IKASLEENTZAT-IKASI Zeinu Hizkuntza online

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “IKASI Zeinu Hizkuntza ONLINE” ikastaroa antolatu du hiru campusetan eta UPV/EHUko ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden (gradu, master ofiziala eta doktoregoa) unibertsitate ikasleei zuzendua

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Datak eta ikastaroaren antolaketa

Guztira lau ikastaro eskainiko dira, hiru ikastaro graduko ikasleei zuzendua eta ikastaro bat graduondoko ikasleentzat (master ofizialak eta doktoregoak), ikastaro bakoitzean 20 plaza direlarik. Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da. Ikastaroa multimedia plataforma baten bidez egiten da eta ordutegia malgua izango da, beti ere ikasle bakoitzak astean 6 orduko dedikazioa eman beharko diolarik ikastaroari. Ezinbestekoa da ikastaroko asistentzia.

Ikastaroaren jarraipena egiteko tutore bat esleitzen da.

Ikastaroa urriaren 17tik azaroaren 30 arte bukatuko da.

Ikastaro honek hautazko kreditu 1 aitortzen du, beti ere, ikasleak unitateko jarduera guztiak egiten dituenean emango dena.

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta parte hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoaren arabera esleituko dira, 80 plazak bete artea.

Plaza kopuruen, %5eko erreserba egingo da desgaitasun egora duen ikasleentzat. Ikasleak dagokion ziurtagiria discap@ehu.eus helbidera bidaliko beharko du.

Ikastaroa Euskal Gorrak-ekin batera (Pertsona gorren elkarteen Euskal Federakuntza) antolatu da.

Izen ematea:

Izen emate epea irailaren 28an, goizeko 8:00etatik aurrera zabalduko da eta irailaren 30ean, eguerdiko 13:00etan itxiko da. Web atariaren bidez formularioa bete behar da.

Izen emate formularioetarako estekak:

  • Graduko ikasketak-Arabako campusa
  • Graduko ikasketak-Bizkaiko campusa
  • Graduko ikasketak-Gipuzkoako campusa
  • Graduondoko ikasketak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa)

Pertsona onartuen zerrenda

Onartutako pertsona guztiei email bat bidaliko zaie ikastaroko argibideekin.