XSLaren edukia

Ikastetxearen Antolakuntza

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

E1. Ikastegiek erakunde bezala dituzten ezaugarriak identifikatzea.

1. Ikastetxearen antolaketaren dimentsioak ezberdindu egiten ditu

2. Identifikatu egiten ditu ikastegiak beste motako erakundeetatik desberdintzen dituzten ezaugarriak.

3. Ikastegien ingurune administratiboak barne hartzen dituen elementuak eta mailak erlazionatzen ditu.

E2. Hezkuntza-zentroetako testuinguru sozialak eta instituzionalak ezagutzea eta aztertzea, egoera bakoitzari egokitutako hezkuntzako eta antolakuntzako ekintzak modu kritikoan diseinatzeko.

1. Ikastetxeak erakunde gisa dituen testuinguruak ezberdintzen ditu: Informazioaren zein Ezagupenaren Gizartea, ingurune administratiboa eta ingurune soziokulturalak. Bai eta testuinguru horietatik eskolari planteatzen zaizkion eskariak eta erronkak identifikatu ere.

2. Ekintza zein estrategia desberdinak proposatzen ditu ikastegiak beren testuinguruetan kokatzeko, eskuhartze proposamenak diseinatuz.

E3. Hezkuntza-antolakuntzen helburu instituzionalei buruz hausnartzea, bere gizarte-testuinguruan izandako aldaketen arabera.

1. Egungo eskolaren testuinguru sozialaren ezaugarriak eta erronkak identifikatu ikastetxearekiko harremanean. Era berean, bereizi egiten ditu ageriko helburuak eta ezkututakoak.

2. Identifikatu eta analizatu egiten ditu -ikuspegi zabal batetik.- auto ebaluaketa zein kanpoko ebaluaketa instituzionalerako proposamenak.

3. Aztertu eta baloratu egiten ditu praktika onak ikastegietan.

4. Proposatu edo diseinatu egiten ditu ekintza zehatzak ikastegien helburuak zein lorpenak erdietsi eta hobetzeko.

E4. Giza baliabideak, baliabide materialak eta funtzionalak zentroaren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzea, eta modu kritikoan ebaluatzea helburu hori kontuan hartuz.

1. Ikastetxearen gobernu, partaidetza eta koordinaziorako organoak eta prozesuak, funtzio orokorrak eta konpetentziak ezberdindu, bakoitzak hezkuntza-proiektuari eginiko ekarpena ulertuz

2. Diseinatu edo aurkeztu egiten ditu proposamenak, ikastegien egiturak zein harreman-giroa hobetzeko.

E5. Hezkuntza–antolakuntza sistema dinamiko gisa identifikatzea, bere hezkuntza zein curriculum erantzuna hobetzeko eta ikasteko gaitasuna duten eta prozesu horietan modu emankorrean parte hartzeko gai diren sistema gisa.

1. Aztertu egiten ditu ikastegien errealitatearen hainbat bereizgarri, erakuntzaren kultura arloko ezaugarri batzuk identifikatuz. Era berean, proposatu egiten ditu hainbat urrats, zentroko kulturan elementu berriak txertatzeko edo daudenak aldatzeko.

2. Analizatu egiten ditu ikastegiaren parte-hartze mailak eta proposamenak diseinatzen ditu beraiek hobetzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.GAIA.-IKASTETXEEN ESANAHIRA HURBILTZEA, ERAKUNDEAK DIREN NEURRIAN. Erakundeen ezaugarri orokorrak. Ikastetxeak erakunde gisa. Ikerketa sozialaren ikuspegiak eta euren interpretazioak eskolaren inguruan.

2.GAIA.- IKASTETXEEN INGURU SOZIALA ETA INGURU HURBILA. Ikastetxea Informazioaren Gizartean. Hezkuntza Sistema eta Hezkuntza Administrazioa. Inguru sozial hurbila eta ikastetxea.

3.GAIA.-ESKOLA ERAKUNDE GISA: PLANTEAMENDU INSTITUZIONALAK, BALIABIDEAK ETA BEREN ANTOLAKETA ETAPAN. Planifikazio instituzionalaren dokumentuak. Lehentasuna duten ikaskuntza xedeak (erakundearen misioa). Giza baliabideak: ikalseak, irakasleak, familiak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, inguruko bestelako profesionalak eta eragileak. Baliabide materialak: espazioak eta baliabide didaktikoak. Baliabide funtzionalak: denbora. Egitura formala eta egitura ez formala. Harremanak erakundea, elkarbizitza eta parte-hartzea eskolan. Eskola erakundearen erronkak. Migrazioa, marjinazioa, herri txikietako eskolak.



4.GAIA.- ESKOLA HOBEKUNTZA ETA ERAKUNDEAREN EBALUAZIOA. Eskola Hobekuntzaren tradizioak. Hobekuntza eta Berrikuntza prozesuak Hezkuntza Erakundean. Kalitatea eta Ekitatea. Erakundearen barne ebaluazioa, kanpoko ebaluazioa (auditoriak). Zenbait ebaluazio instituzionalaren eredu.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du: saio teorikoa talde osoarekin eta saio praktikoak azpitaldeekin. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat.



Talde handian presentziala

Saio teorikoa izenarekin ezagutzen da, eta bi ordu iraungo du. Nahiz eta talde osoari bideratuta egon, saio hauetan irakasleak aurkezpenak eta praktika txiki ezberdinak elkartuko ditu. Hori dela eta, binaka edo taldeka egiteko jarduera zehatzak ere proposatuko dira. Saio teorikoetan eduki berrien aurkezpena egingo da, batzuetan hausnarketa ariketen laguntzaz, beste batzuetan, jarduerak saioaren eratutako edukietan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz izango dira.



Talde txikietako saio presentzialak

Saio praktikoa izenarekin ezagutzen da. Honek ordu eta erdi irauten du, eta egingo diren jarduerek saio teorikoetan azaldutako edukiekin lotura izango dute. Hainbat motatako jarduerak egiten dira, hala nola irakurketa dialogikoa, edukiei buruzko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, arazoetan oinarritutako lana, aurkezpenak eta abar. Batez ere talde txikitan jardungo dute ikasleek. Ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko jarraipena egingo zaie ikasgelako praktikei. Irakasleak eskatzen dituen lan hauek entregatu egingo dituzte eGela plataformaren bitartez, eta irakasleak feedback-a emango die aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez. Ikasleek, lana hobetzeko aukera izango dute ikasleek eskatutako epeen barruan.

Honetaz gain, moduluari dagokion talde lan bat egin beharko dute. Lan horri dagozkion ikasgaiari lotutako konpetentziak lortzeko klasean denbora izango dute, eta irakasgaiaren ordutegian irakaslearen laguntza izango dute lanean sortutako zalantzei eta galderei buruz orientabideak izateko.



Tutoretzak

Tutoretzarako ordutegia izango du irakasleak, kurtso hasieran zehaztuko dena. Bestetik, irakasleak banakako tutoretzetara deitu ahal izango du ikusten badu beharrezkoa dela.



Ikasgelatik kanpo

Ikasleen beharrak banakakoak eta taldekakoak izan daitezke:

Banakako lana, honetan zentratuko da:

Oinarrizko artikuluak irakurtzea eta ikastea

Klasean ikusitakoa sakontzea eta emandako bibliografia aztertzea.

Bidalitako banakako lanak betetzea

Talde lanean:

Saio presentzialetan bukatu ez dena bukatzea

Taldeko lanetan inplikazioa eta parte hartze aktiboa adieraztea.



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango dira eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. Ebaluazio jarraitua edo mistoa

Klaseetara etortzen diren edota programatutako lanak egiten dituzten ikasleentzat.

Ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da, programatutako jardueren bidez. Ebaluazio prozesua, batez ere, irakasleari dagokio; hala ere, ikasleek ere banakoaren nahiz taldearen ikaskuntza prozesua ebaluatuko dute.

 Irakasgaiaren edukiei lotutako banako lanak: %15

 Irakasgaiaren edukiei lotutako talde lana: %25

Moduluko Diziplinarteko Lana (K4): %20

Lauhilekoaren amaierako banako proba (ahozkoa edo idatzita): %40



Gelan eta eGela plataformaren bidez zehaztuko da nolako entregagaiak aprobatzea den ezinbesteko baldintza ikasgaia gainditzeko.



2. Azken ebaluazioa proba baten bitartez.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du. Ikasle hauek azken ebaluazio honen bidez egiaztatuko dituzte gaitasunak.



Ikasle hauek idatzizko proba egin beharko dute; halakoak irakasgaiaren alde teorikoak (%50) eta praktikoak (%30) jasoko ditu, hala nola Moduluko Diziplinarteko Lana (%20).



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo ahal izango da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek ere eGelaren bitartez egin ahal izango dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ANTUNEZ, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. Barcelona: ICE-Horsori.
BOLIVAR, A. (1999): Cómo mejorar los centros educativos. Madrid: Síntesis
GAIRÍN, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. Madrid: La Muralla.
GAIRÍN, J. y DARDER, P. (1994). Organización y Gestión de centros educativos. Barcelona: Praxis.
GONZALEZ M. T. (COORD.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madrid: Pearson Educación.
SANTOS GUERRA, M.A (COORD.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Barcelona: Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.
TEJADA FERNANDEZ, José (1998). Los agentes de la innovación en los centros educativos. Profesores, directivos y asesores. Málaga: Aljibe.
TRILLO, F. (Coord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Barcelona: Praxis.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANTUNEZ, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. Barcelona: ICE-Horsori.

BOLIVAR, A. (1999): Cómo mejorar los centros educativos. Madrid: Síntesis

GAIRÍN, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. Madrid: La Muralla.

GAIRÍN, J. y DARDER, P. (1994). Organización y Gestión de centros educativos. Barcelona: Praxis.

GONZALEZ M. T. (COORD.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madrid: Pearson Educación.

SANTOS GUERRA, M.A (COORD.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Barcelona: Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.

TEJADA FERNANDEZ, José (1998). Los agentes de la innovación en los centros educativos. Profesores, directivos y asesores. Málaga: Aljibe.

TRILLO, F. (Coord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Barcelona: Praxis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AINSCOW, M. y WEST, M. (2008). Mejorar las escuelas urbanas. Liderazgo y colaboración. Madrid: Narcea.
APPLE, M. W., y BEAN, J. A.(2007). Escuelas democráticas. Madrid: Morata
ELBOJ, C., PUIGDELLÍVOL, I., SOLER, M., VALLS, R. (2002). Comu-nidades de aprendizaje, transformar la educación. Barcelona: Graó.
FERNANDEZ ENGUITA, M. y TERREN, E. (2008). Repensando la organización escolar. Crisis de legitimidad y nuevos desarrollos. Madrid: Akal.
MARTIN-MORENO CERRILLO, Q. (2000). Bancos de talento. Participación de la comunidad en los centros docentes. Madrid: Sanz y Torres.
MORIN, E. (2001). Los siete saberes necesarios para la educación del futuro. Barcelona: Paidós.

Aldizkariak

Organización y Gestión educativa
Cuadernos de Pedagogía
Hik Hasi

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARGUIÑANO MADRAZO, ANDONI
  • BASASORO ZIGANDA, MAITANE
  • IBARROLA AGUIRRE, JOSE ANTONIO

TaldeakToggle Navigation

31-01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

12:30-14:00

9-11

12:00-13:30

16-30

08:30-10:30

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-19 11:30
  • Ekain : 2021-06-28 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-1 - IRAKASLEEN U. E.
  • eAULA 3-1 - IRAKASLEEN U. E.
  • eAULA 3-1 - IRAKASLEEN U. E.

31-01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2021-05-19 11:30
  • Ekain : 2021-06-28 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-1 - IRAKASLEEN U. E.