Aurkezpena

Irakaskuntza eta ikerkuntzaren bikaintasuna lortzea da Ekonomia Analisiaren Oinarriak II Sailaren helburu nagusia.

Gaur egun, 11 irakasle doktore iraunkorrek osatzen dute Saila, eta guztira, CNEAIk aitortutako irakaskuntzako 41 bosturteko eta ikerketako 21 seiurteko dituzte. Gainera, doktore diren 5 irakasle , doktore ez diren 8 irakasle, doktor den ikerlari 3, doktorego aurreko 3 bekadun eta 2 bekadun laguntzaile daude. Horrek guztiak etorkizun handiko jarduera zientifiko egonkorra garatzeko aukera ematen dio.

Ikerketari dagokionez, Sailak finkatutako dauden 2 ikerketa-talde ditu: MacLab eta GREMLIN-G. EJko Bikaitasun Aipamena jaso dute biok. MacLab taldea 19 ikertzailek osatzen dute, eta beren ikerketa Makroekonomian eta Lan Merkatuan oinarritzen da. Taldearen jardueren gaineko informazio gehiago http://www.maclab-upv.org webgunean dago kontsultagarri. Bestalde, GREMLIN-G taldeak industria-antolakuntza gaietan oinarritzen du bere ikerketa eta 13 ikertzailek osatzen dute.

2009an, deialdi lehiakorretan lortutako 10 ikerketa proiektuak garatu dituzte kideek eta 9 kanpoko proiektuetan parte hartu dute. Argitalpenei dagokionez, 3 liburu argitaratu dituzte, 2 liburu kapitulu eta 16 aldizkari-zientifiko artikulu (horietako 10 nazioarteko aldizkarietan). Best liburu bat, beste 6 liburu kapitilu eta beste 19 artikulu plazaratzeko onartuta daude. 31 laneko dokumentu egin dituzte (laneko dokumentu horiek eskuragarri daude web honetan, ikerkuntza-sailan).

Sailak ikerketa master bi antolatzen ditu:

Master in Economics: Empirical Applications and Policies ingelesez irakatsita nazionarteko masterra da eta Sara de la Rica irakaslea da bere arduraduna. Master horri dagokion informazioa eskuragarri dago webgune honetan: http://www.eapmaster.org.

Master Interuniversitario en Bancas y Finanzas Cuantitativas Gaztela-Mantxako Unibertsitate, Valentziako Unibertsitate eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearekin batera antolatzen da. Miguel Ángel Martínez da bere arduraduna. Informazio gehiago lortzeto, jo webgune honetara: http://www.finanzascuantitativas.com

Bi masterrek aukera ematen dute izen berbera duten doktoradoak egiteko. Biak Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak emandako Kalitate aipamena dute.

Jesús Vázquez irakaslea da sailako Zuzendaria, eta Arantza Gorostiaga irakaslea da Irakaskuntzarako Idazkaria.