XSLaren edukia

Prestatzaileen Prestakuntza

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK

Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduluko gaitasunak jasotzen dira (* zeharkakoa):

M5C3. Prestakuntzako eta metodologiako hainbat estrategia erabiltzea, hezkuntza-eragileen artean esku hartzeko.

M5C4. Profesionalentzat prestakuntza-proposamenak diseinatzea, esku hartzeko testuinguruei egokituak.

M5C5*. Erabaki komunak hartzea errazten duten esku-hartze pedagogikoen proposamenak oinarritzea eta arrazoitzea.

IKASKUNTZA EMAITZAK

Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:

-Prestakuntza proposamenetan oinarrian dagoen orientabidea identifikatzen du.

-Errealitatetik gertu dagoen egoera batean prestatzaileen behar formatibo emergenteak aztertzen ditu.

-Prestakuntza proposamen bateko fase guztiak modu egokian deskribatuz diseinatzen du.

-Prestakuntza diseinu bat modu kritikoan baloratzen du.

-Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak …) produktu idatziak profesioarekin lotutako terminologia erabiliz sortzen ditu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 Prestakuntza proposamenak eratzeko ereduak

1.1 Eredu teknologikoak

1.2 Eredu praktikoak

1.3 Eredu kritikoak

2 Prestakuntza proposamenak eratzeko oinarrizko azterketa eta planifikazioa

2.1 Prestakuntza testuinguruaren azterketa

2.1.1 Antolakuntzaren kultura

2.1.2 Antolakuntzaren klima

2.1.3 Prestakuntzaren aktoreak

2.2 Prestakuntza beharren azterketa eta antzematea

2.2.1 Behar motak

2.2.2 Beharrak antzemateko informazio iturriak

2.2.3 Beharrak ebaluatzeko tresnak

2.2.4 Beharren mailaketa eta aukeraketa

2.3 Prestakuntzaren planifikazioa

2.3.1 Zehaztasun mailak prestakuntzan

2.3.2 Prestakuntza diseinuen elementuak

3 Prestakuntza proposamenak eratzeko oinarrizko curriculum elementuen diseinua

3.1 Gaitasunak eta prestakuntza helburuak

3.2 Edukien hautaketa eta sekuentzia

3.3 Prestakuntza modalitateak eta estrategi metodologikoak:

3.3.1 Prestakuntza modalitateak

• Ikastaroak

• Tailerrak

• Mintegiak

3.3.2 Estrategi metodologikoak

• Ikaskuntza aktiborako metodologiak

• Ikerkuntza-ekintza

• Gainbegiraketa klinikoa eta aholkularitza profesionala

• Mentoría

3.3.3 Prestakuntzarako teknikak

3.4 Bitartekari eta euskarrien aukeraketa eta erabilera

3.5 Prestakuntzaren ebaluazioa

4 Prestakuntza proposamenen balorazioa

4.1 Txosten baloratiboen idazketa eta defentsa

4.2 Balorazioak emateko irizpide orokorrak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan proposatzen den lana etengabeko prestakuntza autonomo eta independentea den prozesu batean errotzen da. Beraz, ikaslearen paperak aktiboa izan behar du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar. Guzti honek ikasleak burujabe izatea eskatzen du, eta horretarako garrantzitsua da dialogoan oinarritutako elkarlana sustatzea, ezagutzak eraikitzeko eta ikasteko ezinbestekoa.



Ikasgaian proposatzen den metodologia beraz, aktiboa eta parte-hartzailea da; horregatik ikasleak etengabeko lan jarraitua egin beharko du ikasgela barruan zein kanpoan.



Aipatutako ideietatik habiatuta, irakasleak prestakuntza prozesuan zehar hainbat estrategia didaktiko martxan jarriko ditu, ikasleek bizipenen bidez estrategi hauen balio teoriko eta esperientziazkoa azter ditzaten.



Ikasgelan erabiltzen diren dinamiketan banakako zein taldeko jarduerak uztartzen dira. Saio magistraletan irakaslearen protagonismoa nagusituko bada ere berau murrizteko ahalegina egingo da, ahal den neurrian, prozesuaren gidaritza ikasleen eskuetan jarriz, mintegi eta gelako praktiken bitartez, beti ere, irakaslearen laguntzarekin. Ildo beretik, ikasgai honetan bereziki nabarmengarria da edukiak lantzeko Kasuaren Metodoaren erabilpena saio magistraletan baita mintegietan ere.



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa planteamendu metodologikoarekin bat dator. Ikaskuntza prozesu jarraitu batean kokatuz, ikasleek erantzun egoki eta argudiatuak eman beharko dituzte banakako zein taldeko jardueretan erronka profesionalak bailira bezala. Burutzen diren zeregin praktiko guztiak ikaskuntza prozesuan zehar mugarriak izango direlarik eta aldi berean ebaluazio objektu.



Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua eta formatiboa da. Ebaluazioa hezkuntzara begirakoa baita eta ikasleari informazio eta orientazio egokia eskaintzea duelako helburu gaitasunen jabetze mailaren inguruan eta ikaskuntza prozesua hobetzeko iradokitzen diren hobekuntzak adieraziz.

Jarraian ebaluazio zein ataletan banatzen den eta bakoitzak hartzen dituen ehunekoak adierazten dira:





- Diziplinarteko lana % 20.

- Idatzizko/ahozko talde lanak (ariketak, kasuak, arazoak …) % 30.

- Idatzizko/ahozko lan indibidualak (hausnarketak, bilaketa zientifikoak, ariketak …) % 40.

- Test moduko proba (galdera dikotomikoekin) %10



Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitza gainditu beharko da.



Ebaluazio irizpideen alderdi nagusiak ondoren jasotzen direnak dira:



- Prestakuntza proposamenaren argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.

- Prestakuntza estrategien eta tekniken aukeraketa egokia.

- Prestakuntza proposamena osatzen dituzten elementuen koherentzia.

- Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.



Ebaluazio hezigarria izango da ikasleei euren ikaskuntzaren emaitzek irakasgaian izan duten bilakaera ezagutaraztera emango baitzaie baita lanak hobetzeko argibideak ere. Entregatutako lanean aldaketak egin ahalko ditu ikasleak eta bertsio hobetu bat berrentregatu. Prozesu honek jarrera aktibo bat eskatzen dio ikasleari egindako praktika, ariketa eta jardueren aurrean; ekoizpena burutu, baloratu eta partekatzea exijitzen baitu bai ikasgelan bai ikasgelatik kanpo.



Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 12.2. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hortaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du 2016ko abenduaren 15eko, UPV/EHU Gobernu Kontseiluaren, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko erabakian jasota dagoen legez.



Azken ebaluazio bidez ebaluatzeko hautua eginez gero ikasleak konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratu beharko du ikastegiak ezarritako ohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan burutuko duen froga baten bitartez:



- Galdera dikotomiko eta garatzeko galderez osatutako froga idatzia.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egin ahal izango da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egin ahal izango dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaian zehar erabiliko diren euskarri didaktikoak ondorengoak izango dira:
A) Gai bakoitzarekin bat datozen diapositibak
B) Gai bakoitza jorratzeko bat datorren praktika: kasua, fitxak, ariketak...
C) Ikasgaiaren hasieran erraztuko diren artikulu zientifikoak (eGelan, dosierrean …).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Amat, O. (2000). Aprender a enseñar. Formación de formadores. Bartzelona: Gestión 2000.



Arostegi, M. (2015). Dr. Fleming HLHI-ko Irakasleen prestakuntza beharren diagnosia eta horri buruzko hausnarketa. Tantak, 27(2), 9-40.



Bernabé, L. (2003). Experiencia territorial de detección de necesidades formativas. J. Gairín, Estrategias de formación para el cambio organizacional (83-87). Bartzelona: Praxis.



Birkenbihl, M. (2007). Formación de formadores. Madril: Pirámide.



Borjas, M. (2011). La coevaluación como experiencia democratizadora. Zona Próxima, 15, 94-107.



Carrasco, M. J. (1999). La supervisión clínica como estrategia formativa: un estudio de caso. XXI Revista de Educación 1, 191-201.



Castro, O. eta Castillo, I. (2012). Sensibilización y disposición al cambio en la formación de formadores: Perspectivas y retos. Revista Electrónica Educare, 16, 73-80.



Coduras, O. (2003). Metodología para el desarrollo de estudios para la detección de necesidades de formación. J. Gairín, J. Estrategias de formación para el cambio organizacional (88-92). Bartzelona: Praxis.



Fernández, A. D. (2013). La enseñanza a través del diálogo en la formación de formadores/as. El caso de la Didáctica de la Lengua y la Literatura en un ISFD. El Toldo de Astier, 4(6), 56-66.



Ferreres, V. S. eta Imbernon, F. (1999). Formación y actualización para la función pedagógica. Madril: Sintesis.



Imbernon, F. (2004). La formación y el desarrollo profesional del profesorado. Bartzelona: Graó.



López, J. eta Leal, I. (2002). Aprender a planificar la formación. J. López Análisis de las necesidades formativas (57-83). Bartzelona: Paidós



Molina-Hurtado, Y. A., & Moreno-Cely, C. P. (2016). La esencia de la formación de formadores en el contexto de la educación a distancia. Praxis, 12, 111-117.



Morales-García, A., Tabares-Ochoa, C., Ángel-Gómez, L. G., & Agudelo-Hincapié, Z. (2016). Investigación-acción y educación popular. Opciones de jóvenes de Medellín para la comprensión y transformación de sus entornos barriales. Revista Latinoamericana de Ciencias Sociales, Niñez y Juventud, 14(2), 1668-1681.



Ruiz de Gauna, P. (1996). Teoriak eta praktika irakasleen etengabeko prestakuntzan. Tantak, 15, 97-112.



Tejada, J. eta Giménez, T. (2007). Formación de formadores. I eta II bolumenak. Madril: Thomson.



Torrés, J. (2006). Los contenidos culturales, la diversidad cultural y la función de las instituciones escolares. J. Torrés, Globalización e interculturalidad: el curriculum integrado (131-152). Madril: Morata.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ALONSO ALVAREZ, E. et. al. (2001). La formación del profesorado. Proyectos de formación en centros educativos. Barcelona, Graó.
- BONALS, J. (1996). El trabajo en equipo del profesorado. Barcelona: Graó.
CARDONA ANDÚJAR, J. (2006). Formación y actualización en la función pedagógica. Guía didáctica. Madrid, UNED.
- COLOM, A. (1994). Estrategias de formación en la empresa. Barcelona: Narcea.
- DEL POZO, P. (1993). Formación de formadores. Salamanca, Eudema.
- DIKER, G. y TERIGI, F. (1998). La formación de maestros: Hoja de ruta. Barcelona, Paidós.
- IMBERNON, F. (1994). La formación y el desarrollo profesional del profesorado. Hacia una nueva cultura profesional. Barcelona, Graó.
- MARCELO, C. (1995). Desarrollo profesional e iniciación a la enseñanza. Barcelona, PPU.
- MÍNGUEZ VELA, A. (2003). El formador en la empresa. Madrid: ESIC.
- MORAL SANTAELLA, C. (1998). Formación para la profesión docente. Granada, Grupo Editorial Universitario.
- PERRENOUD, F. (2004). Desarrollar la práctica reflexiva en el oficio de enseñar. Barcelona, Editorial GRAÓ.
- RODRÍGUEZ, A. (1995). Un enfoque interdisciplinar en la formación de los maestros. Madrid, Narcea.
- VILLAR ANGULO, L.M. VICENTE RODRIGUEZ, P. (2005). Conocimientos, capacidades y destrezas estudiantiles. Madrid, Pirámide.

Aldizkariak

- Profesorado. Revista de currículum y formación del profesorado
- Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado
- Herramientas. Revista de formación para el empleo
- Red-U. Revista de Docencia Universitaria
- REFIEDU. Revista de formación e innovación educativa univ.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • HUEGUN BURGOS, ASIER
  • RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:00-11:00

11:00-13:00

4-15

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

12:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

14:00-16:00

09:00-11:00

4-15

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.8 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 0.3 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 3.8 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 0.3 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 3.8 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.8 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • 2.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 3.8 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA