Universia Fundazioak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten ikasleentzako 1.000 euroko beken deialdia egin du.
siguenos
Albiste eta Deialdiak
Universia Fundazioaren 2020-2021 ikasturteko beken deialdia
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26
Beken programa honek kalitatezko hezkuntza inklusiboa sustatzen du eta ikasle horiek sartzea eta haien aurrerapen akademikoa bultzatzea aukera-berdintasunean du helburu.
Espainiako nazionalitatea duten ikasleek edo Espainian bizi diren atzerritarrek parte har dezakete, desgaitasun-ziurtagiria badute eta unibertsitateko graduko, masterreko, doktoregoko edo berezko tituluetan, lanbide-heziketan, hizkuntza-ikastaroetan, kulturarekin eta kirolarekin lotutako prestakuntzetan eta oposizioetan matrikulatuta badaude.
Izena emateko epea ekainaren 14ra arte izango da Universia Fundazioaren webgunean eta beken ebazpena 2021eko uztailaren 27an jakinaraziko da.