XSLaren edukia

Hezkuntza Premia Bereziei Erantzutea II

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

HH eta LH TITULAZIOEN GAITASUNAK

Beste batzuen artean hauek bereziki jorratuko dira:

1. Dibertsitate indibiduala, soziala eta kulturala aitortu eta errespetatzea. Ikaskuntza-espazioak dibertsitate-testuinguruetan diseinatu, arautu eta kudeatzea, betiere kontuan izanik ikasleen hezkuntza-premia bereziak, genero-berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideekiko errespetua.

2. Haur-hezkuntzako ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak eta egungo gizartean hezkuntzak betetzen duen eginkizuna eta dituen aukerak eta mugak ulertzea. Oro har, hezkuntza-prozesuen konplexutasuna eta, bereziki, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuena ulertzea, eta curriculum-elementu berriak barneratzea jarrera kritiko eta ekintzaile bat egin ahal izateko, pertsonen, antolamenduen eta gizartearen premia eta eskaerei erantzun eman ahal izango diena. Kalitatea hobetzearren hezkuntza-zentroetan aplikatu daitezkeen ereduak ezagutzea.

3. Ikerketatik abiatuta hezkuntzak dituen kontzepzioak aztertzea eta balioestea, baita Hezkuntza Administrazioaren curriculum-proposamenak ere, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzeko, curriculuma testuinguru soziokultural aldakorretara egokitzea ahalbidetuko baitu horrek.

4. Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.



IKASKETA EMAITZAK:

1. Gure testuinguruan Aniztasunari eta Heziketa-Laguntza Premia Espezifikoei erantzuteko marko legala ezagutzen du ikasleak

2. Ikastetxeko aniztasunari eta heziketa-laguntza premia espezifikoei erantzuteko erabiltzen diren tresnak, zerbitzuak, programak eta profesionalak ezagutzen ditu ikasleak.

3. Bere praktiakaldian ematen den errealitatea irakasgaiaren edukiekin konparatzen du ikasleak kritikoki eta errespetuz aztertzen.

4. Ikastetxeko laguntza plan baten proposamena, ikasgaiaren edukiekin, burutzen du ikasleak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA. - TESTUINGURUAK ETA ESKU-HARTZEAREN PROZESUAK.

2. GAIA. - EBALUAZIO PSIKOPEDAGOGIKOA.

3. GAIA. - HEZIKETA-ESKU-HARTZE PROIEKTUAK

4. GAIA. - IKUSTE, ENTZUMEN EDOTA MOTORE URRITASUNA DUTEN IKASLEENTZAKO ERANTZUNA.

5. GAIA. - ADIMEN INTELEKTUALA DUTEN IKASLEENTZAKO ERANTZUNA.

6. GAIA. - GARAPEN NAHASKETA OROKORRA DUTEN IKASLEENTZAKO ERANTZUNA.

7. GAIA. - PORTAERAREN NAHASKETA DUTEN IKASLEENTZAKO ERANTZUNA.

8. GAIA. - GAITASUN ALTUA DUTEN IKASLEENTZAKO ERANTZUNA. IRAKASKUNTZA MOTAK

Gai hauek, integrazio testuinguruetan, heziketa-laguntza premia espezifikoak dituzten ikaslen ohizko zailtasunen sailkapena adierazten dute eta, irakasgaiaren zehar, kasu praktikoetan gai hauetaz arituko gara nahiz eta lan-edukiak hurrengo gaitegian oinarrituta egon:

GAITEGIA

1. Sarrera: Eskola Inklusiboaren Oinarriak Ikasgaia birgogoratuz.

Arloko oinarrizko kontzeptuak: Aniztasuna, HPBa, Heziketa-Laguntza Premia Espezifikoak Inklusioa

Aniztasunari erantzuteko ereduak

2. Aniztasunaren arretan neurri eta erantzun didaktiko eta antolakuntzazkoak

2.1. Aniztasunari erantzuteko ohiko neurri orokorrak, ohiko neurri espezifikoak eta ez ohiko neurriak.

2.2. Ebaluaketa Psikopedagogikoa: prozesua, tresnak

2.3. Egokitzapen Kurrikularrak.

3. Eskolako Laguntza Zerbitzuen Antolakuntza

3.1.Eskolako Laguntza Zerbitzua:

3.1.1. Irakasle Aholkularia

3.1.2.Eskolako beste laguntza profesional batzuk.

3.1.3.Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxean laguntzaren antolaketa: Ikastetxeko laguntza plana.

3.2.Ikastetxeko kanpoko laguntzak:

3.2.1. Berritzeguneak: Profesionalak

3.2.2. Berritzeguneak: Antolakuntza, funtzionamendua eta programak.

5.2.3. Beste laguntza zerbitzu batzuk.

4. Arreta Goiztiarraren Antolakuntza

4.1. Arreta goiztiarreko programa

4.2. PAINNE plana

5. Aholkularitza

5.1. Laguntza Ereduak

5.2. Aholkularitza: ereduak, estrategiak eta tresnak







MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek zerizan teoriko-praktikoa dauka eta, hori dela eta, gaiak praktiketatik abiatuta jorratuko ditugu. Irakasgai honek saio praktiko eta teorikoaz osatuta dago.

Saio teorikoak:

Iraskagaiaren zehar oso saio teoriko gutxi emango dira. Saio hauetan hainbat oinarrizko gaiak aurkezteko erabiliko dira. Aurkezpen hauetan ikasleen parte-hartze aktiboa espero da ikasketa aberasgarriagoa izateko.

Saio praktikoak:

Eskola gehienak saio praktikoen bidez egingo dira. Saio hauetan irakasleak proposamen bat egingo du (kasauak, dokumentuen azterketak, proposamenen garapena, e.a) eta proposamen horrekin, gehi irakurketa teorikoekin, teoria eraikitzen joango gara.

Practicum IIIra joan aurretik irakasleak proposatzen dituen jarduerak taldeka burutuko dira. Jarduera hauek irakasgaiaren oinarrizko eduki praktikoak berenganatzeko balio izango dute.

Practicum IIIko egonaldian ikasle bakoitzak pratiketako ikastetxean garatzen diren proposamenak aztertuko ditu eta ikasgaian ematen diren edukiekin kontrastatuko ditu.

Practicum IIItik bueltan ikastetxeetan bizitutako esperientziak eta aztertutako praktikak erabiliko dira ikasgaiaren edukiak aztertzeko.

Irakaslearen erantzukizuna da (baina ez berarena bakarrik) taldea dinamizatzea, edukiak argitzea edo argiaraztea, ulertu eta barneratzea, helburuak lortu eta lanak egin araztea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema ebaluazio jarraian oinarritzen da. Honek esan nahi du klaseetan ematen diren gaiak eta burutzen diren jarduerek balio izango dute, zuzenean, ikasle bakoitzaren ikasketan eta notan.



Talde bakoitzak, irakasgaiaren zehar, gaiei lotutako hainbat emangarri aurkeztuko du eta ikasgaiaren bukaeran ikasle bakoitzak egindako ikasketen txosten pertsonala, idatziz, aurkeztuko du.



Txosten honetan lorpen, ikasketa eta bizipen pertsonalak eta, geroari begira, ikasketa profesionak aurkeztuko ditu ikasleak. Horiekin batera ikasgaiaren balorazioa ere aurkeztu du.



Etengabeko ebaluazioa egin ezin duten ikasleek arrazoiak dokumentu idatzi baten bidez justifikatu beharko ditu irakaslearen aurrean, gutxienez 30 egun azterketa epea hasi baino. Klaseetara ez datozen ikasleentzako beste ebaluzio sistema bat proposatzen da: azterketa. Azterketa honetan ikasgaian egindako lan-praktikoak eta irakurketa teorikoak sartzen dira.



Gelako dinamika aztertzeko eta hobetzeko asmoz, hainbat tarteko ebaluaketa egingo dugu. Prozesu honetan inplikatzea eta ebaluaketen emaitza guztion konpromisoan datza. Ikasleen ebaluaketarako irizpideak klaseetara etorrera, parte hartze aktiboa eta egindako, aurkeztutako eta defendatutako lanetan (emangarriak) oinarritzen dira. Irizpide hauek gehi jarraian adierazten diren lanez baliatuko gara ikasle bakoitzaren nota jartzeko:



a. Taldeko ikasgaiaren emangarriak: notaren %40eko balioa du.



b. Ikasgaiaren bukaerako txosten pertsonala: notaren %50eko balioa du.



c. Ikasleak (taldeka) jarritako nota: notaren %10eko balioa du.



Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, eskaria irakasleari egin beharko diote idatzi baten bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Eusko Jaurlaritza. (1995). Irakasle Aholkularien Zereginak. Funtzioak. Lanak. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
-Eusko Jaurlaritza (2012). Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
- Lozano, J., Cerezo, M. del C., y Alcaraz, S. (2015). Plan de atención a la diversidad. Madrid: Alianza Editorial.
-Parrilla, A. (1996) Apoyo a la escuela: un proceso de colaboración. Ediciones mensajero. Bilbao.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Booth, T. y Ainscow, M. (2005). Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

- Domingo Segovia, J. (2001). Asesoramiento al centro educativo. Colaboración y cambio en la institución. Barcelona: Octaedro-EUB.

-Echeita, G., y Rodriguez, V. (2005). El asesoramiento desde dentro. Lo que sobra y lo que importa. In La práctica del asesoramiento educativo a examen in Monereo, E. y Pozo, J. I. (Eds.). La práctica del asesoramiento educativo a examen. (pp. 253-269). Barcelona: Graó.

-Eusko Jaurlaritza (2012). Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

-Eusko Jaurlaritza. (1995). Irakasle Aholkularien Zereginak. Funtzioak. Lanak. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

- Lozano, J., Cerezo, M. del C., y Alcaraz, S. (2015). Plan de atención a la diversidad. Madrid: Alianza Editorial.

-Monereo, E. y Pozo, J. I. (Eds.). (2005). La práctica del asesoramiento educativo a examen. Barcelona: Graó.

-Monzon, J. (2011). Asesoramiento hacia la escuela inclusiva y formación en centros. Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado (RIFOP), 70 (25,1), 111-126.

-Monzon, J. (2011). Las prácticas inclusivas en los servicios de apoyo externos a la escolaridad de alumnado con necesidades educativa especiales en el País Vasco. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva, 5 - 2, 189-203.

Moya, A., Ruiz, J. M. y Martínez, J. (2005). Una alternativa de apoyo en los centros: el modelo de apoyo curricular. Aljibe.

-Parrilla, A. (1996) Apoyo a la escuela: un proceso de colaboración. Ediciones mensajero. Bilbao.

-Rodríguez, M. (1996). El asesoramiento en educación. Málaga: Aljibe.

Aldizkariak

-Revista de Educación: http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion

-Revista de Educación Inclusiva: http://www.educacioninclusiva.com

-Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado: http://www.aufop.com/aufop/revistas/lista/digital

-Cuadernos de Pedagogía: www.cuadernosdepedagogia.com/

-Hik Hasi: www.hikhasi.com.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMENABAR PERURENA, NERE
  • KARRERA JUARROS, IÑAKI
  • MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

09:00-10:30

09:00-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.09 - .
  • Aula 2.09 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-9

10:30-12:30

10:30-12:30

21-27

12:30-14:30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.09 - .
  • Aula 1.03 - .
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • Aula 2.09 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-9

08:30-10:30

08:30-10:30

21-27

10:30-12:30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.09 - .
  • Aula 2.09 - .
  • 4.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 3.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II