IKASI Zeinu Hizkuntza online

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “IKASI Zeinu Hizkuntza” online ikastaroak  antolatuko ditu hiru campusetan eta UPV/EHUn unibertsitateko gradu eta graduondoko ikasketak (masterra) egiten ari diren ikasleentzat zuzendua dago.

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Datak eta ikastaroaren antolaketa

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da, astean 4 orduko dedikazioa izango duena. Ikastaroa multimedia plataforma baten bidez egiten da, non sarbide ordutegia malgua den, ikasle bakoitzak bere ordutegia antolatzen duen. Ikastaroa jarraitzeko tutore bat esleitzen da.

Ikastaroa urriaren 21ean hasi eta abenduaren 3an bukatuko da.

Hautazko kreditu 1 aitortuko da, beti ere, ikasleak unitate guztiak egiten baditu. Ikastaroko matrikula doakoa da.

Plaza mugatuak

Plazak mugatuak dira eta plazen esleipena egingo da gainditutako kreditu kopuru handiena duten ikasleei lehentasuna emanez eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoa jarraituz. Plaza kopuruen, %5eko erreserba egingo da desgaitasun bat duen ikasleentzat. Ikasleak dagokion ziurtagiria discap@ehu.eus helbidera bidaliko beharko du.

Ikastaroa Euskal Gorrak (Gorren Elkarteko Euskal Federakuntza) antolatu da.

Izen ematea

Urriaren 5etik 9ra izango da eta hurrengo formularioa bete behar da.

Izen emate formularioa

Pertsona onartuen zerrenda 

Pertsona onartuen zerrenda urriaren 16an argitaratuko da web atarian.

Onartutako pertsona guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie online ikastaroan sartzeko prozedura eta argibideak emanez.