DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO XXIII. IKASTAROAK

Izena-ematea

Egitaraua

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO XXIII. IKASTAROAK

  • 2019ko urriaren 24
    "Enfokeatzeak eta desenfokatzeak: giza eskubideak pantailan"

    RAQUEL ANIDO, Clemson-eko Unibertsitateko lrakasle Laguntzailea (EE. BB.).
    Clemson's World Cinema programaren irakaslea
  • 2019ko azaroaren 28
    "Gizakien salerosketaren kontrako borroka: ba al daga biktimen giza eskubideak benetan errespetatzen duen sistemarik?"

    MARÍA ESTHER JORDANA SANTIAGO, Nazioarteko Harreman eta Europako lntegrazioan Doktorea. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko lrakaslea.
    Gironako Unibertsitatea
  • 2020ko urtarrilaren 30
    "Klima-aldaketaren ondorioz itsas mailako goratzeak eragindako pertsonen babesa"

    PATRICIA GALVAO TELES, NBE-aren Nazioarteko Zuzenbide-Batzordearen Kidea. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Katedraduna.
    Lisboako Unibertsitatea
  • 2020ko otsailaren 13
    "Giza eskubideen babesa Giza Eskubideetako Gorte lnteramerikanoaren eremuan"

    EDUARDO RODRÍGUEZ-VELTZÉ, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean Boliviako Agentea. Boliviako Justiziako Gorte Gorenaren Lehendakari ohia.
    Boliviako Lehendakaria (2005-2006)
  • 2020ko otsailaren 20
    "Nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzerakoan giza eskubideen babes eremuan Se_gurtasun Kontseiluak jokatzen duen papera"

    JUAN ANTONIO YANEZ-BARNUEVO, Nazioarteko Gorte Penalaren Estatutuaren negoziaketan Espainiako delegazioaren ordezkari nagusia.
    Espainiako enbaxadorea NBEan (2005-201 O)
  • 2020ko martxoaren 5
    "Nazio Batuen objektibo nagusiak (garapena, giza eskubideak, segurtasuna ... ) lehen mailako funtzionario baten esperientzia profesionalaren argitan"

    FRANCESCO BASTAGLI. Nazioarteko gatazka-zona desberdinetako (Nikaragua, Sahara Occidental, Kosovo, Ukraina...) kontu humanitarioei dagokienez Nazio Batuen Jdazkari Orokorraren Ordezkaria (1974-2019).
    Milango lkasketa Politikoko Nazioarteko lnstitutuaren aholkulari Nagusia (Italia)
  • 2020ko martxoaren 12
    "U meen kontrako krimenen epaitzea Nazioarteko Zuzenbidean: aurrerapenak eta oztopoak"

    FRANCESCO SEATZU, Nazioarteko Zuzenbide Publiko eta Europar Batasunaren Zuzenbideko Katedraduna.
    Cagliariko Unibertsitatea (Italia)
  • 2020ko martxoaren 26
    "Giza eskubideak eta enpresak: esklabotza modernoaren kasu berriak"

    LORENA SALES PALLARES, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko lrakasle Titularra
    Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
  • 2020ko apirilaren 2
    "Nazioarteko babesa, generoa eta giza eskubideak"

    ANDREA BERTOMEU NAVARRO, Zuzenbide Doktorea eta UPV/EHUko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren ikertzaile kolaboratzailea
  • 2020ko apirilaren 23
    "Kontratazio publikoa eta giza eskubideak. Postgatazkako berreraikitze kontratuei buruzko erreferentzia berezia"

    OLGA MARTIN-ORTEGA, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Katedraduna.
    Greenwich-eko Unibertsitatea (Londres) 

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak

Zuzendaria

Juan Soroeta Liceras
UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko lrakasle Titularra

lkastaro eta izen emateari buruzko informazio

Isabel López Zubillaga
Nazioarteko Zuzenbide Publiko, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historiako ldazkaritza.
Telefono zenbakia: 943018101 .

Parte har dezakete

Unibertsitateko ikasleak eta, orokorrean, giza eskubideei buruzko organizazioen kideak, Administrazio Publikoen langileak, edo giza eskubide gaietan interesatuta dauden hiritarrak.

Parte hartzaile kopurua

lkastaro honetako ezaugarriak kontutan hartuz, ikasleen kopurua, gehienez, 80koa izango da. Lehentasuna izenematearen araberakoa izango da.

Izen ematea

Zuzenbide Fakultatean dagoen Nazioarteko Zuzenbide Publiko, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historiako ldazkaritzan egin ahal izango da, eta 2019ko urriaren 24ean bukatuko da. Hala ere, nahi duenak entzule gisa parte hartu ahal izango du lekua dagoen neurrian.

Tokia

Ekitaldi gutziak UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoan egingo dira (Manuel de Lardizabal Pasealekua 2, 20018 Donostia), salbuespen batekin: amaierakoa San Telmo Museoan egingo da.

Kurtsoaren egitura eta ordutegiak

  • 16.00etan: hitzaldia
  • 17.00etan: filmaren proiekzioa
  • 18.30etan (filmaren metrailaren arabera): mahai-ingurua.

Kredituak eta Diploma

Araudiaren a rabera, tasak ordaindu eta gero, UPV/EHUk ziurtagiri bat egingo die eskatzen duten eta gutxienez zortzi saioetan parte hartu duten ikasleei, ikasleak zein jarduera egin duen eta egindako klase-orduak (60) zehaztuz.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko lnstitutuak udan antolatzen duen lkastaroa egiteko bekak

Horretarako sortutako Batzorde batek ikasleek aurkeztutako lanak baloratuko ditu, eta Donostiako Udalak ematen duen dirulaguntzari ezker konbokatzen diren bekak zein ikasleei emango zaizkien erabakiko du. lkastaroa uztailean Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko lnstitutuan egingo da. Beka horiek matrikula, bidaia, bizilekua eta mantenua ordainduko dute (gehienez 2.000€).