XSLaren edukia

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleak II

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala913.5
Gelako p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren Gaitasunak hurrengo hauek dira:

• Lehen hezkuntzako eskolen antolamendua eta horren funtzionamenduak eskatzen dituen ekintzen dibertsitatea ezagutzea.

• Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza eta orientazioaren funtzioak betetzea, ikasleek dituzten hezkuntza-premia bereziak kontutan izanik.

• Bizitzan zehar irakaskuntza lanak hobetzen eta zientzia, pedagogía eta gizarte arloan gertatzen diren aldaketetara egokitzen joan behar duela onartzea.

• Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea.

• Ikaskuntza autonomo eta lankidetza ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.

• Lehen Hezkuntzako ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak eta egungo gizartean hezkuntzak betetzen duen eginkizuna eta dituen aukerak eta mugak ulertzea.

• Kalitatea hobetzeko hezkuntza-zentroetan aplika daitezkeen ereduak ezagutzea.

Irakasgaia ikastearen emaitzak hurrengo hauek dira:

-Hezkuntza Premia Bereziak dituzten kolektibo esanguratsuen ezaugarriak ezagutzen ditu.

-Kolektibo horiei emandako hezkuntza erantzunaren antolakuntza sakontasunarekin ezagutzen du.

-Beharrizan bereziak dituzten ikasleekin esku-hartzeko gai da: banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokitzapenak edo banakako lan-planak lantzeko.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia.-HEZKUNTZA PREMIAK ZENTZUMEN-ARLO MOTORIKOAN ARAZO IZATEAGATIK: IKUSMEN

URRITASUNA, ENTZUMEN URRITASUNA ETA MUGIMENDU URRITASUNA DUTEN HAURRAK.

2. Gaia.-ADIMEN URRITASUNAREN ONDORIOZ SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.

3. Gaia.-PORTAERA ARAZOAK IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.

4. Gaia.-GARAPENEAN ATZERAPENA IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.

5. Gaia.-GOI MAILAKO GAITASUNAK IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.



Hezkuntza premia berezi motak eta sailkapenak asko dira historian zehar eta gehien topatzen ditugunak aukeratzea erabaki dugu.

Irakasgai honetan ikasleen hainbat ezaugarri identifikatu ditugu, bere eskolarizaioa eta behar duten eskola antolakuntzan sakonduko dugu.

Euskal Autonomi Erkidegoko egoeran murgilduko gara, eta hezkuntza bereziko irakasleen profila eta pertzepzioak aztertuko ditugu, bera bait da Eskola Inklusibo barruan laguntza zerbitzu garrantzitsu eta esanguratsu bat ikasle hauei behar duten hezkuntza erantzuna emateko.



* Irakasgaiaren edukiak zehaztasun handiagoarekin ikasturte hasieran ikasleen programak.

MetodologiaToggle Navigation

Hezkuntza premia bereziak eta eskola inklusiboaren funtsezko kontzeptu eta irizpideetara hurbiltzeko, klaseetan zehar dokumentazio desberdina eta aurkezpenak erabiliko dira irakasle zein ikasleen partetik egindakoak; honekin batera, lan saioak irakurgai eta aurkezpenen analisi eta kontraste espazio bihurtzeko asmoarekin, dinamika desberdinez baliatuko gara.



Taldeari berebiziko garrantzia eskainiko diogu, ikas ezagutzak sortzeko gai den neurrian. Konpetentzien izaera, batez ere, praktikoa den jarduera da. Hortaz, taldeak horiek eskuratzeko eremu paregabea eskaintzen digu. Horregatik guztiagatik metodologia parte-hartzailea eta aktiboa garatzen saiatuko gara. Taldea ikaskuntza bitarteko eta testuinguru gisa osatzen da. Irakasgaiko gako diren gaietara hurbilketa egin eta berauen lanketa egiteko, ikasgelako taldea osatzen duten pertsona guztien partehartzea sustatuko da, talde eztabaida eta hausnarketarako bide ematen duten jardueren bitartez. Talde txikietan antolatutako lan kooperatiboa ere, lan metodo garrantzitsua izango da.



Hona hemen helburuen lorpenerako erabiliko diren estrategia batzuk: aurkezpenak; irakurgai eta artikuluen irakurketa eta aurkezpena; eztabaidak; tertulia dialogikoak; ariketa praktikoak; kasuak.



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri izan ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema ebaluazio jarraian oinarritzen da. Hortaz ikasgaiaren garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako burutzen diren jarduerak balorazioaren parte izango dira.



Ikasle bakoitzak, irakasgaian zehar, gaika antolatutako emangarri desberdinak aurkeztuko ditu banaka zein taldeka burututakoak. Irakasgaiko saio praktikoak talde lanera bideratuko badira ere emangarri batzuk lan ordu ez presentzialak eskaintzea eskatuko du eta klasean zein tutoretzetan berauen gidaritza eta jarraipena egingo da, derrigorrezkoa izanik taldekide guztien parte hartzea.



Gelako dinamika aztertzeko eta hobetzeko asmoz, hainbat tarteko ebaluaketa egingo dugu. Prozesu honetan inplikatzea eta ebaluaketen emaitza guztion konpromisoan datza. Ikasleen ebaluaketarako irizpideak klaseetara etorrera, parte hartze aktiboa eta egindako, aurkeztutako eta defendatutako lanetan (emangarriak) oinarritzen dira. Irizpide hauen balorazioa jarraian adierazten den bezala gauzatuko dira:



- Ikasgaian aurkeztutako taldeko emangarriak: notaren %50

- Ikasgaian aurkeztutako banakako emangarriak: notaren %20

- Tarteko ebaluaketak: notaren %30



Amaierako kalifikazioa, jarduera ezberdinetan eskuratutako batezbesteko noten emaitza izango da. Ezinbestekoa izango da ebaluazioaren atal ezberdinak gainditzea.



Ikasgairen honetako diseinua ebaluazio jarraiaren ildoak biltzen ditu, hortaz, lan prozesua eta gelako dinamika jarraitu ahal izateko, gelan gauzatzen diren jarduera zein dinamiken %80an parte hartu behar da.



Edozein modutan ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hortaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari ezarritako epearen barne.



Azken ebaluazio bidez ebaluatzeko hautua eginez gero ikasleak konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratu beharko du ikastegiak ezarritako ohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan burutuko duen froga baten bitartez. Froga hau ikasgaiaren eduki teoriko-praktiko nahiz konpetentzien ingurukoa izango den neurrian ikasgaian egindako lan-praktikoak eta irakurketa teorikoak izango ditu oinarri. Deialdiari uko egiteko nahikoa da azterketara ez aurkeztea. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko baitu automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (emangarriak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALCANTUD, F. (2007) (coord). Intervención educativa en niños con trastornos generalizados del desarrollo. Madrid: Pirámide.

BOOTH, T. Y AINSCOW, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Gobierno Vasco. Vitoria.

CHISVERT, M.J.; ROS, A.: Horcas, V.; (2014). A propósito de la inclusión educativa, una mirada ampliada de lo escolar. Octaedro: Barcelona.

EAST, V y EVANS, L. (2010). Guía práctica de necesidades educativas especiales. Madrid: Morata.

GROSS, J. (2004). Necesidades educativas especiales en educación primaria: una guía práctica. Morata: Madrid.

MARTINEZ TORRES, M. y GUIRADO, A. (2010). Alumnado con Altas Capacidades. Grao: Barcelona.

MATA, F. (2001). Enciclopedia psicopedagógica de necesidades educativas especiales. Aljibe: Archidona. GONZÁLEZ PEREZ, J. (2002). Necesidades educativas especiales e intervención psicopedagógica. Universidad de Alcalá: Alcalá de Henares.

McGRAW-HIll (2004). Manual de evaluación e intervención psicológica en necesidades educativas especiales. Interamericana de España: 2004.

MIÑAN, A. (coord.)(2003). Necesidades educativas especiales y adaptación del curriculum. Natívola: Granada.

VALDEZ, D. (2007). Necesidades educativas especiales en trastornos del desarrollo. Aique: Buenos Aires.





Gehiago sakontzeko bibliografia

AMERICAN PSYCHIATRIC ASSOCIATION: DSM-V (2014): Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Texto revisado. Barcelona: Masson.
BOOTH, T. Y AINSCOW, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Desarrollando el aprendizaje y la participación en las escuelas. Gobierno Vasco. Departamento de educación, universidades e investigación. [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/RecursosParaLaInclusion/Aurkibidea.pdf]
VAELLO ORTS J. (2009). El profesor emocionalmente competente. Un puente sobre aulas turbulentas. Barcelona: Grao.
ALEGRET, J., SELLARÈS, R. Y CASTANYS, E. (2010). Alumnado en situación de estrés emocional. Barcelona: Graó.
ALSINA, G., ARROYO, À. Y SAUMELL C. (2011) Alumnado con dificultades de regulación del comportamiento. Infantil y primaria (Vol. I). Barcelona: Graó.
ALONSO PEÑA, J.R. (2004): Autismo y síndrome de Asperger. Guía para familiares, amigos y profesionales. Salamanca: Amarú.
DÍEZ-CUERVO, A., MUÑOZ-YUNTA, J.A., FUENTES, J., CANAL, R., IDIAZÁBAL, M.A., FERRARI, M.J., MULAS, F., TAMARIT, J., VALDIZÁN, J.R., HERVÁS, A., ARTIGAS, J., BELINCHÓN, M., HERNÁNDEZ, J., MARTOS, J., PALACIOS, S. Y POSADA, M. (Grupo de Estudio de los Trastornos del Espectro Autista) (2005): Guía de buena práctica para el diagnóstico de los trastornos del espectro autista. Revista de Neurología, 41, 5, 299-31.

Aldizkariak

Revista de Educación; Polibea; Educatio Siglo XXI; Tantak; Aula de Innovación Educativa; Cuadernos de Pedagogía, Siglo Cero.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMENABAR PERURENA, NERE
  • KARRERA JUARROS, IÑAKI
  • MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

10:30-12:30

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-10

12:30-14:30

20-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.03 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-10

10:30-12:30

20-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • Aula 2.09 - .