XSLaren edukia

Finantza Zuzenbidea II

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
8
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5684
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

KONPETENTZIAK

• Argudio juridikoak erabiliz erreflexio eta ideiak erlazionatzeko gaitasuna.

• Egitate batek eduki ditzakeen efektu juridikoen zeharkako adiera edukitzea.

• Informazioa bilatzerakoan nahiz arauak oinarritzen dituzten helburu, ondorio eta proposamen alternatiboetan jarrera kritiko bat garatzea.

• Zuzenbidearen ikuskera bateratu eta diziplina- artekoa garatzea.

• Ikaskuntza prozesu jarrai eta autonomoa kudeatzea, formazio osotariko eta koherente bat garatuz etorkizunean burutuko diren espezializazio ikasketetan baliogarri izan dadin.

• Graduan zehar jasotako ezaguera eta teknikak arazo juridikoak solbatzeko behar bezala aplikatzea.

• Erabakiak modu kreatiboan hartu eta orotariko egoeretara egokitzea, antolakuntza eta lan talde ezberdinetan parte-hartzeko gaitasuna garatuz.

• Garrantzitsuak diren datuak bildu eta ikuspuntu sozial, zientifiko edo etiko batetik garrantzitsuak diren hausnarketak jasotzen dituzten ebazpenak ematea.



EMAITZAK



• Zerga bakoitzean jasotako kontzeptu eta teoriak azaltzea.

• Espainiar ordenamenduan dauden zerga ezberdinak, (estatu, autonomi erkidego eta udaletan daudenak), eta aplikagarri zaizkien egintza eta negozio juridikoak identifikatzea.

• Tributu bakoitzaren objektua identifikatzea.

• Zergen arteko bateragarritasun eta ezintasunak adieraztea.

• Zerga nagusienen likidazioa burutzea.

• Argudio juridiko logikoak erabiltzea.

• Arazo juridiko konplexuak aztertzeko gaitasuna eta aplikagarri den araudiaren araberako konponbideak ematea.

• Profesionaltasunez, eta dagokion sentsibilitatearekin, lanen azalpena ahoz nahiz idatziz burutzeko gaitasunak lortzea.

• Kasu praktikoak solbatzeko gaitasunak lortzea, eguneroko arazoak eraginkortasunez gainditu daitezen.

• Iturri bibliografiko eta informatikoetatik abiatuta, sakontze eta larbupen lanak burutzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaia hiru zatitan banatzen da, zerga zuzen, zeharkako zerga eta udal tributazioa.

Lehenengo zatian, zerga zuzen garrantzitsuenak aztertzen dira; PFEZ, Espainian bizilekua duten pertsona fisikoek lortzen errentak zergapetzen dituena, eta Sozietateen gaineko Zerga, Espanian egoitza duten baltzu eta gainontzeko pertsona juridikoen irabaziak zergapetzen dituena. Era berean, beste bi zerga zuzen ikusten dira, Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga eta Jaraunspen eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Bigarren zatia, zeharkako zergei esleitzen zaio, batez ere BEZa eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Bi figura hauen ezagutzak, zerga zuzenak aztertzerakoan, zehazki PFEZaren barruan jarduera ekonomiko eta ondare irabazi galerak ikasitakoa erabiltzea ahalbidetuko du. Bere kasuan, erreferentziak egingo zaizkio Zerga Berezi eta aduaneroei.

Bukatzeko, hirugarren zatiaz udal zerga garrantzitsuenak aztertzen dira.

Edonola ere, aztergai de zatian, azalpenak hurrengo galderei erantzungo die, zer da zergapetzen dena? Nork ordaindu behar du tributua? Zenbat ordaindu behar da? Nola?

Bestalde, Espainia bezalako estatu deszentralizatu batean, tributu boterea duten subjektu aniztasuna egoteak zergak araudi komun edo foral bitartez eraendu daitezkeela suposatzen du. Ildo honetan, irakasleak, kurtso hasieran, ikasgaia zein araudiren arabera garatuko duen azalduko du.

Pasa gaitezen, jarraian, gai ezberdinak modu orokor batean aipatzera.

LEHENENGO ZATIA: ZERGA ZUZENAK



1 IKASGAIA. Espainiar zerga sistemaren oinarrizko eskema eta PFEZ I.

2 IKASGAIA PFEZ II

3 IKASGAIA PFEZ III

4 IKASGAIA Sozietateen gaineko Zerga I

5 IKASGAIA Sozietateen gaineko Zerga II

6 IKASGAIA Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga

7 IKASGAIA Jaraunspen eta Dohaintzen gaineko Zerga.



BIGARRENGO ZATIA: ZEHARKAKO ZERGAK

1 IKASGAIA. BEZ I

2 IKASGAIA BEZ II

3 IKASGAIA BEZ III

4 IKASGAIA Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

5 IKASGAIA Gainontzeko zeharkako zergak: Zerga berezi eta aduaneroak



HIRUGARRENGO ZATIA: UDAL ZERGAK

1 IKASGAIA Udal Zergak

MetodologiaToggle Navigation

Klaseko lehenengo astean zehar, ikasleak jarraian azalduko diren ebaluazio sistemetako bat aukeratu beharko du. Ebaluazio sistema horiek bi dira, ebaluazio jarraitua eta salbuespenezko sistema den froga bakarreko ebaluazioa.



1) Ebaluazio jarraitua (lehenespenezko sistema).



Ebaluazio jarraituak klasera etortzea, bertan parte hartzea eta proposatutako praktika eta frogak burutzean datza.

Ikasgaia modu honetan gainditzeko hiru baldintza bete behar dira:

• Klaseetara eta konferentzia/jardunaldietara etortzea, gutxienez, klase teoriko eta praktikoen %80. Behar den moduan justifikatutako ez etortzeak etorritzat joko dira. Etorri izanaren kontrola irakasleak burutuko du ikasleen sinadura orriaren bitartez.

• Zatikako frogen burutzea. Zatikako froga hauek, irakasleak burututako galderak ahoz / idatziz erantzutea; test moduko frogak; kasu praktikoak solbatzea… izan daitezke. Arestian aipatu programako zati bakoitzaren hasieran irakasleak ebaluazio froga bakoitzaren ingurukoak azalduko ditu. Azterketa partzial bakoitza 10 punturen gain baloratuko da eta, zatikako froga bakoitzak orotara duen balioa irakasleak adieraziko du dagokionean.

• Entregatu beharreko lanak (ariketak, kasu praktikoak, arazoak, jardunaldien laburpenak, ebazpenak…) irakasleak adierazitako baldintzapean. Kasu honetan ere, entregatu beharreko txostena burutu aurretik, irakasleak ebaluazioan aintzat hartuko diren elementuak azalduko ditu. Ikasleek, dagokion feed back-a jasoko dute.



Azkeneko kalifikazioa, orohar, partehartze, froga partzial, eta, entregatu beharreko lanen arteko media aritmetikoa aterata lortuko da, hurrengo proportzioa kontutan edukita:

• Klaseko partehartzea: gehienez %40.

• Zatikako Frogak: gehienez %80.

• Entregatu beharrekoak: gehienez %80.



Deialdiari uko egiteak ez aurkeztutzat jotzea suposatuko du. Ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio irakasgaiaren irakaskutza epea amaitu baino hilabete lehenago. Uko egitea idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren irakasleari.



2) Froga bakarreko ebaluazio finala



Azken ebaluazioko sistema kurtso bukaeran burutu beharreko azterketa teoriko/praktiko bakar batean datza. Azterketa horren ezaugarriak arestian froga partzialentzat jasotakoaren berdinak dira eta programako edozein puntu izango du aztergai. Froga irakasleak zehaztutako denboran burutuko da eta 10 punturen gain ebaluatuko da. Ofizialki finkatutako datan ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du eta ez aurkeztu kalifikazioa jasoko da.



Edozein kasutan, ikasleak azken ebaluazioaren sistemaz ebaluatua izateko aukera edukiko du, ebaluaketa jarraian parte hartu izan duenean ere. Horretarako irakasgaiaren irakasle arduradunari ebaluazio jarraiaren uko egitea idatziz aurkeztuko dio zentruko egutegiaren arabera lauhilabetekoa hasita zenbatutako 9 asteetan.



Azken ebaluaketaren sistema jarraitzen dutenek ebaluaketa sistema orokorra jarraitzen dutenen praktika/lana berdinak egin ditzakete baina ez dute feed-back-ik jasoko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Arestian aipatu den moduan, ikasleak bi ebaluazio sistema aukeratu ditzake: a) jarraitua eta b) azken ebaluazioa.

Aukeratutako sistemak ikaslea kurtso osorako lotzen du, aintzat hartuta, UPV/EHU-ko araudiaren baitan ebaluazio jarraituari uko egin diezaiokela.

Ebaluazio modua azken ebaluaketarena denean, ebaluaketa deialdiari uko egiteko azkeneko froga horretara ez aurkeztearekin aski izango da. Kontrakorik esan ezean, ikasleak azken ebaluaketaren sistema aukeratzen duela ulertzen da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Indarrean dagoen eraentzako komuneko eta Lurralde Historikoen araudia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALARCÓN GARCÍA, G.: Manual del sistema fiscal español, Civitas. CALVO ORTEGA, R.: Curso de Derecho Financiero: I Derecho Tributario: Parte General y Parte Especial; II Derecho Presupuestario, Civitas. CAZORLA PRIETO, L. Mª. Y CHICO DE LA CÁMARA, P. (Dirs.): Introducción al sistema tributario, Aranzadi. COLLADO YURRITA, M.A. y ALONSO GONZALEZ, L.M, Manual de derecho tributario. Parte especial, Atelier FERREIRO LAPATZA, J. J.; MARTÍN FERNÁNDEZ, F. J.; RODRÍGUEZ MÁRQUEZ, J.: Curso de Derecho Tributario (Sistema tributario español), Marcial Pons. MALVÁREZ PASCUAL, L.; MARTÍNEZ GÁLVEZ J. P.; RAMÍREZ GÓMEZ, S.; SÁNCHEZ PINO, A. J.: Régimen fiscal de la empresa, Tecnos: MARTÍN QUERALT, J.; LOZANO SERRANO, C.; CASADO OLLERO, G., Y TEJERIZO LÓPEZ, J. M.: Curso de Derecho Financiero y Tributario, Tecnos; MERINO JARA, I. et. al. Derecho Tributario. Parte Especial, Tecnos: NAVARRO FAURE, A, et. al. Ordenamiento tributario español: los impuestos, Tirant lo blanc; PEÑA VELASCO, G.; FALCÓN Y TELLA, R.; MARTÍNEZ LAGO, M. A. (Coords.): Sistema fiscal español: impuestos estatales, autonómicos y locales. Iustel; PÉREZ ROYO, F. (Dir): Curso de Derecho Tributario. Parte Especial. Tecnos.; SIMÓN ACOSTA, E. Y VÁZQUEZ DEL REY, A.: Curso de Hacienda Local, Aranzadi; TEJERIZO LÓPEZ J. M.; CAYÓN GALIARDO, A.; MARTÍN QUERALT, J. (Dirs.): Manual de Derecho Tributario. Parte Especial. Aranzadi.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bere kasuan, irakasleak oinarrizko bibliografiaren erreferentziak emateaz gain, ikasgai bakoitzean sakontzeko bibliografia aipatuko du.



Aldizkariak

Quincena Fiscal; Revista Española de Derecho Financiero; Impuestos; Información Fiscal; Crónica Tributaria; Nueva Fiscalidad; Forum Fiscal.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BURLADA ECHEVESTE, JOSE LUIS
  • RODRIGO RUIZ, MARCO ANTONIO
  • SUBERBIOLA GARBIZU, IRUNE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

14:30-17:30

14:30-15:30

11-12

14:30-15:30

14:30-15:30

13-14

14:30-17:30

14:30-16:30

15-15

14:30-16:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2020-01-09 00:00
  • Ekain : 2020-06-22 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

17:30-19:30

11-11

15:30-17:30

12-12

15:30-17:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2020-01-09 00:00
  • Ekain : 2020-06-22 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

15:30-17:30

12-12

15:30-17:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2020-01-09 00:00
  • Ekain : 2020-06-22 00:00

Ikasgela(k)

  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-13

08:30-10:30

10:30-12:30

14-15

08:30-10:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2020-01-09 00:00
  • Ekain : 2020-06-22 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-12:30

10-15

10:30-11:30

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2020-01-09 00:00
  • Ekain : 2020-06-22 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA)