IKASLEENTZAT-IKASI Zeinu Hizkuntza online

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “IKASI Zeinu Hizkuntza ONLINE” ikastaroa antolatu du hiru campusetan eta UPV/EHUko ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden (gradu, master ofiziala eta doktoregoa) unibertsitate ikasleei zuzendua

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Datak eta ikastaroaren antolaketa

Guztira hiru ikastaro eskainiko dira, graduko eta graduondoko ikasleei zuzendua (master ofizialak eta doktoregoak), ikastaro bakoitzean 20 plaza direlarik. Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da. Ikastaroa multimedia plataforma baten bidez egiten da eta ordutegia malgua izango da, beti ere ikasle bakoitzak astean 6 orduko dedikazioa eman beharko diolarik ikastaroari. Ezinbestekoa da ikastaroko asistentzia.

Ikastaroaren jarraipena egiteko tutore bat esleitzen da.

Ikastaroa otsailaren 20an hasi eta martxoaren 31n bukatuko da.

Ikastaro honek hautazko kreditu 1 aitortzen du, beti ere, ikasleak unitateko jarduera guztiak egiten dituenean emango dena.

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta parte hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoaren arabera esleituko dira, 60 plazak bete arte.

Plaza kopuruen, %5eko erreserba egingo da desgaitasun egora duen ikasleentzat. Ikasleak dagokion ziurtagiria discap@ehu.eus helbidera bidaliko beharko du.

Ikastaroa Euskal Gorrak-ekin batera (Pertsona gorren elkarteen Euskal Federakuntza) antolatu da.

Izen ematea:

Izen emate epea otsailaren 6an, goizeko 8:00etatik aurrera zabalduko da eta otsailaren 8an, eguerdiko 13:00etan itxiko da. Web atariaren bidez formularioa bete behar da.