XSLaren edukia

Finantza Zuzenbidea II

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
8
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5684
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

KONPETENTZIAK

• Argudio juridikoak erabiliz erreflexio eta ideiak erlazionatzeko gaitasuna.

• Egitate batek eduki ditzakeen efektu juridikoen zeharkako adiera edukitzea.

• Informazioa bilatzerakoan nahiz arauak oinarritzen dituzten helburu, ondorio eta proposamen alternatiboetan jarrera kritiko bat garatzea.

• Zuzenbidearen ikuskera bateratu eta diziplina- artekoa garatzea.

• Ikaskuntza prozesu jarrai eta autonomoa kudeatzea, formazio osotariko eta koherente bat garatuz etorkizunean burutuko diren espezializazio ikasketetan baliogarri izan dadin.

• Graduan zehar jasotako ezaguera eta teknikak arazo juridikoak solbatzeko behar bezala aplikatzea.

• Erabakiak modu kreatiboan hartu eta orotariko egoeretara egokitzea, antolakuntza eta lan talde ezberdinetan parte-hartzeko gaitasuna garatuz.

• Garrantzitsuak diren datuak bildu eta ikuspuntu sozial, zientifiko edo etiko batetik garrantzitsuak diren hausnarketak jasotzen dituzten ebazpenak ematea.



EMAITZAK



• Zerga bakoitzean jasotako kontzeptu eta teoriak azaltzea.

• Espainiar ordenamenduan dauden zerga ezberdinak, (estatu, autonomi erkidego eta udaletan daudenak), eta aplikagarri zaizkien egintza eta negozio juridikoak identifikatzea.

• Tributu bakoitzaren objektua identifikatzea.

• Zergen arteko bateragarritasun eta ezintasunak adieraztea.

• Zerga nagusienen likidazioa burutzea.

• Argudio juridiko logikoak erabiltzea.

• Arazo juridiko konplexuak aztertzeko gaitasuna eta aplikagarri den araudiaren araberako konponbideak ematea.

• Profesionaltasunez, eta dagokion sentsibilitatearekin, lanen azalpena ahoz nahiz idatziz burutzeko gaitasunak lortzea.

• Kasu praktikoak solbatzeko gaitasunak lortzea, eguneroko arazoak eraginkortasunez gainditu daitezen.

• Iturri bibliografiko eta informatikoetatik abiatuta, sakontze eta larbupen lanak burutzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Tributu boterea. Ekonomi Ituna eta foru erakundeen arauzko ahalmena tributuetan. 1. Estatuaren tributu boterea. 2. Ekonomi Ituna ordenamendu juridikoan: izaera eta ezaugarri garranzitsuenak. 3. Harmonizazio fiskala eta Estatuarekiko kolaborazio printzipioa. 3. Euskolegebiltzarraren arauak zerga eremuan. 4. Foru erakundeek zerga alorrean duten eskuduntza orokorra. 5. Tributu bakoitzarekiko foru erakundeek duten eskuduntza. 6. Foru tributu sistemek Europarko Batasunean.

2. Oinarrizko tributu kontzeptuak 1. Tributu ordenamenduaren printzipioak. 2. Tributu zuzenbidearen iturriak eta tributu arauen aplikazioa. 3. Tributuen kontzeptu, motak eta helburua. 4. Egitate zergagarria, salbuespenak eta egitate ez lotuak. 5. Tributu erlazio juridikoa. 6. Tributu obligazioen elementu subjektiboak. 7. Tributu obligazioen zenbatespen elementuak. 8. Tributu zorra eta tributu obligazioen iraungitzea.

3. Tributuen aplikazioa: kontzeptu eta edukia. Kudeaketa, ikuskaritza eta dirubilketa. 1. Tributuen aplikazio kontzpetua. 2. Tributuen aplikazio prozeduren elementu komunak. 3. Tributuen kudeaketa 4. Tributuen ikuskaritza. 5. Zergabilketa.

4. Ogasunaren egintzen aurkako erreklamazio eta helegiteak. 1. Foru Ogasunen aurkako errekurtsoak. 2. Berraztertze errekurtsoa. 3. Erreklamazio ekonomiko administratiboa. 4. EAE-ko eta ente lurraldetarren egintzen aurkako erreklamazio helegiteak.

5. Tributu arau hauste eta zehapenak foru araudian.

6. Zergen eskema orokorra. 1. Zerga zuzenak. 2. Zeharkako zergak. 3. Udal zergak. 4. Foru ogasunek arauzko eta dirubilketa eskuduntzetan duten papera.

7. PFEZ 1. Ikuspegi orokorra. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Egitate zergagarria eta salbuespenak. 3. Subjektu pasiboak. 4. Zergaldia, sortzapena eta denborazko egozpena. 5. Oinarri zergagarria. 6 Oinarri likidagarria. 7. Eskalak, kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. 8. Famili tributazioa 9. Erregimen bereziak. 10. Zergaren kudeaketa.

8. Ondarearen gaineko Zerga 1. Ikuspegi orokorra. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Egitate zergagarria. 3. Oinarri zergagarria. 4. Oinarri likidagarria. Tributu zorra. 5. Zergarren kudeaketa.

9. Sozietateen gaineko Zerga. 1. Ikuspegi orokorra. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Egitate zergagarria. 3. Subjektu pasibo eta salbuespenak. 4. Zergaldia, sortzapena eta denborazko egozpena. 5. Oinarri zergagarria 6. Kontabilitateaz kanpoko moldaketak. 7. Zerga tasa eta kuota osoa. 8. Kenkariak eta bonifikazioak kuotan. 9. Erregimen bereziak. 10. Zergaren kudeaketa.

10. Ez egoiliarren errentaren gaineko zerga. 1. Sarrera. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Egitate zergagarria eta salbuespenak. 3. Subjektu pasiboak eta erantzuleak. 4. Establezimentu iraunkorra duten eta ez duten ez egoiliarren tributazioa. 5. Erregimen bereziak.

11. Jaraunspen eta dohaintzen gaineko Zerga. 1. Sarrera. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Egitate zergagarria eta sortzapena. 3. Subjektu pasibo eta erantzuleak. 4. Zerga oinarrria. 5. Oinarri likidagarria. 6. Zerga tasa eta zerga zorra 7. Zergaren kudeaketa.

12. Balio Erantsiaren gaineko Zerga. 1. Ikuspegi orokorra. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Barne operazioak: Egitate zergagarria, tokizko aplikazio esparrua eta sortzapena. Salbuespenak. Subjektu pasibo eta erantzuleak. Oinarri zergagarria. Zerga tasa eta zergaren jasanarazpena. Zerga deduzitzea. Prorrataren araua. Itzulpenak eta zergaren kudeaketa. 3. Kanpo operazioak: Egitate Zergagarria eta kokatze arauak. Exportazioak eta komunitate barruko emateak. Importazioak eta komunitate barruko eskuratzeak. Subjektu pasibo eta erantzuleak. Oinarri zergagarria. Zerga tasa. Zergaren jasanaraztea. Zerga deduzitzea. 4. Erregimen bereziak. 5. Zergaren kudeaketa

13. Ondare eskualdaketa eta egintza jurdiko dokumentatuen gaineko zerga. 1. Sarrera. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Kostu bidezko eskualdaketak 3. Egintza juridiko dokumentatuak. 4. Baltzu operazioak 5. Salbuespenak. 6. Balio egiaztapena, sortzapena, preskripzioa eta obligazio formalak. 7. Zergaren kudeaketa.

14. Gainontzeko zeharkako zergak: Zerga berezi eta aduaneroak. 1. Sarrera. Foru Ogasunekin konexio puntuak. 2. Fabrikazio zerga bereziak. 3. Garraiobide jakin batzuen gaineko zerga berezia. 4. Ikatzaren gaineko zerga berezia. 5. Aseguru primen gaineko zerga berezia. 6. Hidrokarburoen txikikako salmentaren gaineko zerga. 7. Aduana zergak. 8. Jokoaren gaineko zergak.

15. Udal zergak 1. Sarrera. Ekonomi Ituna eta udal zergak. 2. Tasak eta udal kontribuzio bereziak. 3. 3. Higiezinen gaineko Zerga. 4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. 5. Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. 6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga 7. Hiri izaeradun lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga. 8. Luxuzko Gastuen gaineko Zerga. 9. Ente lurraldetar ezberdinen baliabide finantziarioak.

16. Aurrekontu zuzenbidea eta gastu publikoaren zuzenbidea.

MetodologiaToggle Navigation

Klaseko lehenengo astean zehar, ikasleak jarraian azalduko diren ebaluazio sistemetako bat aukeratu beharko du. Ebaluazio sistema horiek bi dira, ebaluazio jarraitua eta salbuespenezko sistema den froga bakarreko ebaluazioa.



1) Ebaluazio jarraitua (lehenespenezko sistema).



Ebaluazio jarraituak klasera etortzea, bertan parte hartzea eta proposatutako praktika eta frogak burutzean datza.

Ikasgaia modu honetan gainditzeko hiru baldintza bete behar dira:

• Klaseetara eta konferentzia/jardunaldietara etortzea, gutxienez, klase teoriko eta praktikoen %80. Behar den moduan justifikatutako ez etortzeak etorritzat joko dira. Etorri izanaren kontrola irakasleak burutuko du ikasleen sinadura orriaren bitartez.

• Zatikako frogen burutzea. Zatikako froga hauek, irakasleak burututako galderak ahoz / idatziz erantzutea; test moduko frogak; kasu praktikoak solbatzea… izan daitezke. Arestian aipatu programako zati bakoitzaren hasieran irakasleak ebaluazio froga bakoitzaren ingurukoak azalduko ditu. Azterketa partzial bakoitza 10 punturen gain baloratuko da eta, zatikako froga bakoitzak orotara duen balioa irakasleak adieraziko du dagokionean.

• Entregatu beharreko lanak (ariketak, kasu praktikoak, arazoak, jardunaldien laburpenak, ebazpenak…) irakasleak adierazitako baldintzapean. Kasu honetan ere, entregatu beharreko txostena burutu aurretik, irakasleak ebaluazioan aintzat hartuko diren elementuak azalduko ditu. Ikasleek, dagokion feed back-a jasoko dute.



Azkeneko kalifikazioa, orohar, partehartze, froga partzial, eta, entregatu beharreko lanen arteko media aritmetikoa aterata lortuko da, hurrengo proportzioa kontutan edukita:

• Klaseko partehartzea: gehienez %40.

• Zatikako Frogak: gehienez %80.

• Entregatu beharrekoak: gehienez %80.



Deialdiari uko egiteak ez aurkeztutzat jotzea suposatuko du. Ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio irakasgaiaren irakaskutza epea amaitu baino hilabete lehenago. Uko egitea idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren irakasleari.



2) Froga bakarreko ebaluazio finala



Azken ebaluazioko sistema kurtso bukaeran burutu beharreko azterketa teoriko/praktiko bakar batean datza. Azterketa horren ezaugarriak arestian froga partzialentzat jasotakoaren berdinak dira eta programako edozein puntu izango du aztergai. Froga irakasleak zehaztutako denboran burutuko da eta 10 punturen gain ebaluatuko da. Ofizialki finkatutako datan ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du eta ez aurkeztu kalifikazioa jasoko da.



Edozein kasutan, ikasleak azken ebaluazioaren sistemaz ebaluatua izateko aukera edukiko du, ebaluaketa jarraian parte hartu izan duenean ere. Horretarako irakasgaiaren irakasle arduradunari ebaluazio jarraiaren uko egitea idatziz aurkeztuko dio zentruko egutegiaren arabera lauhilabetekoa hasita zenbatutako 9 asteetan.



Azken ebaluaketaren sistema jarraitzen dutenek ebaluaketa sistema orokorra jarraitzen dutenen praktika/lana berdinak egin ditzakete baina ez dute feed-back-ik jasoko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Arestian aipatu den moduan, ikasleak bi ebaluazio sistema aukeratu ditzake: a) jarraitua eta b) azken ebaluazioa.

Aukeratutako sistemak ikaslea kurtso osorako lotzen du, aintzat hartuta, UPV/EHU-ko araudiaren baitan ebaluazio jarraituari uko egin diezaiokela.

Ebaluazio modua azken ebaluaketarena denean, ebaluaketa deialdiari uko egiteko azkeneko froga horretara ez aurkeztearekin aski izango da. Kontrakorik esan ezean, ikasleak azken ebaluaketaren sistema aukeratzen duela ulertzen da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Indarrean dagoen eraentzako komuneko eta Lurralde Historikoen araudia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Los recursos de aprendizaje genéricos vienen a ser los siguientes:



ALARCÓN GARCÍA, G.: Manual del sistema fiscal español, Civitas. CALVO ORTEGA, R.: Curso de Derecho Financiero: I Derecho Tributario: Parte General y Parte Especial; II Derecho Presupuestario, Civitas. CAZORLA PRIETO, L. Mª. Y CHICO DE LA CÁMARA, P. (Dirs.): Introducción al sistema tributario, Aranzadi. COLLADO YURRITA, M.A. y ALONSO GONZALEZ, L.M, Manual de derecho tributario. Parte especial, Atelier FERREIRO LAPATZA, J. J.; MARTÍN FERNÁNDEZ, F. J.; RODRÍGUEZ MÁRQUEZ, J.: Curso de Derecho Tributario (Sistema tributario español), Marcial Pons. MALVÁREZ PASCUAL, L.; MARTÍNEZ GÁLVEZ J. P.; RAMÍREZ GÓMEZ, S.; SÁNCHEZ PINO, A. J.: Régimen fiscal de la empresa, Tecnos: MARTÍN QUERALT, J.; LOZANO SERRANO, C.; CASADO OLLERO, G., Y TEJERIZO LÓPEZ, J. M.: Curso de Derecho Financiero y Tributario, Tecnos; MERINO JARA, I. et. al. Derecho Tributario. Parte Especial, Tecnos: NAVARRO FAURE, A, et. al. Ordenamiento tributario español: los impuestos, Tirant lo blanc; PEÑA VELASCO, G.; FALCÓN Y TELLA, R.; MARTÍNEZ LAGO, M. A. (Coords.): Sistema fiscal español: impuestos estatales, autonómicos y locales. Iustel; PÉREZ ROYO, F. (Dir): Curso de Derecho Tributario. Parte Especial. Tecnos.; SIMÓN ACOSTA, E. Y VÁZQUEZ DEL REY, A.: Curso de Hacienda Local, Aranzadi; TEJERIZO LÓPEZ J. M.; CAYÓN GALIARDO, A.; MARTÍN QUERALT, J. (Dirs.): Manual de Derecho Tributario. Parte Especial. Aranzadi.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bere kasuan, irakasleak oinarrizko bibliografiaren erreferentziak emateaz gain, ikasgai bakoitzean sakontzeko bibliografia aipatuko du.

Aldizkariak

Quincena Fiscal; Revista Española de Derecho Financiero; Impuestos; Información Fiscal; Crónica Tributaria; Nueva Fiscalidad; Forum Fiscal.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BURLADA ECHEVESTE, JOSE LUIS
  • RODRIGO RUIZ, MARCO ANTONIO
  • SUBERBIOLA GARBIZU, IRUNE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-11

12:30-15:00

12:30-14:00

14:00-15:00

12-13

20:05-20:10

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

11:00-12:30

14-16

20:05-20:10

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

10:00-11:00

2-11

08:00-08:30

08:30-10:00

08:00-08:30

08:30-10:00

12-16

12:30-14:00

14:00-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

12:30-14:00

11-11

12:30-14:00

12-16

08:30-10:00

08:30-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.6 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)