioa aurkeztu, norberak

egina balitz bezala. Ikasleak zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Plagioa egin

dela susmatzen bada, txosten osoa baztertuko da eta ikasgaia ez da gaindituko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Derrigorrezko baliabideak ikasleagoak bai eGelan baita paperez (dossier batean) eskura izango ditu. Bertan, alderdi teorikoak (diapositibak), irakurgaiak eta ikasgelako praktikak jasoko dira.

Ikasgai hau Euskal Herriko unibertsitatearen OCW -en dago. Ikasgaiko dokumentazioa eta materialak hemen aurki daitezke
http://ocw2010.ehu.es/course/view.php?id=175

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Amador Muñoz, Vicente. y Monreal Gimeno, Mª Carmen. (2010). Intervención social y género. Madrid: Narcea.

- Ander-Egg, Ezequiel (2006). Metodologías de acción Social. Jaen: Universidad de Jaen.

- Aubert, Adriana y otros. (2008). Aprendizaje dialógico y sociedad de la información. Barcelona: Hipatia-

- Ayarza, Elena., Fernández, Ana., Mendía, Rafael (2007). Aproximación al enfoque educativo del tiempo libre en el siglo XXI: aisi-hezifundazioa.org

-Fernández, Juan Maríay Hamido, Andrés (2007). El educador social de menores: cuaderno de aprendizaje. Madrid: Pirámide

- La Torre, Antonio. (2003). La investigación-acción: conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona: GRAO

- Lucio-Villegas, Emilio.(2005). Una revisión sobre algunas metodologías de intervención socioeducativa. XXI Revista de Educación, 7, 25-41

- Merino, Rafael y De la Fuente, Gloria. (2007). Sociología para la intervención social y educativa. Barcelona: UCM.

- Montejo Cobo, David (2003). Jóvenes inmigrantes y educación en el tiempo libre. Estudios de Juventud 60/63, 127-133.

- Rozenblum De Horowitz. Sara. (2007). Mediación. Convivencia y resolución de conflictos en la comunidad, Barcelona: GRAO.

- Vallés, Joseph. Manual del educador social. Intervención en servicios sociales.(2009) Psicología, Madrid: Piramide.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Castro, Montserrat y otros. (2008). La escuela en la comunidad, la comunidad en la escuela. Barcelona: GRAO.
- Echeberrua, Amparo. Acción social liberadora. Implicaciones socioeducativas. (2006) Astigarraga: Mutua acción-reflexión.
- Lirio Castro, Juan (coord). (2005). Metodología en educación social. Recorridos por diferentes ámbitos profesionales. Madrid: Dykinson.
- Martín Cuadrado, Ana., Gallego Gil, José domingo, Alonso García, Catalina. (2010). El educador social en acción: de la teoría a la praxis. Madrid: Editorial Universitaria Ramón Areces y UNED.
- Sarrate, María Luisa (2009). Intervención en pedagogía social:. Espacios y metodologías. Madrid: UNED.
- Soleto, Helena. Y Otero, Milagros. (coord.) (2007): Mediación y solución de conflictos: habilidades para una necesidad emergente. Madrid: Tecnos
- Úcar, Xavier. (coord) (2009). Enfoques y experiencias internacionales de acción comunitaria. Barcelona: GRAO.

Aldizkariak

Educación Social. Revista de intervención socioeducativa.

http://www.peretarres.org/wps/wcm/connect/peretarres_es/peretarres/home/difusio_coneixement/revistes/revista_educacio_social/
Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria.

http://www.uned.es/pedagogiasocial.revistainteruniversitaria/
BARBECHO. Revista de reflexión socioeducativa- http://www.barbecho.uma.es/
RES. Revista de Educación Social- http://www.eduso.net/res/
RAS. Revista del Aula Social- http://www.ice.deusto.es/ras/default.htm
Revista Interuniversitaria de Pedagogía Social.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO SAEZ, ISRAEL
  • EIGUREN MUNITIS, AMAIA
  • GEZURAGA AMUNDARAIN, MONIKE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

12:00-13:30

17-17

12:30-14:30

20-20

14:00-16:00

23-23

14:00-16:00

29-29

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S10G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

12:30-14:30

21-21

12:30-14:30

25-25

12:30-14:30

30-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:30

22-22

12:30-14:30

27-27

12:30-14:30

30-30

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 1S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-12:00

17-17

12:30-14:30

20-20

12:30-14:30

23-23

12:30-14:30

29-29

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:30

22-22

12:30-14:30

26-26

14:00-16:00

30-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:30

22-22

12:30-14:30

25-25

14:00-16:00

30-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

12:30-14:30

21-21

12:30-14:30

25-25

12:30-14:30

30-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA