XSLaren edukia

Gizarte eta Kultura Dinamizazioa

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Elkarlana garatzeko behar diren gizarte trebetasunak erabiltzea, gizarte parte-hartzea sustatzeko eta komunitatea garatzeko; hori guztia lanbideko deontologia kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (5G3).

2. Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz (5G5).

3. Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak irizpide formalak errespetatuz (5G6).

4. Etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte eta hezkuntzako eskuhartzean eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko (5G7).

5. Lan taldeetan ardurazko jarrera agertzea eta etikaz jokatzea, talde beraren potentzialtasunean sakonduz, eta zailtasunak eta konponbideak azpimarratuz (5G8).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gizarte eta kultura dinamizazioaren kontzeptura eta espereintzietara hurbiltzea Gai honetan ikasgaiaren kontzeptu eta asdostaun oinarriak azaltzen dira. Kontzeptuak: dinamizazioa, komunitatea-garapena, parte hartzea, susperketa soziokulturala, demokrazia, hiritartasuna, konpromisoa.

2. Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren praktika.

Gai honetan gizarte eta kultura dinamizazioa aztertuko dugu ikuspegi teoriko-praktikotik. Gaur egungo azterketa soziala eta kulturala. Dinamizaziorako egitasmo mugiarazleak: ezaugarriak eta hezitzailearen balizko jarduerak.

3. Susperketa soziokulturala: esku-hartze eremuak eta prozesua. Kasu azterketaren begiradapetik aztertuko dugu susperketa soziokulturala. Susperketa soziokulturalaren prozesua. Ikerketa eta susperketa soziokulturala. Aldaketa prozesuak eta aldaketak sortzen dituzten teoria zein ekintzen azterketa.

4. Praktika onak Gizarte eta Kultura Dinamizazioan: Egitasmo sozialak eta sormen kulturala. Gai honetan komunitatea barruko esperientzia eta proiektu praktikoak landuko dira ikuspegi soziokomunitarioaren begiradapetik: aldaketa soziala, kudeaketa konpartitua, praktika eraldatzaileak, gizarte multikulturala, belaunaldien arteko gizartea, gizarte berdinzaleak.

5. Gizarte hezitzaileen funtzioan dinamizazioan eta garapen komunitarioan. Lidertza demokratikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da, eta aztertu zer nolako ondorioak dakarren gizarte hezitzailearen lan eremuan: talde dinamizazioan, historia sortzen duen hiritarren parte-hartzea. Lidertza demokratikoa aldaketa prozesuetan. Gizarte hezitzailearen ekintzen eragina.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan metodologia aktiboak gogoetazkoekin txertatzen dira. Era berean, bakarkako lana talde lanarekin, hori guztia gaitasunak lortze aldera. Gela barruko baliabideak erabiliko ditugu banakako dinamikak zein taldekoak egin ahal izateko. Aldi berean, Fakultateak berak zein EHUk eskaintzen dizkigun gainontzeko baliabideak erabiliko ditugu: ordenagailu gela, liburutegia …

Metodologia ikasleen ikaskuntza prozesua bultzatzeko bideratuta dago, horrela, anitza izango da, non ikasleen parte hartze aktiboa bultzatuko den. Horrekin guztiarekin batera, ikasleen konpromisoa eta lan kooperatiboa izango ditugu abiapuntua, ikasleen jarrera positiboa eta kritikoa sustatze aldera. Hainbat dinamiken bitartez eta talde txikietan egiten diren dinamikez bidez, ikasgaiaren helburuak landuko dira.

Metodologia ikasleek konpetentziak lortzeko bideratuta dago; izan ere, ikaskuntza prozesua ikasleek beraiek eraikitzen duten prozesu gisa irudikatzen dugu, non irakasleak hainbat oinarri praktiko zein teoriko aurkeztuko dituen, eta horiek guztiak abiapuntutzat hartuko ditugun. Ikasleen jarrera eta konpromisoa aintzat hartuz, sortu daitezkeen proposamenak aztertuko dira. Gelako parte hartzea, gogoeta eta barne-galdera prozesua sustatzeko erabiliko da; horregatik, lan presentzialean oinarritutako metodologia aurkeztuko dugu hiru antolaketa moduetan:

A.- Gelako taldearen lana. Gela osoa tresna baliagarria izango da iritzi, ikuspegi, aurkezpen jarduera… elkar trukaketa egiteko. Zer landuko dugun eta jada zer landu dugun jasotzeko testuingurua.

B.- Talde txikietan lana. Modu honetan lan egiteak parte hartze biziagoa ahalbidetzen du, eta metodologiaren ardatzat hartuko dugu.

C.- Banakako lana.

Ondorengo lan sekuentzia erabiliko dugu: aurretiko bakarkako lana, talde-lana, amaierako bakarkako lana. Horrek guztia ikaslearen konpromisoa eskatzen du, bere ikas prozesuan modu aktiboan inplika dadin, hain zuzen

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

 KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA:

o Azken frogarik gabe

o Etengabeko ebaluazioa

 Praktikak (Ariketak, kasuak edo problemak) eta Bakarkako Lanak: azken notaren %30a

 Talde lanak: azken notaren %45a.

 Moduluko diziplinarteko jarduera (DILAN): azken notaren %25a.



Irakasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gaindituta izatea.

 EBALUAZIO IRIZPIDEAK

o Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)

o Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)

o Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)

o Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)

o Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)

o Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea. (5. gaitasuna)



 EBALUAZIO HEZIGARRIA

o Eginkizunen zuzenketak

o Planifikatutako tutoretzak



 JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA

o Eskatzeko prozedura

o Azken ebaluazioa eskatzeko ikastegiak daukan protokoloa.

o Ebaluazio sistema

 Azken froga eta lan praktiko bat





Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA

o Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa > izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen hasieran ikasleen eskura jarriko dira hainbat testu ikasgaiaren atal teorikoak zein praktikoak landu ahal izateko. Hauek ikasturtero berrituko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANDER-EGG, Ezequiel. (1990). Repensando la Investigación- Acción- Participativa. Comentarios, críticas, sugerencias. : Vitoria: Eusko Jaurlaritza.

ALGUACIL, Julio. (2003). Ciudadanía, ciudadanos y democracia participativa. Madril: Fundación César Manrique.

BALLENATO, G. (2005). Trabajo en equipo: Dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.

QUINTANA, José María (Coord.) (1986). Fundamentos de animación sociocultural. Madril: Narcea, S. A. ediciones.

SARRATE. Mª Luisa (Coord.) (2002). Programas de Animación sociocultural. Madril: UNED.

VENTOSA, Víctor. (2008). Animación y gestión cultural: convergencias y diferencias; (http:quadernsanimacio.net; 7. zenbakia; 2008ko urtarrila)

Gehiago sakontzeko bibliografia

DUMAS, Bernard, y SÉGUIER, Michel. (1997). Construire des actions collectives. Développer les solidarités. Lyon :CS.
MARCHIONI, Marco. (2001). Comunidad y cambio social: Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madril: Popular.
NAVARRO, Vincenç, TORRES, Juan, y GARZÓN, Alberto. (2011).Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España. Madril: Sequitur-ATTAC. 2012ko uztailaren 14ean errekuperatuta http://www.sequitur.es/wp-content/uploads/2011/10/hay_alternativas.pdf
ORCASITAS, Jose Ramón (1997). La detección de necesidades y la intervención socioeducativa. VVAA Las necesitats educatives: present i futur. Rev. Educar, 21, 67-84, 2012ko uztailaren 10ean errekuperatuta dehttp://www.raco.cat/index.php/educar/article/viewFile/20675/20515
PALLARÉS, Manuel. (1977). Técnicas de grupo para educadores. Madrid: ICCE
ESCUDERO, J. (2004). Análisis de la realidad local: Técnicas y métodos de investigación desde la animación sociocultural. Madril: Narcea.
GILLET, J.C. (2006). La animación en la comunidad: Un modelo de animación socioeducativa. Bartzelona: Grao.

Aldizkariak

Revista iberoamericana de educación. http://www.rieoei.org
Revista de Educación http://www.ince.mec.es/revedu/
Revista de Educación Social http://www.eduso.net/res/
Revista iberoamericana de Animación sociocultural http://www.rianimacion.org/
Revista Global para ciudadanos del mundo http://www.otromundoesposible.net/
Hik Hasi, Euskal Hezkuntzarako Aldizkaria. http://www.hikhasi.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • HUEGUN BURGOS, ASIER
  • RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAR

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala