Desgaitasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jarduerak Gipuzkoako Campusean
Azaroaren 29 eta 30
Unibertsitate Inklusiboari buruzko II. Kartel lehiaketaren erakusketa
Carlos Santamaria Eraikineko Andrestegi aretoan
II. Unibertsitate Inklusiboari buruzko kartel lehiaketaren epaimahaiak hautatuko lanen erakusketa egongo da.
Lehiaketaren gaia: "XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, ikasle guztien aukera berdintasuna ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan egon, egin eta parte hartzeko." Ikasleek egindako kartelak dira.
Azaroaren 30
12:00h Aniztasunari begirada hitzaldia
Carlos Santamaria Eraikineko Andrestegi aretoan
ELKARTU. Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak aurkezten du:
Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa.
13:00h Unibertsitate Inklusiboaren II. Kartel lehiaketaren sari banaketaren ekitaldia
Carlos Santamaria eraikineko Andrestegi aretoan
Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordeak sari banaketa egingo du. Saritutakoak hurrengoak:
-
LEHEN SARIA: Maider Alonso San Marcelo, Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikaslea.
Izenburua: "Zure aztarna behar dugu. Esperamos la tuya" -
BIGARREN SARIA: Leire Berzosa Etxeberria, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Graduko ikaslea.
Izenburua: "Inclusión en todas las direcciones/ Inklusioa norabide guztietan" -
HIRUGARREN SARIA: Itsasne Nuñez Viadero, Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Uniberstitate Masterreko ikaslea.
Izenburua: "Taldean barneraitzazu. Inclúyelos en el grupo"
Abenduaren 1 eta 2
Gogoeta egiteko txokoa/Informazio eta sentsibilizazio jarduera
Carlos Santamaria Eraikinean
Abenduaren 1ean eta 2an Carlos Santamaria eraikinean, "Gogoeta egiteko txokoa" jarduera antolatuko da. Jarduera honen bitartez desgaitasuna bisibilizatu eta jardunbide egokiak bultzatu nahi ditugu unibertsitatean.
Animatu eta parte hartu!