ehuZeinu

Zer da ehuZeinu?

Pertsona gorrentzako, zeinu hizkuntzan emandako bideokonferentzia zerbitzua da. Zerbitzuak, zeinu hizkuntza interprete baten bitartez, audio eta bideo konexioa denbora errealen izateko aukera ematen du. Helburua, mintzaidearekin komunikazioa irisgarria izatea da.
ehuZeinu erabiltzailearen ezaugarrietara egokitzen da, zerbitzu pertsonalizatua eskainiz.
Zerbitzu hau, hiru campusetako Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako arreta unitateetan eta lau Gestio Akademikorako Bulegoetan ematen da.

ehuZeinu-k nola funtzionatzen du?

Nahi duenak, konexiorako hitzordua eskatu beharko du, kontsulta zein zerbitzutan egin nahi duen, campusa, eguna eta ordu tartea adieraziz.
Beharrezko euskarria web bidez ematen da, Openmeetings bideokonferentziak egiteko zerbitzu korporatiboari esker. Zerbitzuak web-kamera eta audio-sarrera eta –irteeraren bitartez funtzionatzen du.

Hitzordua nola eskatu?

Hurrengo formularioa bete ezazu:

Esteka:  formularioa