Aurkezpena

Enpresa Zuzenbidearen Saila 1990ean sortu zen. Gaur egun, Merkataritza Zuzenbidea, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua eta Lan eta Gizarte Segurantza arloetako 60 irakasle baino gehiagok osatzen dute, beste ikertzaile doktore, doktoreaurreko bekadun, bekadun kolaboratzaile, ohorezko laguntzaile eta administrazioko langileekin batera.

Gure irakasleek gradu eta graduondoko titulazioetan irakasten dute ondorengo zentrotan: Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Campusetan), Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi Eskola Teknikoan, Zuzenbide Fakultatean (Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan) eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean.

Irakaslegoak buru edota partaide dira toki, eskualde, nazio nahiz Europar Batasuneko funts publikoekin finantziatutako proeiktu eta kontratuetan.

Gaur egun 50 doktore tesiak baino gehiago daude Sailean inskribatuta.

Sailaren egoitza Donostiako Zuzenbide Fakultatean dago. Sailak bi atal ditu, bata Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eta bestea Leioan, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean.