Albiste eta Deialdiak

null

BYG On Campus prestakuntza-programa

2020ko urriaren 2, 3 eta 4an

Lehenengo argitaratze data: 2020/08/25

Enplegurako prestakuntza integraleko programa, balioen ikuspegitik, Endesa Fundazioak eta Lo que de verdad Importa fundazioak garatua, Jobientationekin lankidetzan. Universia Fundazioak programa honetan laguntzen du.

2020ko urriaren 2, 3 eta 4an, Gredos mendilerroan, esperientzia aberasgarri honen III. edizioa egingo da. Asteburu horretan, hitzaldi, tailer eta talde-laneko jardueren bidez, lan-merkatu gero eta zorrotzago baterako prestatzeko behar dituzun tresnak eskuratuko dituzu. Karrera-prestatzaileak, hainbat sektoretako profesionalak eta balioen txostengileak ezagutuko dituzu, zure bertsiorik onena ematen irakatsiko dizutenak.

1996tik 1999ra bitartean jaio bazara, unibertsitarioa bazara, graduatu berria bazara eta % 33ko edo gorako desgaitasun-ziurtagiria baduzu, informazio guztia aurki dezakezu eta zure beka eskatu Universia Fundazioaren webgunean.